Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez baita indarkeria ekintzaren mailan sartzen alabaina, baina bai -gure dema, desafio, apustu, erronka, zeingehiagoka guztiak iduri ikusgarriaren ordenan gelditzen. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 158. orr.
Asean dagoen zerri baten iduria zuen. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 84. orr.
Legarrean sartzen direlarik, trunko handi batzuen iduria dute. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 91. orr.
Ikusiz aintzineko bikario nagusien jokamoldea, apezentzat estimu handirik ez zuelako iduria eman zuen. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 32. orr.
Ezen horrela laidoaren iduriarekin lotuko dugu aginduaren irudikapena. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 549. orr.
· -Heroi bat, bai... -eten zidan flakostak, barre-iduri bat ezpain zurbiletan-. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 173. orr.
Beraz, hisi iduri bat eginik, zutitu eta erran nion orduan: "Zure fermutasunak neure fermutasun osoa bihurtzen dit". «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 409. orr.
Noizik behin, jaun Marcelen iduri hura etortzen zitzaidan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 324. orr.
Eta egin zuen osabak iduri bat airean bere hatzaz. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 316. orr.
Liberaltasun iduri haren azpian bertze iduri bat ezkutatzen zelako. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 431. orr.
Ene oroitean iduri bat baino ez den emazteki noble eta saindua. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 47. orr.
Elizako sainduen iduriei bezala. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 22. orr.
Hautsi-mautsi iduriko erabaki horrek harritu zuen Azpilkueta, zinez uste baitzuen berak hobengabea zeukan gizona, osoki zuriturik aterako zela. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 25. orr.
Gero, rapport delako horrekin, presondegi barneko epaitegian pasatzen zira, eta auzi iduriko batean zuzendariak mitard-era kondenatzen zaitu. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 85. orr.
Block-etatik ateratzen ginen, eta zenbait aldiz lantegietatik, haien kondatzeko, lerro lerro zihoazela, kea iduriko buztan xuri bat zariotela. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 102. orr.
· (-en atzikiaren eskuinean) Horren iduriko kasu batean. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 67. orr.
Ametsetako andre batekin zaude, ametsetako andre horren iduriko norbait noizbait agertuko zaizulako menturan. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 15. orr.
Gaztainaren iduriko eltzaur barnehuts bat ematen dik. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 26. orr.
Gauza beraren anitz aldiz egitetik dator, alabaina, haren iduriko beste gauza baten egiteko erraztasuna. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 87. orr.
Herriaren balakatzeko jalgi zuenaren iduriko solasa da. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 159. orr.
Bigarren denbora erdia lehenaren idurikoa izan da. Herria 2001-06-21
Hiru mintzaira badituzte, okzitanoa, gure kaskoinaren idurikoa, española eta katalana. Herria 2004-06-24
Sudurra ttipia eta ahoa arrosaren idurikoa. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 29. orr.
Transzendentearen menean dagoenak ez du adiskidantzaren bidez bere idurikoei sobera hurbildu behar. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 44. orr.
Aspaldian ez ginuen ukana joanden eguneko eurite horren idurikorik. Herria 2001-05-10
Zinez egun berezia, bertze urteko bateko irailaren 11 idurikoa. Herria 2004-03-18
Kale borroka idurikoa hedatzen ari Frantzian. Herria 2003-01-09
Oraikoak dira, hemengoak, gu idurikoak, hots gizon eta emazteak. Herria 2003-08-14
Frantses telebixta Frantzia idurikoa da. Herria 2001-06-21
Eroski euskaldunentzat bederen saltegi haundi horietarik bat [da], Auchan eta Carrefour idurikoa, euskaldunek sortua eta, beraz, euskalduna. Herria 2002-07-18
Ene iduriko, hola pentsatzen dutenak beste planeta batekoak dira eta beste hizkuntza batean mintzo zaizkigu. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 32. orr.
Aldiz, ene iduriko, errota da eihera harriaren itxura. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 61. orr.
Ez da, ene iduriko, Eutanasia kondenatzen duen legea kanbiatu behar. Herria 2003-10-02
Hona herri bat, ene iduriko beste herriak baino barnago fede katolikoak markatua. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 26. orr.
Kalteak... ene iduriko ez. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 29. orr.
Eta horrela, ene iduriko, Jainkoaren ahalguztiduntasuna biziki hobeki ulertzen da. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 71. orr.
Euskal gaietan naski galdua dugu denek "immunité" hori... ene iduriko. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 165. orr.
Nun da, zure iduriko, Euskal Herriko tokirik ederrena? Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 37. orr.
Eta beraz zure iduriko zein liteke Erroman bizi diren espainolen artean bereizi behar genukeena? Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 194. orr.
Zure iduriko emazte eta gizon batek oraiko egunean ber lekua dutea gizarte huntan? Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 131. orr.
Sofritu ez duen pertsonak, bere iduriko zernahi badaki, asko egiten ahal baitu. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 228. orr.
Ez zen, haren iduriko, deus interesgarririk gune hartan, ez eta baserririk ere. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 140. orr.
Hura gizon xehea eta lañoa da eta, gure iduriko, konturatu gabe mintzatu dateke bazterretan. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 24. orr.
Herri honetan, etxe guti eta, iduriz, hutsak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 105. orr.
Osasun betean iduriz, aurpegiek diotenez. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 64. orr.
Ene aitzinean, neska gazte bat iduriz xarmanta, bizkar erditarainoko ile luze batzuekin. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 59. orr.
Patar gogor eta xuta eta iduriz aski luzea. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 27. orr.
Kierkegaardek trenkatu ahal izan du, iduriz, arazo hori, baina berarentzat bakarrik du balio haren irtenbideak. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 43. orr.
Ez zuken bada iduriz penitentziaren behar handirik. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 207. orr.
Badakigu, xehetasun anitzik gabe, elizako lehen dorrea, iduriz oraingoa baino apalagoa, 1791n altxatu izan zela. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 63. orr.
-Halarik ere, iduriz, untsa ateratzen zira... Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 29. orr.
Iduriz ez. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 83. orr.
Atearen parean leihoa, aski gora, vasistas edo leihatila sistema bat, doi-doia idekia aire pixka bat uzteko gisan, iduriz... Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 29. orr.
iduriz, zeren eta ez baita ongi ageri, sare lodi batek ongi hesten baitu leihatila barneko aldetik. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 29. orr.
Gauza barkagaitza horixe, amaren iduriz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 178. orr.
Ttipiren iduriz ez zuen nahitara egiten: "gaitza duk eta ez omen dik sendabiderik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.
Begirada itxurakoaz, ene iduriz. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 62. orr.
Itsasertz lehertu baten idurizko nahasmenduan. Errealak baino areago, itxurazkoak eta idurizkoak dira kontradikzione guztiak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 66. orr.
[Borroka haiek] gehiago zutela idurizkotik zinezkotik baino. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 306. orr.
Ez idurian parropiako kermeza hurbiltzen ari da. Herria 2001-04-05
Ez idurian, udan, 17.317 presuna galdezkatuak izan dire buruzburu, bertzalde 6.102 telefonoz. Herria 2005-03-10
Ez idurian tanto xoragarriak izan ditu partida hunek aintzinean baina Titinek eremaiten auzia. Herria 2002-12-26
Elkar ezagutzen ez duten jendeen arteko jestu horiek, ebaska bezala eginak direlarik, badukete, ez idurian, adiera sakon zerbait, senditzen den erranahi bat. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 58. orr.
Beharbada zalaparta mediatiko gutxiago sortuz, baina isil-isila, ez idurian, aitzinamendu handiak egiten ditu. Berria - Harian 2005-11-01
Bizi dago sua eta zabaltzen ari ez idurian sutea, Gilenen baitan hotz eta irmo, semearena ero. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 109. orr.
Jakin behar duzu mundu zahar honetan indarrez betetako gazteez gain badirela beste anitz gauza zure inguruan, zerbaiterako balio dutenak gainera ez idurian. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 28. orr.
Duela zenbait hilabete Sarkozy jaun ministroa agertzen zen egunero frantses telebixtetan, iduri eta harek bakarrik manatzen zuela. Herria 2004-08-12
Noiztenka, bere eskua luzatu eta haren esku gainean pausatzen zuen, iduri eta egiaztatu nahi zuela ez zela amets bat, hezur eta larruz egina zela. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 109. orr.
