Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izotza ari duenean, eta besteak irristaketan dabiltzanean, pista txiki bat antolatzen du berarentzat, aparte. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 167. orr.
Toki gehienetan izotza egingo du, batez ere gauean. Berria - Harian 2005-01-27
Negu gorrian, kanpoan begiak ateratzeko moduko izotza egiten zuenean. Pako Aristi «Note book», 2005 - 10. orr.
Aire-pistan, izotza botatzen ari du ia, eta iparrak jotzen du. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 115. orr.
Zabaldu zuenean hego haizeak izotza zekarrela begitandu zitzaidan-. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 86. orr.
Izotz gogorrak etorriko dira, bai, eta elurteak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 88. orr.
Elurteak izoztea ekarri zuen trailan eta izotz gogorrak iraun zuen 75 egunen segidan, martxoko Ama Birjina inguru artio. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 26. orr.
Donostiako hotzena, izotz polit horietako bat, 1986ko 11an suertatu zen, -5.8 gradutara hotza makurtu zenean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 59. orr.
Edozein izotzek alferrik galtzen baititu oraindik erabat zabaldu gabeko kukuluak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 141. orr.
Ura beti ur den moduan, izan izotz, izan likido edo izan lurrun. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 28. orr.
Horren ondorioz, arropak bustitzen zizkidan ur zikina izotz bihurtu da. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 123. orr.
Uste baino izotz gehiago Marten. Berria - Gaiak 2004-03-19
Ur gazi horrek ipar poloko izotz hormatuak ere urtu egingo ditu. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 286. orr.
Herrixken gainean, oihanen gainean bezala, ke geldi bat baizik ez baitago, izotz zurixka bat bezalakoa. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 76. orr.
Ikastetxe inguruko mendiek izotzaren kolore grisa hartu zuten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 163. orr.
Izotza urtu egin zen eta ibaiak gainezka egin zuen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 42. orr.
Izotza desegiteko, pixa egin zuen. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 60. orr.
Eguzkiaren erradiazioa da kometaren izotza lurruntzeko arrazoi nagusia. Berria - Gaiak 2004-06-24
Kontu handiz eta nazkaz, izotzetan balebil bezala, jaitsi zen Farr jauna eskailera estu ilunetan behera. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 175. orr.
Eta elur malutak izotzezko orratzen modukoak izanen dira ontziaren bizkarrean geratu behar direnentzat. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 343. orr.
ik beherago 20. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Uhartearen gaineko izotzezko geruza zuri-urdina. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 176. orr.
Izotzezko pista batetik eraman ninduten ateraino. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 193. orr.
Izotzezko estatua bihurtuta geldituko nintzela bulego ilun hartan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 161. orr.
Izotzetan biluzik baino hozkirri minagoa sentitu zuen Norak bizkarrezurretik gora. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 181. orr.
Eskuak izotzetan sartzea. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 74. orr.
Zelai-sasiak, izotzetan zuri. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 133. orr.
Santa Teresa txupito bi, baso luzean eta izotz barik. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 82. orr.
-Kafea izotzarekin. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 61. orr.
Ginebra izotzarekin edanez. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 54. orr.
Tonikak lagundutako ginebra desagertu eta edalontzi hutsak hasi ziren ilunpeko mahaia betetzen, bata bestearen atzean, limoi zatitxoak izotz urtuetan ito arte. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 130. orr.
Wisky bat, kopa handi batean, izotzez beteta. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 291. orr.
Sukaldera joan zen izotz bila. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 215. orr.
Sabelean ontzikada bete izotz bota baliote bezala sentitu zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 39. orr.
Ourenseko oruxoa, portuko whiskeya... besterik ez bada gintonika izotz mordoaz. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 24. orr.
Beroa dago, bai -erantzun nion, umore punttu batekin izotza urtu nahirik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 97. orr.
-Egingo al dugu dardotan? -galdetu zion azkenean, lehen enkontru hartako izotza hausteko asmoz-edo. «Kuskue tanden», 2004 - 36. orr.
Hainbestenarekin, ene bihotza izotzak hartua egon zen hilabete luze eta mindu batzuen ondotik. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 79. orr.
Iparraldean, Izotz Ozeanoa, Karako itsasotik Beringeko itsasarteraino. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 39. orr.
Tatariatik Izotz Ozeanora mintzatzen ziren ia hizkuntza guztiak ulertzen zituen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 87. orr.
