Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

jasan, jasaten 1 du ad zerbaiten pisuari edo indarrari eutsi.

Segidan, Oja ibaiaren hogoita lau arkuek jasaten duten zubia iragan dut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 91. orr.

Hezur batek edo beste edozein elementu estrukturalek jasan ohi dituen indarrak bi motatakoak dira batez ere: konpresioa eta tentsioa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 17. orr.

Honelako eraikuntza batek jasan behar izaten duen ur-presio gaitzari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 130. orr.

Habe solido batean, bada eskualde bat geruza neutral horren gainean eta azpian, konpresio- edo tentsio-indar nahiko txikiak jasaten dituena habea kargatzen denean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 25. orr.

Planeta izoztua da Saturno, eta horregatik, izugarrizko presioa dago han; Cassinik jasan ahal izateko handiegia.  Berria - Gaiak   2004-06-30

Oso bestela gertatzen da errodamenduak karga handiak jasan behar dituenean mugimendu gutxi edo batere gabe.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 41. orr.

Tentsio mekaniko handiak jasan behar ditu larruazalak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 71. orr.

Espektroaren zati horretan, bada, bilioitik baterako intentsitate-eskala jasan dezake belarriak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 122. orr.

Ikusmen-kortex primarioa funtsean ukitu gabe zegoen, eta kortex sekundarioa zen [...] lesioaren ia zama guztia jasan zuena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 49. orr.

2 gogaikarria edo gogorra gertatzen denari eutsi.

Ezin dut gehiago jasan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 274. orr.

Ezin dut jasan, ezin dut.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 254. orr.

Baina ni ez naiz hain adoretsua, ezin dut presioa jasan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 27. orr.

Nik, berriz, ez dut jasaten Florentzia.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 242. orr.

Orain libre hagoela -niri-, haurrik jasan beharrik ez duk, bederen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 20. orr.

Basabazter haietan sugeak, eltxoak, inurriak eta mendigoizale kirolkoiak jasan behar direla.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 197. orr.

Ilehori dohakabeak oso tête-â-tête gogaikarria jasan behar izan zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 279. orr.

Noiz arte jasan beharko ote zuen emazte hura?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 104. orr.

Ezin nuen gehiago jasan denak nire zain egote hura.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 16. orr.

Mutiko arrotz haren soa ez zezakeen jasan, urduritasun esplikagaitza sortzen zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 31. orr.

Ezin ditu jasan negu bortitzak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 210. orr.

Ezin ditut zaharrak jasan, zahar-zaharrak, esan nahi dut, beti kontent dabiltzan horiek.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 24. orr.

-Zazpi eginahalak egin ditut, baina gibelak ez dezake gehiago jasan...  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 13. orr.

Jende pila ezagutzen dut egia hori jasan ezin duena ahalegin izugarriak egin gabe.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 113. orr.

Stepehenek, 15 urte beterik, ongi jasan zuen bidaiaren nahasmendua, urte batzuk lehenago ez bezala, bere onetik aterata ibili baitzen orduan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 207. orr.

Izugarriak jasan ditut etsaien aldetik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 409. orr.

Musulmanen erasoak denbora gehiagoz jasan ezinik, iparraldeko etsaiari, Charles Marteli, eskatu zion laguntza.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 85. orr.

Ezin da atsegin hau jasan! hiltzera noa...  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 181. orr.

3 pairatu. ik eraman; nozitu.

Gure seme-alaba eta ikasleei azaltzea nolakoa izan zen guk jaso -eta jasan- genuen hezkuntza.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 15. orr.

El Salvadorren lan egitera derrigortuta dauden haurren %60k tratu txarrak jasaten dituztela salatu du HRW erakundeak. sufrimendua jasateak giza bihotza anitz gauza ulertzera irekitzen duenez, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 742. orr.

Ageri da ezen, bera auzitan ezarria dela jakitea jasan duela eta pairatzen duela.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 165. orr.

Inork ezin duela beste inoren minik jasan eta sufritu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 38. orr.

Esamesa zebilen nire aitonak bere burua hil ote zuen, haren infideltasunak jasan ezinez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 36. orr.

Amets txar baten antzeko zerbait jasan duela.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 55. orr.

Gure herritarrek jasan ohi dituzten bidegabekerien aurka jazartzean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 146. orr.

Jasan behar izan zituen irainak eta laidoak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 64. orr.

Kezkatu egiten ninduen pentsatzeak zer oinaze ez ote zituen jasan bere sekretu hari eusteko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 269. orr.

Eta Eliza horren esker txarra jasan behar zutela gure herritar anitzek eta orobat gure Euskal Herriak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 165. orr.

Berak jasan zituen nekeak zuk ere jasan izan dituzulako.  Elizen arteko biblia   1 Erg 2,26

Une hartan, ezin izan zuen jasan galera haren larria.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 28. orr.

Aro gogorrak ziren: bakartasuna gaztigu gisa jasan zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 141. orr.

Eta ez du martirioa jasan nahi.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 59. orr.

Hamaika umiliazio eta erreprasalia jasan behar izan zuten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 19. orr.

Eraso gogorrak jasan zituzten langileek egun haietan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 202. orr.

Nazioarteko mekanismo honek, 1960ko hamarralditik aurrera, eurodolarren merkatuaren konkurrentzia jasan behar izan zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 86. orr.

4 izan.

Hizkuntza aldatu egiten dela, edo hobe esanda, bilakaera bat jasan duela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 259. orr.

Plaza zeharkatu zuten eta denbora luzea aldaketarik jasan gabe egona zela zirudien etxe bati buruz abiatu ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 20. orr.

Geroztik, anitz gorabehera jasan duela sabindar alderdiak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 125. orr.

Histura bulta jasan zuen Agatak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 233. orr.

Bost urte zituela trauma ikaragarria jasan zuen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 7. orr.

Denborak aurrera egin ahala istripu larririk jasan gabe handitzen ari bainintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 7. orr.

Bihotzeko bi hutsegite jasan izan zituen iragan hiru urteetan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 237. orr.

Europako Batasunean 48 milioi lagunek jasaten dute 2 motako diabetesa, eta, Osasun ministroek goi bilera hasi zuten atzo gaiaz mintzatzeko.  Berria - Gaiak   2006-04-26

5 ezin jasanezko izlag

Solas nahasia, ezin jasanezko zentzugabekeria zorrotza!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 77. orr.

Ezin jasanezko pena baten zama idorrak lehertua zeukan Josepe.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 181. orr.

Ezin jasanezko mina sentitzen zuten.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 73. orr.

Ezin jasanezko oinazeak dituenean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 208. orr.

Eta gau hartan, besteren logelako isiltasun eta bakardadean, ezin jasanezko izu batek hartu zuen goi-mailako funtzionarioa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 16. orr.

Harik eta beheraldiaren azkengabearen ideia hutsak zorabio ezin jasanezko bat gaineratu zidan arte.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 98. orr.

Ausaz zuk erdeinatzen dituzun emakumeekin nahasiko eta haiek bezain arinki tratatuko ote ninduzun ideia ezin jasanezkoa.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 98. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

aldaketa jasan (7); asko jasan (15); egoera jasan (6); eragina jasan (6); erasoa jasan (26); erasoak jasan (17); ezin dut jasan (16); ezin jasan (44); ezin zuen jasan (21); gehiegikeriak jasan (12); hainbat eraso jasan (6); herriak jasan (7); herritarrek jasan (6); hobenaren ondorenak jasan (6); indarkeria jasan (12); irainak jasan (7); jasan beharra (19); jasan beharreko (10); jasan ezina (7); jasan ezineko (8); jasan ezinik (29); jasan izana salatu (20); jaso eta jasan (5); jazarpena jasan (19); kalte gehien jasan (8); kaltea jasan (6); kalteak jasan (20); kalterik jasan (12); kalterik jasan gabe (6); lagunek jasan (7); mehatxuak jasan (11); mina jasan (5); nekez jasan (6); ondorenak jasan (14); ondorioak jasan (16); porrota jasan (6); presio handia jasan (7); presioa jasan (8); presioak jasan (10); sexu gehiegikeriak jasan (5); tortura jasan (10); torturak jasan (38); tratu txarrak jasan (37); zauri larriak jasan (5); zauriak jasan (14); zigorra jasan (9)

atxilotuek jasandako (5); jasandako eraso (7); jasandako kalteak (5); jasandako tortura (5); jasandako torturak (8); jasandako torturen (12); jasandako tratu txar (5); jasandako tratu txarrak (9); jasandako tratu txarren (8); jasandako zaurien (5); tratu txarrak jasandako (5)

epaiketa bat jasateko (5); jasateko arrisku (5); jasateko gai (6); jasateko gauza (6); jasateko prest (9)

emakumeek jasaten (8); erasoak jasaten (14); euskal presoek jasaten (5); indarkeria jasaten (16); jasaten ari (162); jasaten ari diren (37); jasaten duten egoera (5); jasaten duten emakumeak (5); jazarpena jasaten (17); nekez jasaten (9); ondorioak jasaten (10); presio handia jasaten (6); presioak jasaten (5); presoek jasaten (9); tratu txarrak jasaten (37); zigorra jasaten (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus