Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

itzulgarri 1 izond itzul daitekeena, berriro gerta daitekeena.

Itzulgarria zen denbora, iragana eta geroa ezertan bereizten ez ziren unibertso aldaezin batean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 31. orr.

Palingenesiak denbora arbuiatzera daramatza, prozesuetan iraunkor denarekin bat egitean, haien errepikatzearen eta, beraz, betiraunaren jakile: naturaren legeak itzulgarriak direla baiesteko euren era berezia da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 11. orr.

Lukrezioren denbora denbora itzulgaitza dela eta haren naturak, beraz, historia bat daukala esan beharko litzateke, estoikoena itzulgarria eta historia gabea den bitartean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 11. orr.

2 diruaz eta kidekoez mintzatuz itzul daitekena.

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak ikus-entzunezko proiektuak diru laguntza itzulgarriekin sustatzeko harturiko bideak «aurrerapen esanguratsua» adierazten duen arren, «egoera kezkagarria» dela salatu dute.  Berria - Kultura   2004-04-01

3 beste hizkuntza batera itzul daitekeena.

Itzulgarritzat jo duten itzultzaileen artean, bada orain Exercices de style euskarara itzuli duen bat: Xabier Olarra.  Berria - Kultura   2006-01-12

4 [adiera nahasgarria: ik lehen adiera; cf itzulezin] atzerakorik baduena.

Gizonengan esterilizazioa eragiteko modua aurkitu dutela, haien osasunean edo libidoan kalterik sortu gabe, eta, gainera, metodo itzulgarria dela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 105. orr.

Ea kondenatuekin heriotza itzulgarriak lor ditzaken, alegia ez betikoak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 73. orr.

Gainera, txertoak abantaila handi bat du: itzulgarria da.  Berria - Gaiak   2004-11-14

Ni neu mendizalea naiz baina argi daukat energia eolikoak ez duela kutsatzen eta, gainera, inoiz atzera egin nahi izanez gero, inpaktua itzulgarria dela.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus