Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nozitu, nozi, nozitzen du ad pairatu, jasan, eraman.

Andaluzian, astebeteko eurijasak nozitu zituzten, 9 hildako tartean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 28. orr.

Dohakabeek, aterperik gabe, aire zabalean nozitu behar ekaitz zitala.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 265. orr.

Ez duzu nozitzen eskizofreniarik?  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 49. orr.

Kalte psikiko larriren bat nozitzen ote zuen?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 171. orr.

Gosea nozitzen duten gizakien kopurua.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 114. orr.

Ezkortasun hori ezin pareka daiteke, ordea, bere garaiko gizarteak nozitu zuen "mal du siècle" harekin.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 14. orr.

Galera handiak eta atsekabe ikaragarriak nozitu ditugu.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 150. orr.

Medikua izanik, kristautasunaren birus berria aztertzeko grina eta tentazioa nozitu zituen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 408. orr.

Erlijio kristauak, orain dela bi mende katoliko eta protestantetan banatu zuen zatiketa zoritxarreko hura nozitu zuenean.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 127. orr.

Nozitu berri zuen esperientzia hura lehenbailehen ahaztu behar zuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 197. orr.

Su bizia pizten zaio begietan, esaten ari dena, larrutik nozitua izaki, erraiak kiskaltzen ariko balitzaizkio bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 56. orr.

Izugarri nozitzen dugu gure ingurunearen eragina.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 322. orr.

Balore absolutuen egarriz bizi da Julien Sorel, balore absolutuak nozitzen ari diren dekadentziaren lekuko kezkatua da Stendhal.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 110. orr.

Zerbait nozitzen ari zen itxura zuen, eta, eguneroko ibilaldira irten aurretik egin ohi zuen bezala, luzatu egin zen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 82. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

asko nozitu (4); torturak nozitu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus