Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jeltzale (orobat jeltzaile g.er. eta jelzale g.er.) 1 iz Arana Goiri-tar Sabinen ideien eta politika helburuen jarrailtzailea. ik jelkide.

Agirre, hik garai hartan hainbat aldiz madarikatutako jeltzale negoziante ezagun hura.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 127. orr.

Euskal Herriko politikagintzan ere gogotik parte hartu zuen, jeltzale eta abertzale sutsu beti.  Berria - Kultura   2006-01-31

Zinegotziak jeltzale zaharrari besoa ipini zion sorbaldan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 180. orr.

Xabier Arzalluz jeltzaleen presidente ohiak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Joseba Egibar GBBeko kidea izan zen jeltzaleen ordezkarietako bat.  Berria - Harian   2005-12-01

Araban Gebara jeltzale ohiak hartu du Rojoren lekua.  Berria - Harian   2005-03-16

2 (izenondo gisa)

Eusko Alderdi Jeltzale eta Eusko Alkartasuna alderdietako Ipar eta Hegoaldeko ordezkariek.  Herria   2005-04-07

Nire gelako pija bat, betidaniko familia jeltzale batekoa, eta orain EAko zinegotzia udaletxean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 115. orr.

Horien artean faxistek gupidagabe fusilatu dituztenak dira, hala nola herriko alkate jeltzalea, Alejandro Mallona Iza.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 113. orr.

Hauteskundeetarako hautagai, eta diputatu zein senadore ohi jeltzale ugariren aurrean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Errepublikako ministro jeltzale Manuel Irujoren guardiako kide.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 255. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus