Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erregailu, frijigailu, hozkailu, garbigailu herdoilezin itzelak. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 123. orr.
Ni arduratu nintzen garbigailuko arropa ateratzeaz. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 39. orr.
Garbigailua zentrifugatzen hasten denean bezala. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 68. orr.
Marokon hozkailuak, sukaldeak eta garbigailuak ekoizten ditu Fagorrek. Berria - Ekonomia 2004-03-31
Kanpineko garbigailuetara joan naiz arropa zikinarekin. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 268. orr.
Sotoan berriz, txanponekin dabiltzan garbigailuak. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 23. orr.
Garbigailu baten tamaina du Smart-1ek: metro bateko kuboa da eta 367 kiloko pisua du. Berria - Gaiak 2004-11-17
Garbigailuaren programazioaren tankera duen amodiozko egunkari bitxi batekin. Berria - Kultura 2004-12-29
Garbigailuko ateleihoan. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 182. orr.
Garajera ematen duen atea trabatuta dago, eta ez dugu garbigailuaren gelaxkara sartzerik. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 97. orr.
Istant berean, biriketaraino barneratu zitzaidan garbigailu usain mina. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 351. orr.
Garbigailu enpresa salatu, eta sos ederrak lortzea gomendatuko niokeen... Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 39. orr.
Arrazoia, Fagorrek diseinatu berri duen garbigailu belaunaldia izan zen, «garapen jasangarria ahalbidetzen baitu». Berria - Ekonomia 2006-01-31
Garbigailu aurpegiarekin hartu zuen nagusiak Berria - Kultura 2004-08-17
Hozkailuak, autoak, telebista, ontzi eta arropa-garbigailuak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 159. orr.
Badituela autoa, plater-garbigailua, telebista, DVD aparatua, sakelako telefonoa, eta baita Internet ere, baina ez dela hobeto bizi. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 91. orr.
Barnean, atezaina zoru-garbigailuari eragiten ari zitzaion, mandarra soinean loturik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 265. orr.
Emakumea, ordea, zoru-garbigailua arma eginda, erdian ezarria zen, traban, bere tar-tar ezin isilduaz erasotzen zidala. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 267. orr.
Ontzi eta zoru-garbigailuen artean sartu ondoren. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 181. orr.
Sekulako alukeria izaten da niretzat auto-garbigailuetan [...] itsulapikoen gisako arrailaz hornituriko aparatua aurkitzea: sartzen diodan dirua ez da inoiz mangerari ur tantarik aterarazteko on. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 299. orr.
Harryk jertsea jantzi zuen berriro, eta jaramonik ez egiten saiatu zen haizetako-garbigailuei, protesta gisara, ahul mugitzen baitziren orain. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 64. orr.
Bidaiantak haizetako garbigaluari eragin dio [autoan]. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 120. orr.
garbigailu baten (3); garbigailua zentrifugatzen (3); zoru garbigailua (3)