Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Donnelly andreak pianoa jo zuen haurrentzat, eta haurrek abestu eta dantza egin zuten. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 151. orr.
Maria, masailak gorri-gorri, ahots txiki dardarti batez abesten hasi zen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 154. orr.
Ez zara, baina, ohartzen abestean soinuaren modulazioak gozarazten dizula. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 172. orr.
Orain Piak abestu egiten zuen, igandetan, dantzaleku bateko orkestrarekin. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 179. orr.
Espirituaren eraginez Jaunari abestu bai, baina adimenez ere bai. Elizen arteko biblia 1 Ko 14,15
Gobada egiten ari ziren emakumeek, zango biluziak errekan sartuta, arropa astindu eta abestu egiten zuten. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 39. orr.
Ereserki nazionala abestu zuen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 195. orr.
-Fred Jones jaunak bere ohiko kantu berdea abestuko digu. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 195. orr.
Arzalluzek zarzuela abestu duzula jakiten badu, ikusiko duzu. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 130. orr.
Hileta bat nahi dut eta Ainhoa Artetak Ave María abestu dezala. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 32. orr.
Franklin andreak, Ernieren burua altzoan hartuta, Artzainaren neska abesten zuen kontralto ahots gozo, trebatuaz. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 229. orr.
Apurka-apurka, hor hasi zen jauzika, eta eskuak igurtzitzen, eta ahapeka abesten, eta bere buruarekin hizketan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 487. orr.
Jerusalemgo ateek bozkariozko gorazarreak kantatuko dituzte eta etxe guztiek abestuko dute "Aleluia! Goretsia Israelen Jainkoa!". Elizen arteko biblia Tb 13,18
Emaitza harekin pozik, "Polly wolly Doodle" abestia abestu nion oso-osorik ilea garbitzen nion bitartean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 164. orr.
Telefono-dei bat gauaren erdian, eta haren ahotsa telefonoaren beste aldean "zorionak zuri" abesten, beti bezain gozo eta xalo. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 86. orr.
Gure agurea ere horrela dago, ordenadore aberiatua bezala, azkenean sehaska kantak abesten. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 198. orr.
Ute Lemper Kurt Weil abesten. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 154. orr.
-D'Arcy jauna -esan zion Gabrielen emazteak-, nola du izena abesten aritu zaren kanta horrek? Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 315. orr.
Biek elkarrekin abestu zuten Bilintxen duo lañoa. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 107. orr.
Mixel Labegeriren abestian entzun eta abestu nuen nik lehenbizikoz: Urte hartan gertatu zen Pazko Erramu baino lehen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 133. orr.
1180-1205 urte inguru horretan abestu zuen berak, eta gaztelu eta enparantzetan zabaldu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 179. orr.
Azken batean, ahots politaz eta musika ederraren laguntzaz amodio-kantak abesten dituena bezala zara zu berorientzat: entzuten dituzte, bai, zure hitzak; bete, ordea, ez dituzte betetzen. Elizen arteko biblia Ez 33,32
Beste batzuetan kantu bera abestu eta abestu aritzen zen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 106. orr.
Poetry slam direlakoak ere antolatu ohi dituzte: alegia, erdi inprobisatuak diren errezitaldiak, paperik gabe eta hip-hop erritmoari inguratuz errezitatu edo abesten dituztenak. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 170. orr.
Martinek adierazitako lekura inguratzean, ahots bat aditu zuten, abesten ari zena. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 218. orr.
Emakumeak abesten agertzea debekatu zuen Estatuko telebistaren buru zenean. Berria - Mundua 2004-09-14
Azkenean inozokeriaren bat jarri dugu euskaraz eta bukaeran zorionak eman dizkiogu ongi abesteagatik. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 129. orr.
Kanta bat abesten hasi zen, goraki eta ahots garbiz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 436. orr.
Atsotitz-zalea ere bazen, eta mozkortzen zenean oso gaizki abesten zuen, batere afinaziorik gabe, baina hitzei malezia handia erantsiz. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 43. orr.
Legolasek etena egin zuen une batez, hasperen egin, eta begirada hegoaldera itzuliz, eztiki abestu zuen: [...]. Kantika espiritualak trebeki abesten dira, musika tresna gozoen laguntzaz. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 186. orr.
Urte berri eguneko kontzertuan sonbrailu zilarreztatu batekin abestu zuen, ondo abestu ere. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 117. orr.
Bihotz-bihotzez abesten zituen gorazarreak eta bere Egilea maitatzen. Elizen arteko biblia Si 47,8
Eta orduan amorrazioz abestu omen zuen Basajaunek: [...]. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 441. orr.
Gainerakoek, are gogotikago abesten zioten inguruan. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 28. orr.
Oinetakoak eranzten eta gerrikoa askatzen entzuten diot, konketan hortzak garbitzen, hasperen egiten, ahopeka abesten. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 227. orr.
Ahopean abestu behar izan zuen, ez zedin buruzagia konturatu. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 104. orr.
Rona eta patxarana edan ditugu, Mikel Markezek kantatzeari ekin dio eta denok jarri dugu gure ahotsa elkarrekin abestuko ditugun azken kantu horietan. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 142. orr.
Debako plazan, "Eusko Gudariak gara Euskadi askatzeko, gerturik daukagu odola bere aldez emateko" ukabilak altxatuta abestu da bere omenez. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 142. orr.
Arloteak berriro garrasika abesteari ekin zion eta mutilak berriro beldurtu egin ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 511. orr.
Apurka-apurka, hor hasi zen jauzika, eta eskuak igurtzitzen, eta ahapeka abesten, eta bere buruarekin hizketan, Soprano-ahots bat goratu zen lantegian, eta a cappella abestu Bachen kantata bateko aria: Ich habe genug. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 487. orr.
Osoko profesionala da eta berdin abestuko dizu opera, isil-isilik dago kaia barrenean, edo zarzuela pieza bat. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 130. orr.
Frantsesez mintzatzea eta abestea gustatzen zitzaion, eta hori ere aitarengandik ikasia zuen seguruenik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 25. orr.
Tema eder askoak dauzka lan horrek; oboeak abesten ditu batzuk, hariak beste batzuk, baina, aurkezteaz aparte, apenas garatzen diren. Berria - Kultura 2004-10-24
abesteari ekin (8); abesteari ekin zion (6); abesteko aukera (3); abesteko era (3); abesteko eta (4); abesten ari (18); abesten ari diren (3); abesten ari zen (5); abesten aritu (3); abesten dituztenak (3); abesten du (25); abesten du teresak (3); abesten duen (12); abesten duenean (3); abesten dut (4); abesten dute (11); abesten duten (6); abesten ere (3); abesten eta (8); abesten genuen (5); abesten hasi (24); abesten hasi zen (10); abesten hasi ziren (6); abesten hasten (3); abesten nuen (4); abesten zituen (8); abesten zuela (5); abesten zuen (32); abesten zuten (15); abestera ere (4); abestu ahal (3); abestu baino (4); abestu behar (10); abestu behar izan (3); abestu beharko (5); abestu diote (3); abestu dituzte (5); abestu du (21); abestu duen (3); abestu dute (10); abestu egiten (15); abestu egiten du (3); abestu egiten zuen (3); abestu ere (6); abestu eta (16); abestu izan (7); abestu nahi (3); abestu ohi (4); abestu ohi zuen (3); abestu ostean (5); abestu zituen (11); abestu zituzten (18); abestu zuen (60); abestu zuten (35); abestuko ditu (14); abestuko dituzte (9); abestuko du (28); abestuko du gaur (6); abestuko dut (3); abestuko dute (18); abestuz amaitu (3); abestuz eta (8); ahizpei aholku abestua (7); aholku abestua (8); aurrean abestu (4); bat abesten (9); bat abestu (8); batean abesten (3); batek abesten (3); batera abestuko (3); batez abesten (3); bertso hauek abestu (7); bizitzari abesten (3); da abesten (3); du abesten (6); edo ingelesez abesten (3); elkarrekin abestu (5); emakumeek abesten (3); ere abesten (3); ere abestu (12); ere abestuko (4); eta abestea (4); eta abesten (14); eta abesten hasi (5); eta abestu (17); eta abestu egiten (4); euskaraz abestea (3); euskaraz abesten (5); euskaraz abestu (5); euskaraz abestuz (3); eusko gudariak abestu (4); eusko gudariak abestuz (4); ez du abesten (6); gaztelaniaz abesten (3); ghana abesten (4); gudariak abestu (4); gudariak abestu zuten (3); gudariak abestuz (4); hasi zen abesten (4); hau abesten (3); hau abestu (3); hauek abestu (7); hauek abestu zituen (7); hura abesten (3); ingelesez abesten (6); ingelesez abesten zuen (3); jaialdian abestuko (3); jazz abestuko (4); kanta abesten (6); kanta abesten ari (3); kanta abestu (3); kanta abestu zuten (3); kanta bat abesten (4); kantak abesten (3); kantak abestuko (3); kantak abestuz (4); kantua abesten (3); kantuak abesten (4); kantuak abestuz (3); koruan abesten (3); nola abesten (4); obra abestuko (3); ondo abestu (6); ongi abesten (3); ozen abestu (3); zen abesten (4)