Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Amaren aspaldiko kezka omen zen gure lagunaren galtza zikinen sakelak ongi miatzea, ikuzgailura txina eta guzti ez botatzearren. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 77. orr.
Gero ikuzgailua ireki eta aitonaren izarak atera zituen. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 104. orr.
Ikuzgailutik arropa garbia aterata. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 392. orr.
Ikuzgailu asko zeuden ilaran garbitegi publiko hartan. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 147. orr.
Ikuzgailua geratu egin zen eta, arropa bustiak hortik atereaz, lehorgailuan sartu zituen, hamar zentaboko txanponaz makina martxan jarriz. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 148. orr.
Elektrotresnen saltokian, ikuzgailuen eta hozkailuen artean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 155. orr.
Ilunpetan ere, hango ikuzgailu eta idorgailu handiek, hango esekitoki luzeetan zintzilikaturiko arropek ez zuten akelarre baterako paisaiarik aproposena osatzen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 351. orr.
Autoen parabrisa ikuzgailuak lapurtzen bide zituen gero tailerretan saltzeko, Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 58. orr.
Fagor enpresaren ontzi-ikuzgailu lantegi berria inauguratzera. herria¬