Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure sala eskasegia baita halako jendeketa hartzeko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 396. orr.
Holako jendeketa ez zen sekulan etorriko, txapelketa izan ez balitz. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 125. orr.
Goiz goizetik sekulan Auritzen izan den jendeketarik haundiena hor zen, dozena bat mila jende. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 212. orr.
Ospitaleko atearen parean bildu jendeketa ikusirik. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 51. orr.
Ez baitugu ikusten non kokatuko zen jendeketa hori dena, mendixka horretan. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 67. orr.
Kaleak gainezka betetzen zituen jendeketaren artean. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 202. orr.
Isildu egin zen Sikat kaleko jendeketan barrena aurrera egin bitartean. Jendeketa horren artetik, ezin sala guk hemen nor aipa eta nor gorets, berexiz. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 315. orr.
Jendeketa handia, lekukoak edo presoen etxekoetarik guri so zeuden, isilik, begiez bilatuz ezagun bat, familiako bat. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 36. orr.
Astelehenean ere berriz jendeketa ona ekarri du usaiako partidak. Herria 2004-01-01
Nonahi jendeketa gaitzak zolaren gainean barreiatuak. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 36. orr.
Alderdi Jeltzaleak jendeketa ederra bildu du Bilbon, Juan Jose Ibarretxe eta Josu Jon Imaz-en inguruan. Herria 2005-03-31
Igandeko mezan ere jendeketa polita bildu zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 145. orr.
Jendeketa gogorra biltzen baita alabainan hiri hortarat Azoka-ren karietarat. Herria 2002-12-12
Jendeketa nasaian, zenbat buru, hainbertze aburu. Herria 2005-09-22
Eta harri idor bat bezala, jendeketa alegeraren itsaso goxoan hondatua, sendi dut ene izaite osoa. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 96. orr.
Gaitzeko jendeketa bildu da ehorzketen karietarat. Herria 2004-10-28
Trenaren esperoan, espaloian, sekulako jendeketa. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 203. orr.
Izigarriko jendeketa bildu da, Aiherrako elizan [...] Lauhaizetako Miren BARBIERren ehorzketetan. Herria 2004-08-12
Udaberriari buruz estreinatuko "A 380" jendeketako hegazkin erraldoia, barnean 555 lagun kokatzen ahal! Herria 2005-01-06
Jendeketako itsas-untzi handi eta eder horietarik zonbait jiten dira Donibane Lohizunerat. Herria 2004-09-16
Egunean hamar bat jendeketako trein direla hortik iragaiten Baionatik Hendaiarat. Herria 2005-12-01
Jendeketako zerbitzuenzat ere gauza bera egitekoa dute funtsean. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 22. orr.
bildu jendeketa (3); jendeketa ederra (4); jendeketa gaitza (7); jendeketa handia (3); jendeketa haundi (3)