Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
jelkide 1 iz Eusko Alderdi Jeltzaleko kidea. ik jeltzale.
Haiek jelkideak ziren, eta gu ezkertiarrak, sozialistak. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 63. orr.
Herriko parrokoa jelkideen aldekoa omen zen, baina hala ere herrian geratu zen. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 92. orr.
1910eko hamarkadan aldatu ziren gauzak, Manuel Sarasola jelkide bihurtzearekin seguru asko. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 56. orr.
Han sartu zen Agirre, jelkide harroa, alderdiak negozio beltzetarako ipinitako jauntxoa. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 27. orr.
2 (izenondo gisa)
Agirreren eta Monzonen ideologia jelkidea 60ko hamarkadatik aurrera ondorengo belaunaldiak zuen pentsamoldearekin lehian iritsi zen. Berria - Kultura 2004-12-05