Euria jauts ahala, iduri eta gu ginela oraingoan zangotik harrapatuak. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 213. orr.
· Jackie-ri so dago, iduri-eta kondatzen dituen guziak irensten dituen... Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 42. orr.
Ostalertsak emazte ona iduri zuen. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 118. orr.
Ez zuen iduri kexu zela nik erranik Arlesen nahiago nuela gelditu. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 67. orr.
Jende guti alorretan, iduri du denak gerlan direla. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 72. orr.
Iduri du haatik gobernuak ixtorio hortan gibelerat bezala egiten duela. Herria 2003-11-27
Gau batzuez, iduri du besta egiten dutela! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 96. orr.
Bi asteren epea ez dela halere hain luzea, luze iduri badu ere... Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 74. orr.
Horrek ere ez du irudi fidagarria denik. Herria 2001-11-15
Horiek euskaldunak bizkitartean, bainan ez dute iduri sobera axolarik badutela. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 93. orr.
Bere buruaz kontent iduri du. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 26. orr.
Baina arras lotsatua iduri duzu. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 21. orr.
Bai, orai, hamar urteren buruan, horretaz orroitzean haurkeriak iduri dute, Aintzinerat egin beharko dela, denek ados iduri dute. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 80. orr.
Frango lasai, hala iduri zuten segurik. Herria 2003-09-04
Miserable bat iduri dik gizon horrek. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 169. orr.
Zetazkoa iduri zuen atorra koloretsu batekin. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 142. orr.
Andere gazteetan zaharrena iduri zuenak ihardetsi zien: [...]. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 106. orr.
Ez zaigu iduri beraz arazoa hor izan zitekeenik. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 85. orr.
Iduri luke bakoitza bere alde ari zirela eta ez elgarrekin. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 79. orr.
Girondins: Iduri luke hasi dutela holako beherakada bat Baionesen kontra galduz geroztik. Herria 2004-02-05
Ez ote luke iduri solas horien oihartzuna dugula entzuten XX. mende hastapeneko Unamunoren ateraldi batzuetan? Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 71. orr.
Itsasoa hain da handi leku horietan non hedoietarik dilindan dela duen iduri. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 91. orr.
Iduri zait autoak berak, airea hautsiz, ene oinazeak mozten dizkidala. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 24. orr.
Iduri zitzaidan begitartea ez zuela behin iduritua zitzaidan bezain hotza. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 60. orr.
Ez zait iduri Jainkotikakoa zela uste zuenik berak, bainan garbia zela eta bestek kutsatu gabea, bai. Xipri Arbelbide «Janpierre Arbelbide», 2005 - 139. orr.
Erromesari iduri zaioke, gain honetatik behere haietara so eginez, Konpostelara helduxea dela lerratzea aski zaiola. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 204. orr.
Segurki, ez gira nehoren zakurrak; bizkitartean iduri da denbora hauetan tendentzia dela gaitz guziak gure gain ezartzea gure itxuraren zikintzeko bizitzaleen aitzinean. Herria 2003-01-14
Denek uros iduri. Bizia bazihoan, egun batak bestea iduri. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 25. orr.
Bakea da haurra iduri. Herria 2005-06-30
Nehork ez nehori kasu egiten, denek presatuak iduri, kasik galduak, denak arrotzak, beste mundu batetik ateraiak bezala. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 80. orr.
Hori erran niolarik, begiak zabaldu zitzaizkion eta eni so gelditu zen, iduri harritua. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 115. orr.
Patarrari goiti, kamiunttoa alde bat eztul eta uzker, iduri ez zela sekulan gaineraino helduko... Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 25. orr.
Abiatu berria baizik ez naizela iduri, eta horra non burdinazko atea zabaltzen entzuten dudan. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 42. orr.
Egiazki lo zen, iduri aingeruekin ametsetan ari. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 54. orr.
Kasko batean, dena argitarat, iduri urrezkoa, Andredena Mariaren itxura. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 57. orr.
Galtzerdi pare bat, frantxixkano oinetakoak, eta buruan jockey iduri kasketa bat. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 41. orr.
