Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

izerdi (orobat izardi g.er.) 1 iz gorputzari darion isurkari gazi eta usaintsua, beroaren, lanaren edo sukarraren eraginez larruazalean tantak eratuz agertzen dena.

Izerdiak gorputza garbitzen omen du.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 214. orr.

Belarrien atzean eta lepondoan behera zetorkion izerdi koipetsua lehortzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 60. orr.

Izerdi garbiaren usainak eszitatu egiten ditu maitaleak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 180. orr.

Egunetako izerdi itsaskorraren gazia.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 137. orr.

Bederatzi eguneko izerdi lehorra eta ihes egindako pixa metatu zaizkizu azalean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 185. orr.

Eta bada tristura more bat, idorra, iharra, izerdi larria bezain hotza.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.

Aspirina izerdia botatzeko duk.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 327. orr.

Nik nahiko izerdi bota diat, baita bion partez ere.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 42. orr.

Uretan egarria hiltzen, nekea leuntzen eta izerdia garbitzen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 227. orr.

Izerdia azaleratu orduko izozten zitzaien.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 259. orr.

Eskua bekokitik pasa zuen izerdia kentzeko.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 239. orr.

Izerdia xukatu zuen eskuin eskuaz; arnasa hartu zuen sakon.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 10. orr.

Odol-tantak bezalako izerdia zerion.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 121. orr.

Ezinegon lazgarri baten izerdi hotzak On Camillo izerdi hotzetan pats zegoen, berak altxatu baitzuen eskua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 279. orr.

ik beherago 13.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ukuilutik behien deabruzko marruma iristen zen, eta izerdi hotza botatzeko modukoa zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 174. orr.

Lepoa izerdi loditan blai.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 459. orr.

Izerdi zuri bat lerratzen hasi zitzaidan bizkarrean beheiti.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 234. orr.

Ile beltz bustiak ikusten nizkion, izerdiz beteak.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 59. orr.

Izerdiz blai berriro nik bekoki eta lepo aldeak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.

Izerdizko mikaztasuna amorruz bilatu duzu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 53. orr.

Azkenean lortu du, izerdi batean baina, edaria.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 229. orr.

2 irud/hed

Hezetasunak izerdiz blaitzen zituen bazterrak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 138. orr.

Amodioa izerdizko odola da.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 67. orr.

3 (testuinguru teknikoagoetan)

Izerdia kanporatzen denean, gorputza hoztu egiten da, neurri batean, izerdi horren lurrunketaz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 67. orr.

Egoera normalean, egunean kilo erdi ur baino gehiago lurruntzen da larruazaletik ikusten ez den izerdian.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.

Izerdia ez da beti agerikoa izaten; izerdiaren ekoizpen-tasa lurruntze-tasa baino handiagoa denean baino ez da bustitzen larruazala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.

Txakurrak ezin du beroa izerdiaren bidez galdu, baina arnasestuka eginez galtzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 79. orr.

Esfortzu gogor batean, litro bat izerdi sor daiteke orduko. Izerdi ekrinoak ez du usainik, baina gorputzak baditu izerdi-guruin apokrinoak ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 181. orr.

Beroaren eraginez gorputzak izerdi egiten du, freskatze aldera, eta likido galtze hau berreskuratu beharra dago.  Berria - Harian   2005-08-06

4 (lanaren edo nekearen irudi gisa)

Zeure bekokiko izerdiz jango duzu ogia, lurrera itzuli arte.  Elizen arteko biblia   Has 3,19

Berdabiok ez daki [...] urteko egunak adina zulo egin dituela Trabukok -aitzur eta pala, izerdi eta neke, madarikazio eta behazun- ahuntzen larreetan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 138. orr.

Sos anitz izerdi soberarik gabe: Xarlesen filosofia zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 73. orr.

Azken izerdi eder bat eta "Albergue de los Pergrinos", eskuin.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 37. orr.

Eta zenbat izerdi, bere esku sakratua dela medio, gizonak hurritzetan utzia.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 186. orr.

Euskararen inguruan zebiltzan hainbat lagun, elkarte eta erakunderen neke, izerdi eta diruari esker sortu dena.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 135. orr.

Ez dakit zergatik egin behar diogun uko izerdi askorekin irabazitako tratamendu horri.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 50. orr.

Jin ziren lehenek lekua garbitu zuten, block-ak eraiki izerdi anitzen gostuz, bai eta gizon bizi anitzen gostuz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 71. orr.

Minutuko aldea lortzeko izerdi franko bota behar izan zuten.  Berria - Kirola   2004-04-22

Makina bat izerdi, malko eta barre izan dira, urteotan guztiotan, astero-astero Irutxulo kaleratzeko.  Berria - Harian   2005-01-20

Irabazi arren, izerdia bota behar izan zuten puntuak eskuratzeko.  Berria - Kirola   2004-10-31

Uste baikenuen hura guztia herriaren izerdiarekin eraikia zela. eguneroko musika, neke eta izerdiz egina, odolaren aldarean isuria.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 118. orr.

Izerdia botaraziko zidak emakume madarikatu honek!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 83. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Izerdi arrastorik ez haren kopetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 102. orr.

Alkohol, pixa eta izerdi urrina.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 278. orr.

-Maitemindu egingo zaitut -esan zion Bibik ke, izerdi eta sexu usainak nahasian.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 22. orr.

Igeltsero izerdi-usaineko hura gure aita zen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 40. orr.

Izerdi-parrasta, sauna batean bezala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 254. orr.

Izerdi zurruzta ederra isuri nuen denbora gutian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 125. orr.

Asteoroko aitortza derrigorrezkoan, izerdi uharrak abiatzen zitzaizkidan bizkarrean behera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 32. orr.

Izerdi malko batzuek zain hezeak marraztu zizkidaten kopetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 299. orr.

Kamiseta laburrak agerian uzten duen gerrialdean izerdi-geruza mehea, azal leunaren distiragarri...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 67. orr.

Izerdii-patsa zerion eta erabat busti zuen haurra.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 132. orr.

ik pats 2.

Izerdi negarrek kopetan beheiti egiten zidaten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 374. orr.

Badira bi izerdi mota, larruazaleko guruinek sortuak biak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.

Denetan estimatuena zakurrena omen zen, izerdi-xularmerik ez zuelako.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 68. orr.

Guruin ekrinoak dira izerdi-sortzaile handienak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.

Ur hori izerdi-forman agertzen da larruazalean, eta, lurruntzean, berekin eramaten du beroa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Neke-izerdi askoren artean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 197. orr.

Jendeen hats tepoa, perfume eta salboin merkeen usain gohaingarria, besapeetarik jauki kabala izerdi nazkagarria.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 159. orr.

Badirudi haren arropei eta gorputz-adarrei olio-izerdia dariela.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 71. orr.

Sukarrez kordegabe egon zen luzaro, herio-izerdi hotzetan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 217. orr.

7 landareek sustraien bidez lurretik ateratzen duten isurkari hazkurritsua, zurtoinean eta adar-abarren zehar gorantz eta beherantz dabilena.

Izerdia pixkanaka igotzen zen zainetan gora, gogorik gabe, eta sustraiak geldiro barneratzen ziren lurrean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 220. orr.

Berrikitzeko beti sapa grinatsua duen altza, izerdi aberatseko altsumak dituen altza.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 117. orr.

Egutera gozoki egonik, axkar demonio bere zainetan gora izerdi sapatsua altxatzen eta axkartzen zaion bat maitagarri zait oso.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 126. orr.

Zuhaitz zaurituak izerdia botatzen duen bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 148. orr.

Landare eta baso, kanpoaz gozatzen dakienak badaki beste pentsamendu honek biltzen duen beherakada honena ere: Uztailaren erditik eta aboztuaren erditsuraino, izerdia geldi-aldian izaten da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 310. orr.

Landareak berak ere sofritu egiten baitu: izerdi betean badabil, sapa eta barruko lurruna goraka duela, nola ebakiko diozu bada, bere punttetako muttur bigunena?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 486. orr.

izerdi-tantaka, negar batean egon ohi da, adarño gajoa, egun batzuetan, lur zorua, pare-parean, tindatuta uzten duela...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 486. orr.

Behin aurkituta, sustraiak zulatzen ditu, landarearen absortzioa eta izerdi landugabearen garraioa oztopatuz.  Berria - Gaiak   2006-01-28

Mahai berean egiten zuten topa, bene-benetako Cliquot bat edaten zutela, zortzi errubloan botila, inguruetako urkien izerdi freskotik oparo aterea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 113. orr.

Landarea eta bizidun gizakia, barru-garbitzen, zurruntasuna lijerotzen, zalutzen eta malgutzen, izerdia medio lixiba egiten ari dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 114. orr.

Hara hemen enborra: gorria eta erdibitua, izerdiz betea, eta hemendik ateratzen ditun adarrak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 118. orr.

Urkiaren izerdi-sapa edaten zuten, batez ere udaberrian, osasun garbi fina mantentzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 498. orr.

Zuhaitz-izerdiaren gorakada udaberrian.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 16. orr.

8 irud

Biziaren izerdia eta ongarri bakarra gogoa da, bizitzeko gogoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 264. orr.

9 (adizlagun gisa) izerditan.

Esnatu zen punpan, izerdi.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 119. orr.

Amets egiten zuen makur-ekarleak zitezkeelakoan haurrak urkatzen zituela sortu arau eta tanpez iratzartzen zen, izerdi eta hatsanka.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 269. orr.

Berezkoetan asteleheneko partidaren berriak ditugu baina Baionattipikorik ez, hango trinketa izerdi baitzen ortzegunean.  Herria   2002-12-26

10 izerditan

Eguzkiak gogor jotzen du, izerditan zaude. Lerroan zabaldu ziren; eta Aubervillek izerditan zeudela ikusi zuen, izerditan paraje kupidagabe hartan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 180. orr.

