Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Santu bat da, guru bat, jenio bat. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 64. orr.
Badira nortasun-gaietan jenioak direnak, musikan edo poesian ere jenioak izaten diren bezala. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 113. orr.
Agian erregelek on egingo diote idazle arruntari, baina ez jenioari. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 152. orr.
Jenioa arrazoia baino gorago dago, eta ezin da makurtu eredu edo argudio jakinetara. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 152. orr.
Otto Weining ere horrelakoxea zen, zoroa eta jenio bat. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 58. orr.
Ez naiz jenio bat, zuzendari-karguduna izan arren, baina gero eta jasangaitzago egiten zaizkit gazte jende horiek, beren tonua, beren hantustea. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 121. orr.
Lana aparta da, jenio baten fruitua. Berria - Kultura 2004-08-20
Noiznahi zutitu daiteke buruzagia; genioa, nola politikan hala beste guztian ere. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 94. orr.
Tvardovskik lan bikaina zela aitortu zuen, aparta eta sekulakoa, jenio batena, baina liburua ezin zela argitaratu. Felipe Juaristi «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 70. orr.
Matematikako jenioa omen, baina matematikariek ez dute halakotzat aitortzen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 330. orr.
-Testua... interesgarria da -adierazi zuen irakasle jenioak. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 162. orr.
Ospearen eta arrakastaren eztia ondo dastatu eta gozatuta hil baita Orioko jenio handia. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 171. orr.
Munduak bere historian inoiz izan dituen artista eta jenio handienetako batzuk. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 185. orr.
Gizon lodikote hura jenio hutsa zen supersokei eta kromodinamika kuantikoari zegokienez. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 28. orr.
Jenio gailena izateaz gainera, matematikan aritzeko gose asezina du. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 319. orr.
Berak sortutako zenbait pieza ere jotzen ditu; horietako bat, "Battle of Manassas" izenburukoa, koloretsu eta bikaintzat har daiteke, zinez jenio musikal itsu batek bere kabuz sortutzat. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 189. orr.
Beste Garrinchak ere -Botafogo-ko jenio brasildarrak-. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 75. orr.
Lehena Alan Turing zen, jenio matematikoa. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 191. orr.
Jacques Chirac Frantziako presidenteak «jenio zibil frantziarraren ikur berritzat» jo zuen zubia, nahiz eta Erresuma Batuko Norman Foster arkitektoak diseinatu «arte eta arkitektura miraria». Berria - Gaiak 2004-12-15
Baina Martinek ez zuen jenio hori erraz kontrolatzen. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 25. orr.
Nik neuk ere jenio bizia nuen. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 14. orr.
Ozpina bezain jenio bizi eta mina zuen. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 108. orr.
Anai Jaxinto nortasun handiko gizona zen eta ni jenio bizikoa. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 51. orr.
Genio biziko pilotaria zara kantxan; horrek lagundu dizu? Berria - Kirola 2004-06-02
Neure jenio erasokorrak bultzaturik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 248. orr.
Manex mutil ona da, azken finean, aitaren jenio txarra badu ere. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 28. orr.
Eskularruak erantzi eta jenio txarrez eseri da plastikozko eserlekuan. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 141. orr.
Hermioneri berehala itzuli zitzaizkion bai arnasa eta bai jenio petrala. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 147. orr.
Pertsona ona, jenio berezia... Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 17. orr.
Oriotarren kasta eta jenioa ditu baina emakume langilea eta atsegina izan da beti. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 31. orr.
Baina hautsak deitzen genien etxeko sutan bizi ziren jenio zaharrei ere. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 19. orr.
Halako batean, Jentil-baratzako gaueko jenio ahaideak agertu dira gelaren erdian, Gaueko buru dutela. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 67. orr.
Akerbeltz jenio azienda-zaintzaileari. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 259. orr.
Gau hartan harri-garraioan ibili ziren jenioak, eta saratarrek ozen asko entzun bazituzten ere haien lanerako adoreak -to, Mikolas; ekar, Mikolas-, ez zen saratarrik irten leihora, indartsuagoa baitzuten izua jakin-mina baino. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 145. orr.
aitaren jenio (4); jenio ahaideak (3); jenio bizikoa (17); jenio biziz (4); jenio handia (3); jenio hutsa (4); jenio maltzurra (4); jenio maltzurraren (4); jenio txarra (7); jenio txarreko (4); jenio txarrekoa (7); jenio txarrez (5); santosen jenio txarra (3)