Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
camping (9 agerraldi, 5 liburu eta 3 artikulutan; ETCn 508 agerraldi; cf kanpin 185 agerraldi, 39 liburu eta 43 artikulutan; ETCn 1.619 agerraldi) iz kanpina.
Karakorum-en egon beharrean Pirinioetako camping batean nengoela iruditu zait. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 150. orr.
Taldean gaudela esan zieagu, camping egitera etorriak garela. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 244. orr.
Beraz, gaur Bordeletik abiatzen dira, expedizioko hiru "Camping Car" delakoak, astelehenean, Suediara heltzeko gisan. Herria 2003-02-27