Hartz siberiarra, alajaina, piztia izugarria, izotz itsasoetan bizi direnak bezain handia eta sardez edo ganibetaz baizik hil ezin dena. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 57. orr.
Artikoko izotz eremu handiak satelite bidez kontrolatzen dituzte zientzialariek. Berria - Gaiak 2006-01-04
Ur gaineko izotz-zelaien artean. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 284. orr.
Haren lana gogor-gogorra zen neguan, izotz egunetan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 193. orr.
Izotz barra bat. Berria - Kultura 2004-11-17
Diziplina behar omen dugu [...] izotz hormetan goiti egiteko bezain handia. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 155. orr.
Iturriko urak izotz xafla bat egin zuen, egunetik egunera lodiagoa. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 8. orr.
Ekaitz batean 2.000 kilometro koadroko izotz plaka bat desegin zela ikusi zuten zientzialariek. Berria - Gaiak 2004-12-16
Izotz-geruza batez estalitako ur putzuak. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 189. orr.
Mikel Strogoff eta biak azkar lerratu ziren izotz bankuaren gainazalean aurrera. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 410. orr.
Itsastxakurrak izotz blokeen gainean lotan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 286. orr.
Hilobiz hilobi neure burua deseginez, hilobien gainetan atseden hartu eta etzanez, lore berriak, izotz kristalak, txori nekatuak bezala. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 206. orr.
Sethek kanpotarren zapata guztiak jiratu zituen izotz-patinen bila, seguru baitzegoen han zeudela. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 236. orr.
Neguan, gaixoek izotz-pista egiten zuten, eta eskietan edo irristailuetan ibiltzen ziren. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 186. orr.
Izotz fabrikaren motor marruma apala baino ez da entzuten. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 280. orr.
Ez daukagu izotzik: izotz-makina izorratuta daukagu. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 169. orr.
Artean izotz-putzu batetik libratu gabe, beste elurzulo batean leporaino sartuta nengoela konturatu nintzen. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 132. orr.
Bestelako arazoak ere eragin ditu, baina, izotz-galtze horrek erakunde ekologistak ohartarazi duenez: [...]. Berria - Gaiak 2004-02-12
Saunak, Vichy dutxak, dutxa ziklonikoak, izotz iturria, yoga aretoa, gimnasioa, aldagelak eta kafetegia. Berria - Euskal Herria 2004-10-23
Mutiko xarmantak banilia izotz bat eskaini ziolarik, Maddalenek konturatu gabe baietz erran zion. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 227. orr.
Ibarreko zuhaitzak, udaberriz jantzirik ordurako, gu bezalakoak ziren, haiek ere jende, hitzik gabea baina bero-izotzak sentitzen dituena. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 107. orr.
Izotza baino hotzago zeukan eskua Velascoren alaba baltsamatuak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 218. orr.
Eroslerik den bitartean bihotza izotza baino hotzago duten horiek animaliak torturatzeko prest egongo dira. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 64. orr.
Gau hartan, afaritan, izotza bezain hotz agertu zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 269. orr.
Gaueko haizea mendi-gailurretatik izotza bezain hotz zetorren arren, [...]. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 75. orr.
Ipar-mendebaldeko lurraldeetan eta Yukonen lan egin zuen mediku orokor gisa, eta, halaber, Artikoan dabiltzan izotz-apurtzaileetan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 99. orr.
Azken 700.000 urtean zortzi izotz-aro eta zortzi bero-aro izan direla da atera duten ondorio nagusia. Berria - Gaiak 2004-06-11
Orain 1100 urte-edo, Erdi Aroan, beroaldi ttiki bat izan genuen bezala, orain 400 urte inguru, izotz-aro ttiki bat izan genuen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 60. orr.
Izotz Aroa berriz etorriko ote den ipar Europara aipatzen da batzuetan, eta zantzu zientifikoak badira hori pentsatzeko. Berria - Gaiak 2004-09-23
Arkeologoen esanetan, azken Izotz Aroa baino lehenago iritsi zen gizona Amerikara, orain 30.000 urte inguru. Berria - Gaiak 2004-09-15
Geroago ekarri genituen iparraldetik hemen izoztaroan bizi ziren abereak. Berria - Euskal Herria 2004-01-04
Izotz zuri jelatua, goiak argi dituztenean; izotz beltz hormatua, lainotua dutenean ere. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 482. orr.
Iparraldeko haizeak bisuts izoztua dakar goialdetik; eguna argitzeak ez du, agidanean, izotz beltzaren mamua uxatuko. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 115. orr.
Gau grisa zen, elur-ur xehea ari zuen, ziri-ziri, eta kaleak distiratsu ageri ziren izotz beltzetan. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 173. orr.
Gurasoek oparitu zidaten kimua hamasei urte bete nituenean, eta ni arduratzen nintzen hura zaintzeaz, inguruko belar txarrak kentzeaz, izotz beltza egiten zuenean zapi saretu batez estaltzeaz. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 30. orr.
Ez dira urtu egun osoan atzoko izotz-burruntziak. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 111. orr.
Teilatuetako izotz burruntzietatik ura tantaka-tantaka. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 133. orr.
Burdinazko barroteak, barruko arnasaren lurrunaren eraginez, izotz-burruntziz eta antzigarrez estalita zeuden une oro. gutxienez dozena bat Gabon-arbola handi zeuden gelaren inguruan, batzuk dirdirka izotz-burduntzi txikiekin eta beste batzuk dizdizka ehundaka kandelarekin. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 184. orr.
Izotz haizeak erraztatu plazan hitz egiteko premia ankerra piztu zitzaidan. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 202. orr.
Haize bilauak eta beldurgarriak izaki, izen asko erantsi zaizkie: Ipar-gorria, Haize gorria, gose haizea, izotz haizea... Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 457. orr.
Zenbait lekutan Errusiatik joandako itsasontzi izotz-hauslearen laguntza behar izan zuten, izotzak 10 metroko lodiera zuelako. Berria - Gaiak 2004-09-08
Ontzi izotzauslea helduko dela abisatuko dizuete. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 357. orr.
Datorren hilean Ameriketako Estatu Batuetako ontzi izotz-hausle bat eta hiru zamaontzi dira heltzekoak badiara. Berria - Gaiak 2004-12-16
Izotzauslea ezin da honaino heldu eta airetik erreskatatuko gaituzte. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 376. orr.
Bere kale iluna itxi den lekuetan, izotzausleak maniobrak egin beharko ditu beste bide bat zabaltzeko. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 379. orr.
Iceblink izotzauslea. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 426. orr.
Artic Sunrise Greenpeacen izotz-hausteko ontziak lau aste egin ditu Patagonian. Berria - Gaiak 2004-02-12
Izotz kapa hau apurtu eta honaino iristea oso zaila izango da izotzausteko ontziarentzat. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 345. orr.
Eski artistikoa, izotz hockeya, patinaje artistikoa. Izotz hockeya: Lehen ligaxka (emakumezkoak). Berria - Harian 2006-02-09
Fabio Capello eta Pavel Nedved esatari ariko dira izotz hockeyan. Berria - Kirola 2006-02-03
Jean-Crhistophe Filippinek Hormadin amaitu du bere izotz hockeyko ibilbide profesional luzea. Berria - Kirola 2004-04-13
Angeluko Hormadi izotz hokeiko talde nagusiko jokolariek. Herria 2001-05-03
Izotz-hockey taldeak. Berria - Mundua 2006-01-04
Lehen saria, pidaia bat Tunisian bi lagunentzat, aste batez, [...] gero mikro labe bat, irensgailu bat (errauts biltzeko tresneri), 2 ahuntx erdi, bildotx, izotz okei partidetako sartze eta abar... Herria 2003-11-27
· Angeluko Hormadi izotz hokeilariek. Herria 2002-11-07
Gasteizek eta Txuri Urdinek Espainiako Kopako finalerdiak jokatuko dituzte gaur, Arabako hiriburuko izotz jauregian. herria¬
Txuri-urdin izotz jauregian irristaketan ibiltzeko aukerari ez zioten muzin egin ikasleek. Berria - Euskal Herria 2004-12-11
15 pertsona hil ziren Bad Reichenhallen, Alemanian, izotz jauregiko teilatua erorita. Berria - Mundua 2006-02-24
Eskaera gehien izotz kirolek izan dute. Berria - Kirola 2004-12-30
Angeluko ASG izotz kirol elkarteari. Herria 2002-11-21
Angelura etorria da FFSG izotz kiroletako federakuntzak igorririk. Herria 2003-05-01
Emmanuel Caule SAGAko izotz kirol erakasleak. Herria 2005-12-15
Izozkailutik atera berri den izotz koskorra hatzei itsasten zaie. Berria - Kirola 2006-02-03
Teacher's-aren kondarrak basoetara atera eta izotz kozkorrak eta ur zurrusta bat eransten ditut. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 37. orr.
Izotz kozkor bat eta lima zati bat erantsi zituen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 154. orr.
Bihotz formako izotz koxkorrak egiten zituen plastikozko kubitera hautatu zuen, gehiegi pentsatu gabe. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 160. orr.
Sapa malapartatu hark izotz-kozkorrez freskatutako bainua hartzera gonbidatzen zuen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 9. orr.
Izotz ontzi bat zegoen mahaiaren gainean. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 147. orr.
Nagusia ateraino laguntzera joan da: bezero garrantzitsuak dira, botila bat ardo zerbitzatu diete izotz ontzi batean. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 201. orr.
Azken botila xanpainari zerbitzu-mahaiaren gainean zegoen nikelezko izotz-ontzi batean eragiten ari zitzaion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 50. orr.
Zein proiekzio egiten zuten izotz orratzek, zein usain zetorren zeru ertzaren azken mugetatik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 58. orr.
Elurtea pasatu, bazterretako azken zuriguneak desegin, eta azken izotz puskak urtzen direnean. Berria - Kirola 2004-03-02
Izotz puska batzuk sortuak ziren Baikaleko ur gainean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 388. orr.
Haize polarrak, izotz puskak noraezean eta iceberg batzuen puntek Antarktikaren hurbiltasuna iragartzen dute. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 56. orr.
Jolas erotikoak imajinatzen, ezagun ditek aurpegian, otutzen zaio Gabini, izotz puskak azal kanelaren gainetik pasatzen... «Kuskue tanden», 2004 - 55. orr.
Zainetan zeuzkan izotz-puskak urtu eta gorputzean zehar barreiatu zaizkio. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 71. orr.
Di-da batean izotz puskak bota eta beste di-da batean ginebra eta tonika. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 77. orr.
Jarraian, erretilutik ere ginebra-botila hartu eta zurrusta luze bat hustu zuen edalontzian, izotz-puskak erabat estali zituen arte. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 11. orr.
Yolande kantuan aritzen da sukaldean; whiskia ekartzen dit, izotz-puskekin; nik egunkaria irakurtzen dut. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 78. orr.
Honetan datza teknika: gaixoei konortea galarazten zaie kolpe batez, eta, "anestesia" horren eraginpean daudela, izotz-txikitzeko bat indarrez sartzen zaie begi-globoaren eta betazalaren artetik orbitaren gainaldean barrena lobulu frontaleraino; puntu horretan, ebaki bat egiten da alderik alde, tresna alde batetik bestera mugituz. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 77. orr.
Izotz-txikitzeko bat besterik ez zen behar. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 77. orr.
Kondentsazio hori hotzean gertatuz gero, ur-lurrina bertan izozten da, eta tokian tokiko txuritasuna gauzatu, izotz zuriz dena apainduta. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 435. orr.
Neguko giroa bada, gehiegi hozten da: orduan, kondentsazio hori ur-krixtal txuri hotz jelatuan izan ohi da; izotz txuria, edo intzigarra. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 411. orr.
Lurrin umel hauen pilaketa gertatu ez den tokian, izotz txuria egonen da ziurrenik. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 42. orr.
Gatza bezala zabaltzen du izotz zuria lur gainean, jelatu eta belar-puntak arantzak bezala zorroztuz. Elizen arteko biblia Si 43,19
Izotz zuria, eurien mandataria. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 435. orr.
artikoko izotz (4); hormadi izotz (5); izotz artean (5); izotz bloke (13); izotz blokeak (4); izotz gainean (5); izotz gaineko (8); izotz geruza (10); izotz hockeya (126); izotz hokeian (23); izotz hokeiko (4); izotz jauregian (4); izotz kapa (4); izotz ondoko (4); izotz pista (5); izotz plaka (12); izotz plakak (6); izotz puska (39); izotz puskak (32); izotz pusken (6); izotz taldearekin (5); izotz tontor (6); izotz tontorrak (4); izotz zati (8); izotz zatia (4); izotz zatiak (7); izotz zuria (6
elur eta izotz (9); izotz bloke bat (4); izotz puska bat (10)
elurra eta izotza (12); elurrak eta izotzak (12); izotza baino (4); izotza bezain (5); izotza urtu (7); izotza urtzen (8); izotzaren azpian (4); izotzaren gainean (5); izotzen artean (4)