Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jelaz edo elurrez betetako zulo batean murgiltzen zen maiz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 887. orr.
Jelan irrista egin eta, besoa apurtu zuen. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 168. orr.
Prest dituzte gatz tona pila bat, ahal dela jelaren eta elurraren ondorioak saihesteko. Berria - Harian 2005-01-25
1979tik, oro har, jelazko zabalgune hori txikitu eta txikitu ari da. Berria - Gaiak 2006-01-04
Jelazko hesia latza zen eta ertz-zorrotza, eta eskuak odoldu zitzaizkien. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 412. orr.
Eta beti esaten du, gero, jela eta epela bertsotarako bakarrik direla lagun. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 13. orr.
Whisky botila bat hautatu, eta jelarik gabeko baso zabal batean kantitate oparo bat isuri du. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 177. orr.
Benedictine kopatxo bat, jelarekin, jaten amaitzen dudanerako. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 46. orr.
Segur aski jela botako du, eta kaleak izoztuta egongo dira. Berria - Harian 2005-01-25
Jela baino hotzago utzi ninduten, ordea, argitzapen horiek. Txillardegi «Putzu», 1999 - 355. orr.
Alcide Jolivetek jo zuen erronka lehenbizi, eta, jela bezain hotza izanik ere, Harry Blountek onartu egin zuen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 113. orr.
Eskuak leunak zeuzkan oso, zeta bezain finak, baina jela bezain hotzak. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 23. orr.
Ez zaie ardura bihotza jela baino hotzagoa edukitzea. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 57. orr.
-Ba, kontu zaharrak dituk -hautsi du Ferminek jela-. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 334. orr.
Jela zatiak edalontzian mugitzen zituen bitartean hizketan jarraitu zuen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 201. orr.
Etzanda jarri ziren biak jela zati haren gainean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 412. orr.
-Tira, ekarri egidak J.B. bat, bi jela pusketarekin. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 281. orr.
Jela pusketa zuri handi horietakoak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 189. orr.
Bostehun oin beherago, ibaiaren ibilgua zabaltzen zen berriro ere, eta izotz puskak jela banku haren beheko ertzetik bereizi eta aurrera segitzen zuten Irkutskeraino. Xanpainerako botila luze eta bikoterik gabeko kopa haiek, jela-ontzia, jela-kozkorretarako pintzak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 409. orr.
Izozkailua jela bloke egina zegoen eta labanaz erreskatatu behar izan zuen garagardo lata izotzezko presondegitik. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 49. orr.
· Egin dezagun jartzen dugula lur osoa, 35 metroko izotz-jela geruza batez estalia. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 153. orr.
Ebro ibaia jela-jela, horma eginik ikusten zuten neguko egun askotan. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 60. orr.
Tajo ibaia Toledon jela-jela hormatuta utzi zuen izotzaldi makur batek. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 62. orr.
jela zatiak (3).