Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Burke jaunaren jeinu ahalguztidunak. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 164. orr.
Ez du bere jeinu handiaren zorroztasuna erakutsi besterik egin. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 235. orr.
Jeinu handiko musikari gazte asko. Herria 2003-09-04
Gaitzeko gostua bazuen margolanentzat, eta gostuarekin batean jeinu handia ere ba. Herria 2002-09-05
Paul Claudel olerkaria, jeinu nasaieko idazlea. Herria 2004-04-01
Duela hogei urte iratzarriak ditu marrazkirako dituen jeinu eta ahaltasunak. Herria 2001-05-24
Oroz gainetik badu nornahi eta noiznahi bere amodiora biltzeko jeinu arras baliagarria. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 223. orr.
Nehor ez da jeinu bikoitz horren hura bezain jabe: liluratzen du bataz, eta ikara sortzen bertzeaz. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 110. orr.
Ikusi ditugu errepika egun batez, jakizazue badutela jeinu eta zinez gogotik ari direla beren prestakuntza lanari. ehun eta berrogoita-zonbait margo, Jean-Marc Lanusseartixta herrikoiak moldatuak bere jeinu finarekin. Herria 2005-04-21
Christian Belascain, 50 urte, jeinu haundiko errugbilaria izana, supituki hil dena. Herria 2005-01-06
Munduko poetarik onena deritzote, gaina hartzen die munduan diren beste jeinu guztiei. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 198. orr.
Ni jeinu bat nintzela uste zuten. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 178. orr.
Jeinu hutsa da. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 113. orr.
Ez da jeinu bat izan beharrik asmatzeko. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 220. orr.
Pedro Huizi ez zela jeinu bat, baina, halarik ere, bere ofizioa zekien gizona zen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 292. orr.
Pedro Handiak, jeinuaren zolitasunaz, mendebaldartze-politikak "dena ala ezer ez" izan behar zuela igarri zuen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 196. orr.
Herri bakoitzak bere jeinua du, dio Ganivet-ek. Herri gogo edo Volksgeista, edo herriaren jeinua, arima, etab. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 264. orr.
Jeinu espainola -mestizoa- munduko hiru jeinuen sintesi eta harmonia da: orientala (arabiar eta juduek egin dutenagatik), mendebaldarra (bisigodoei eskerrak), eta erromatar-kristaua. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 265. orr.
Arraza garbi honen jeinu literarioak ("génie gallois") behiala Europa osoan distiratu zuen. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 173. orr.
Izpiritu eta jeinu nazionalaren araberako filosofia liberal batek. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 41. orr.
Mendebaldeko bertako jeinu intelektuala Bacon-en ildoetatik naturaren mundua ikertzeari ekinez finkatu zenean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 286. orr.
Arkitekturaren eremuan helenismoaren berpizkundeak Mendebaldeko jeinuan eragin zuen antzutasuna. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 295. orr.
Mendebaldeko jeinu artistikoaren antzutzea aurrekoa bezain nabarmena izan zen pintura eta eskulturaren eremuetan ere. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 295. orr.
Jeinu sortzailea salbatzaile gisa. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 442. orr.
Mutila buruargia eta jeinu bizikoa zela. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 64. orr.
Inork erabaki nahi ez, eta harrobiak berak erabaki zuen, bere jeinu gaiztoarekin. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 96. orr.
Bat-batean jeinu bat agertu zen eta kutxa batetik andere xarmant bat atera zuen. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 104. orr.
Argiontziko jeinuari deitu zion, eta azkar demonio bainuetara eramateko eta soinekorik ederrenak prestatzeko agindu zion. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 222. orr.
Jeinu maltzur horrek ene eztei gauean bahitu ninduenetik [...]. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 104. orr.
Agureak ere txistu egin zuen eta, ez bat eta ez bi, lau hegoekiko jeinu bat agertu zitzaion. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 85. orr.
Ez dit inork ostuko altxorra, ezta lurpeko jeinu madarikatu batek ere! Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 127. orr.
Une hartan otoitz egiteko eskuak bildu zituelarik, eraztuna nahi gabe igurtzi, eta animaleko jeinu begigaizto bat agertu zitzaion: [...].Jeinua arkakuso bihurtu zen eta, izara artean sarturik, iztarrean heldu zion neskari. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 214. orr.
Behin batean, Mariren kobazulora hurbildu zen Martintxo, eta jainkosa, jeinu edo dena delako hura han aurkitu zuen. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 48. orr.
Jeinu zintzo bat edo Juan Bataiatzailea bera gutaz arduratu izan balitz bezala. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.
Dorrepeko putzu batean Maimuna izeneko andrazko jeinu bat esnatu zen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 122. orr.
Finantza munduan ere oso gertu izan da amildegia, nekez ahaztuko dute hori askok, baina ez oso luzera; lur jotako eta sinesgarritasunik gabeko jeinu edo iratxo finantzarioa berpiztuko da, bai noski. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 327. orr.
Jeinu-lan erabatekoa. Dela garaiaren zertzelada bereziengatik, dela asturu hutsagatik, egundoko jeinu-tropela batu zen mende hasierako Viena hartan, bai idazletzan, bai musikan, bai pinturan. Berria - Kultura 2004-10-20
Excelsior estudioetako jeinu-bilatzaile batek ekarri ninduen eta proba bat egin zidaten..., baina ez dut besterik jakin. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 58. orr.
· Frantses aldean, berriz, esperientzia guztia eta Napoleonen militar-jeinu noski bikaina. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 22. orr.
animaleko jeinu (3); jeinu bat agertu (5); jeinu espainolaren (6); jeinu handiko (6)
arrazaren jeinua (3)