· Jainkoa iduria dela arima. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 79. orr.
Uste dutenak etxe handia hiri tipia bezala dela, eta hiri tipia, berriz, etxe handia iduria. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 135. orr.
Asmatu dute Izadiaren zuzendari bat edo batzuk badirela, gizakiak iduriak, libre direnak. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 107. orr.
Hortaz, gauza hura gu iduria bada, ahaleginduko gara haren, besteen gainetik, Poztasunez hunkitzen. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 297. orr.
Eta hortik dator ahalmen horiek eta horiek iduriak edo irudipen hutsak edo izate metafisiko soilak edo unibertsalak direla. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 219. orr.
· Haren hazteko eta osabetetzeko hazkurria eta bera iduriko beste baten sortzeko hazia. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 75. orr.
Gizakia sortzen du, zaintzen eta hazten, bai eta bera iduriko bat dio eginarazten. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 75. orr.
· Beste gauza honek izigarri soleitzen nau, hots, jakiteak Jainko onak baduela aski indar zure arima sainduaren eta zure idurien nasaiki sariztatzeko ene ordez. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 49. orr.
Ene mihiak indar berezia egin zuen hitz bakoitzeko silaba bakoitzean, iduriz eta ahoskeraren garbitasunak egiaren argiaz hornituko zuen nire argudioa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 246. orr.
Jadanik erran dut nola aipatu dituen Baionako bestak, iduriz eta ez dela bertze bestarik Iparraldean. Herria 2003-08-14
Iduriz eta etapa errazegia bilakatu zaidala ondarrean! Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 104. orr.
baina iduri (13); baina iduri du (6); baina iduri luke (5); bainan iduri (6); bat iduri (74); bat iduri du (4); bat iduri zuen (4); batzuetan iduri (4); batzuk iduri (4); bertze iduri (12); bertzeak iduri (4); dela iduri (14); dela iduri du (4); dela iduri luke (4); direla iduri (7); du iduri (40); du iduri haatik (9); duela iduri (4); dute iduri (8); ere iduri (5); eta iduri (36); eta iduri du (5); eta iduri luke (9); eta iduri zuen (4); ez du iduri (39); ez dute iduri (7); ez iduri (4); ez zuen iduri (6); ezen iduri (4); galduak iduri (4); hala iduri (16); hala iduri du (6); horrek iduri (8); horrek iduri du (4)
iduri bailuke (4); iduri baino (4); iduri baitu (15); iduri baitzuen (6); iduri baitzuten (4); iduri bat (17); iduri bere (4); iduri du (187); iduri du ez (4); iduri du segurik (5); iduri duela (4); iduri duen (11); iduri dute (38); iduri dutela (4); iduri duzu (6); iduri egin (5); iduri egiten (5); iduri egiterat (4); iduri eta (35); iduri ez (9); iduri haatik (12); iduri haiek (5); iduri haren (6); iduri hura (16); iduri izan (8); iduri izan zuen (4); iduri luke (163); iduri luke ez (7); iduri luke haatik (6); iduri zaio (4); iduri zait (11); iduri zitzaion (4); iduri zuela (4); iduri zuen (139); iduri zuten (21)
kasik iduri (7); nahi iduri (4); on iduri (5); ona iduri (4); zela iduri (9); zela iduri zuen (7); zuela iduri (8); zuen iduri (7)
bainan iduriz (9); baten iduriko (4); baten idurikoa (7); batzuen iduriko (4); bere iduriko (10); da iduriz (5); ene iduriko (56); ene iduriz (4); erlikiontzi iduriko (4); eta iduriz (39); ez idurian (14); gure iduriko (17); haien iduriko (6); haren iduriko (16); hau iduriz (4); heien iduriko (4); horren iduriko (4); iduriko bat (5); iduriko beste (5); iduriko ez (7); iduriko gizon (4); iduriko haren (4); iduriko hartan (7); iduriko hura (8); iduriko zerbait (10); idurikoa da (5); idurikoak dira (4); iduriz arras (5); iduriz bederen (15); iduriz eta (7); iduriz ez (15); iduriz segurik (20); konbertsione iduriko (5); nere iduriko (8); nire iduriko (22); zen iduriz (4); zure iduriko (5)