Justina lo dagoen ganberara iritsitakoan, izerditan da.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 204. orr.

Telefonoa pausatu zuenean, eskuak igurtzi zituen galtzetan, izerditan balitu bezala. Izerditan esnatu naiz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 148. orr.

Gida izerditan zihoan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 64. orr.

Izerditan eta ahoa lehor-lehor nuelarik iritsi nintzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 295. orr.

Izerditan neuzkan eskuak, komun hartan giro hotz samarra egon arren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 13. orr.

Berriro hasi nintzen izerditan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 16. orr.

Izerditan jarri nintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 189. orr.

Lisak gaztea izerditan ikusi zuen, ordura arte inoiz hauteman ez zion sugar batek begiak dirdirarazten zizkiola.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 278. orr.

Nolanahi ere -berokirik gaberik, esan nahi dut-, izerditan segitu nuen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 11. orr.

Ronan eta Bane arrapaladan agertu ziren zuhaitz artetik, arnasestuka eta izerditan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 232. orr.

Behorraren lepo gainean okertuta etxeratu zen Garner jauna, izerditan eta kolorea zuri-urdin.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 297. orr.

Izerditan eta ahoa lehor-lehor nuelarik iritsi nintzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 295. orr.

Sabaia hezetasunez izerditan zegoen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 220. orr.

Leihopeko maindire sagarrez betea izerditan hasi da.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 69. orr.

· Izerditan blai zegoen, eta bazirudien une batetik bestera lehertu behar zuela.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 327. orr.

Eta sentimendu kontraesankorren arteko borroka zela medio, izerditan blai jarri nintzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 109. orr.

Elastikoa izerditan blai utzi arte.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 139. orr.

Meharra lehena iritsi zen, baina gero arnasketa artifiziala egin behar izan zioten izerditan itota zegoelako.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 297. orr.

Peppone izerditan pats zegoen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 161. orr.

ik beherago 13; ik pats 4.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Meharrak izerditan pats zeukan aurpegia.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 200. orr.

11 izerdi guruin

Zakurrek oin azpietan -horregatik beren urrats hezeak- eta muturrean bakarrik dituzte izerdi guruinak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 68. orr.

Larruazalaren parterik handiena dermisa da, geruza mamitsuago bat [...] odolhodi, nerbio-zuntz eta izerdi-guruinez ongi hornitua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 71. orr.

Gizakiek izerdi-guruinen bidez galtzen dute, batez ere, gehiegizko beroa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 80. orr.

Ekonomia horren adibide adierazgarriena zera da beharbada: emakumezkoaren bularra, izatez, izerdi-guruin eraldatu bat izatea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 85. orr.

Gorputzak baditu izerdi-guruin apokrinoak ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 181. orr.

Txinan pneumonia atipikoak jota hildako gaixo baten izerdi guruinetan aurkitu dute SARSaren birusa.  Berria - Gaiak   2004-05-08

12 izerdi lapetan (10 esaldi, 5 liburu eta artikulu 1ean) izerdi patsetan.

Izerdi lapetan zara, baina izerdiak, zikindu ordez, ikuzi egiten zaitu. Izerdi lapetan zen, margul.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 48. orr.

Gizonak izerdi lapetan zeuden oihal lodiz egin palto eta xenilak soinean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 197. orr.

Hamar minutuz oraino, toki berean egon ninduan, mugitu gabe, hotzez ikaran eta izerdi-lapetan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 111. orr.

Beribil zabal dirdiradunean zabilan ixil ixilik lehena... eta harri hausten ari bigarrena izerdi lapetan.  Herria   2002-08-08

13 izerdi patsetan (77 esaldi, 54 liburu eta 9 artikulutan) izerdi asko dariola.

Izerdi patsetan heldu zen etxera.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 92. orr.

Izerdi patsetan itzartzen zen Herbert, lehen baino askozaz artega eta urduriago.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 49. orr.

Pala hartu zuenerako izerdi patsetan zegoen baso-guarda.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.

Saunan bezalakoxe izerdi-patsetan biok, larruzko nire sakela-xakearen gainean makurturik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 40. orr.

Metalezko teilatua eguzkiak berotu, eta izerdi patsetan ematen genuen eguna.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 221. orr.

14 izerdi tanta

Izerdi tantak bildu zitzaizkidan kopetan eta lepo gibelean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 397. orr.

Emakumearen kopetan izerdi-tanta txikiak agertu ziren.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 11. orr.

Dendako apaletan edo okindegitik eskura etorri zaion ogi berri horretan eskulan askotxo eta izerdi-tanta dezente, bere kideenak, daudela gordeta...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 394. orr.

Izerdi tantak xukatzeko mokanesa.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 200. orr.

Goibelaldi samin hark ez zuen izerdi tantarik ere bota nire bihotzean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 240. orr.

· Haren kezka bakarra, ordea: ez zedila izerdi-ttantta bat bera ere eror bere paperaren gainera!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 60. orr.

· Bost Heinneken bere legezko izerdi tantekin barra gainean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 226. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus