Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jostun (270 agerraldi, 67 liburu eta 23 artikulutan) 1 iz ogibidez janzkiak egiten edo josten dituen pertsona, eskuarki gizonentzako janzkiak egiten dituen gizonezkoa. ik josle; joskin; sastre; modista; tallur.

Paco Rabanne jostun famatuaren museo bat idekiko da ondoko hilabetetan [...] Pasaian.  Herria   2003-03-17

Balentziaga bere garaiko jostun handienetakoa bihurtu zuten lanak ikus daitezke erakusketan.  Berria - Kultura   2004-07-17

Jostun eta diseinatzaile profesionalak.  Berria - Kultura   2004-09-22

Errenteriako Erramun Garzia Zabalegi ofizioko jostunaren gidarizapean.  Berria - Kultura   2004-07-20

Aitatxo jostuna nuen, eta batzuetan hemezortzi dolar ateratzen zituen astean.  Berria - Kultura   2006-04-18

Gure amari soinekoak egiten zizkioten, edo "Belom jaunarenean" (jostun zahar bat, gaztetan Pisan gure amonaren pretendiente izan zena [...]), edo bestela Tersilla zeritzan josle baten etxean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 120. orr.

Albertori trajeak Vittorio Foa izeneko jostun batek egiten zizkion.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 151. orr.

Monsieur Charron, Parisko jostun handia [...] San Petersburgora gonbidatua zen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 82. orr.

Harritua nintzen nola zitekeen Tsarraren gorteak halako jostun txatxutua etorraraztea Paristik San Petersburgora.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 84. orr.

Sastre-lokarria lepoaren inguruan zuen Minkiewicz jostun txalekoduna.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 34. orr.

Ginok edo Mariok Maccheroni jostunaren traje berria janzten zutenean [...].  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 69. orr.

Txinako hiriburuan, Kaxgar-eko ingurumarian, behin batez jostun bat eta haren emaztea bizi izan omen ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 61. orr.

Jostun bat inguratu eta Lajosek ordaindu gabe utzitako kontu batzuk aipatu omen zizkion.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 49. orr.

Amerikar jostunek soineko koloretsuak egiten dituzte Europako emakumeentzat, eta jostun europarrek, berriz, soineko ilunak Amerikakoentzat.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 92. orr.

Jostun bat makina batean ari zen lanean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 160. orr.

Hor dira eskularrugileak, eta baita jostun gizonezkoak ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 335. orr.

Egia deskribatu nahi baduzu, egizu modu sinplean, eta dotoretasuna utz ezazu jostunarentzat.  Berria - Harian   2005-02-11

2 joslea.

Jostun soldataduna izana zen [Hermannen ama] Gehsmack dendetan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 107. orr.

Amak, berriz, ospea zuen jostun bezala, eta lan asko egiten zuen, baita Obabaz kanpoko bezeroentzat ere.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 64. orr.

Jostun profesionala izan zitekeela, eta horregatik joaten zela Villa Lecuonara, eta ez soilik ezkontza aurreko prestaketa egitearren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 167. orr.

-Aizu, Esther, zu jostuna zara, ezta?  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 30. orr.

Ezagutu dut ere emazteño bat " Sei-Sos " emana baitzioten izengoitia, etxez-etxe luzaz ibilia jostun lanetan, sei soseko jornala hartzen baitzuen, eguerdiko jana bestalde...  Herria   2005-07-28

Haren amona jostuna izana zen, denda bat zeukan eta berak landuriko kapelak saltzen zituen.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 68. orr.

· Esaterako Mary Anny Walkley 20 urteko jostunaren kasua, Londreseko jantzigintza tailer batean beste hainbat langilerekin edonola pilatuta, izugarrizko lanaldiak egiten zituena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 255. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Troparentzat jostun lanetan ari zen neskato hura zen Luisa.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 83. orr.

Amak ere zerbait egin behar zuen semeak mantentzearren eta jostun lanean hasi zen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 31. orr.

Gona bat egin zidan jostun ikastaroan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 197. orr.

Amarekin etorritako jostun ikasleak oihuka hasi ziren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 130. orr.

Hotzak bere jostun hatzak arraildu ez zitzan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 116. orr.

Andre biek jostun lanabesak zituzten eskuartean, artaziak, hari-jostorratzak eta titareak erpuruetan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 120. orr.

Gure amaren jostun manikiei.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 133. orr.

Mariok, esker onez, jostun-saskitxo bat oparitu zion hari.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 160. orr.

Chick bere lankide ohia da, Manhattango jostun tailerrean ari zelarik ezagutu zuena.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 84. orr.

Geroago, gure amak jostun agiria jaso zuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 104. orr.

Jostun diploma zuen, gaztetan eskola batean aterea.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 48. orr.

Gure amaren jostun manikiei.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 133. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ba bai, badu, baldin ama batek, Celestina bezain eztei-jostun fina izaki, alaba jartzen badio bidean dirudun baten gutiziari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 100. orr.

5 (izenondo gisa)

Lanean jarraitu zuen Euler-ek, eta idazten, berriz, mutil jostunak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 421. orr.

Barruan izango al du oraindik emazte jostuna?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 100. orr.

Pastorala ematen duen herriko emakume jostunen lanaren emaitzek.  Berria - Kultura   2004-07-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jostun bikaina (3); jostun famatuaren (3); jostun lana (3); jostun lanean (3); jostun lanetan (4); jostun ona (4); oso jostun ona (3); parisko jostun (3)

modako jostunaren (3)

jostunarengana joan (3)

emakume jostunen (3); euskal herriko jostunen (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus