Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hortik galdera: nola eralda dezake mutazio batek gorputzaren segmentu bat? Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 57. orr.
Elikagai horiek, bere horretan, eskuarki guk kontsumi ditzagun egoki ez daudenez, eraldatu egin behar izaten ditugu. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 14. orr.
Seruma eraldatzeko eta esne kondentsatua eta esne hautsa ekoizteko lantegi berria irekiko du Iparlatek Kantabrian. Berria - Ekonomia 2006-03-23
Birusa eraldatuz hegazti gripearen aurka babesten duen proteina lortu dute. Berria - Gaiak 2006-02-03
IAEAren txostenaren arabera, uranioa eraldatzen segitzen du oraindik Iranek. Berria - Mundua 2006-04-29
Baina idazten hasi orduko, ideiak eraldatu, itxuratxartu egiten dira, eta dena faltsu bihurtzen. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 19. orr.
Banekien Lajosek ukitutako orok galdu egiten zuela jatorrizko izaera; eraldatu egiten zen, metal preziatuak antzinako aztien arragoetan bezala. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 26. orr.
Espazioen erabilera eta horiek hautemateko modua eraldatu du. Berria - Kultura 2004-07-16
Eta idazleak zer botere dauka errealitatea moldatzeko edo eraldatzeko? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 370. orr.
"Zazpi jauzi" ere dei geniezaioke testua eraldatzeko sistema honi. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 11. orr.
Eskola eredua aldatuz, gizartea eraldatuko dugu. Berria - Harian 2005-05-21
Euskal curriculumak gizartea eraldatzeko bitartekoa izan behar du, hots, pertsonen garapenerako bitarteko askatzaile bilakatu behar du, pertsona aske eta integralak heziz, eta sexuen arteko parekidetasunaren alde eginez. Berria - Euskal Herria 2006-01-29
Seguru sentiarazten gintuztenak eta bidea markatzen zigutenak, gure bizitzaren eta bizitzeko moduen zutabeak, azken finean, aldatu, apurtu eta eraldatu egin direla. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 424. orr.
-Pasioak ez dira amaitzen, eraldatu egiten dira -erantzun zenidan, ausardiaz. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 63. orr.
Bi gazteak ailegatuz geroztik eraldatu egin da jatetxeko giroa. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 185. orr.
Horregatik, honela inoiz ezin da hipotesi bat egia demostratuan eraldatu. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 267. orr.
Orduan bi baieztapenen aurkakotasun kontraesankorra aurkakotasun dialektikoa besterik ez den batean eraldatzen da. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 193. orr.
Eguzki forma noble hartatik tenperatura apaleko bero forma endekatu horretara eraldatzen baita energia hori. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 302. orr.
Garai modernoetan, hiru izan dira medikuntzaren praktika eraldatu duten iraultzak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 269. orr.
Hizkuntz osagaiak eraldatzea da hizkuntzarekin jolasteko aukeran dugun hirugarren metodoa. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 138. orr.
Objektuen errepresentazio denak, baita enpirikoak ere, adimenean bilatzen baitzituen, eta adimenaren errepresentazioak nahastu eta eraldatzeko zeregin mezprezagarria besterik ez baitzien utzi sentsuei. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 133. orr.
Eraldatuta topatu zituen kaleak eta auzoak, etxe asko ari ziren eraikitzen azken urteetan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 169. orr.
Begi-bistakoa da eraldatutako materiala eta hura eraldatzeko lanabesak elkarren osagarriak direla. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 58. orr.
Mundua eraldatu nahi genuen, gogoratzen? Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 39. orr.
Sistemak eraldatzen duela gizakia (edo, bestela esanda, gizakia doitzen zaiola sistemari). Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 79. orr.
Jakin nahi dugu, adibidez, zer diren genoma eraldatua duten landareak eta bere kontsumoak kalteak ekar ote ditzakeen. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 155. orr.
Europako Batzordeak azkartu egin nahi du «seguruak diren genetikoki eraldatutako organismoak» onartzeko prozedura. Berria - Harian 2005-03-23
Vladimirren heriotzaren ondoren, enpresaz jabetu, kooperatiba bat osatu eta fabrika osoki eraldatu zuten langileek, etxetresna elektrikoak ekoizten hasteko. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 103. orr.
Berpizkundearekin, sakonki eraldatu zen Mendebaldeko artea. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 166. orr.
Gizakiak berak dira gizartearen aurrerabidea sustatzen, gizartearen aberastasuna sortzen, zientzia eta teknologia garatzen eta, egiten duten lan itzelari esker, giza ingurumena bera etengabe eraldatzen dutenak. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 108. orr.
Goserik nozitu ez dugulako aldarrikatzen dugu Mendebaldean genetikoki eraldaturiko elikagairik ez ekoiztea. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 35. orr.
Egia da orduz geroztik errealitate komunikatiboa dezente eraldatu dela. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 91. orr.
Argi dago sakonean eraldatu behar dela sistema kapitalista. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 330. orr.
Atmosfera eraldatuan ontziratua. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 72. orr.
Ikertzaile batzuen arabera, Garizumako baraua jatorriz hibernazio eraldatu bat besterik ez da, gero Elizak balio erlijiosoa eman ziona Errepikapen eraldatua ere deitu genezake. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 140. orr.
Analitikotasunaren nozio eraldatu sinpleena Gottlob Frege-k aurkeztu zuena da. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 111. orr.
Esan dezagun hauek pentsatzeko saialdiek (izan ere, pentsagarriak izan behar baitute) guk pentsamoldearen metodo eraldatutzat onartzen dugunaren frogarri bikaina eskuratzen dutela. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 25. orr.
behera eraldatu (4); eraldatu behar (3); eraldatu ditu (3); eraldatu du (5); eraldatu dute (3); eraldatu egin (10); eraldatu egin da (3); eraldatu egiten (10); eraldatu eta (16); eraldatu nahi (4); eraldatu ondoren (4); eraldatu zen (6); eraldatu zuen (4); eraldatutako arto (4); eraldatutako organismorik (3); eraldatutako produktuak (5); eraldatutako produktuen (3); eraldatzeko aukera (5); eraldatzeko eta (5); eraldatzen ari (6); eraldatzen da (4); ere eraldatu (4); eta eraldatu (4); eta eraldatzeko (9); genetikoki eraldatuta (3); genetikoki eraldatutako (47); genetikoki eraldatutako arto (3); genetikoki eraldatutako organismorik (3); genetikoki eraldatutako produktuak (5); genetikoki eraldatutako produktuen (3); gizartea eraldatzeko (5); goitik behera eraldatu (4)