Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

hotzikara (orobat hotz(-)ikara g.er.) 1 iz hotz sentipenarekin batera gertatzen den ikara, batez ere sukarrak edo giroaren hozteak eragina. ik hozkirri 4.

Buruko ileetatik behatzetako atzazaletaraino zeharkatu nauen hotzikara bat.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 16. orr.

Hotzikara batek igaro zidan bizkar osoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 189. orr.

Hotzikara batek inarrosi ninduen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 278. orr.

Hotzikara batek dardaratu ninduen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 250. orr.

Hotzikara batek hartu zidan bizkarrezurra goitik behera.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 143. orr.

Oinaze sakona, zorrotza, inoiz arintzen ez zena, gaur egun ere hotzikarek hartzen naute, oroitzen naizelarik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 60. orr.

Pirinioak zeharkatzean gertatutakoarekin gogoratu zara, eta hotzikara egin zaizu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 240. orr.

Aire bafada izoztuak hotzikara eragin zidan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 130. orr.

Ondorioetan pentsatze hutsak hotzikara eragiten dizu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 114. orr.

Frodok hotzikarak zituen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 269. orr.

Uda zen, baina hotz-ikarek eta oila-larruak neguan bezainbat daldaran ezarri zuten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 184. orr.

Eta uda hasiberri hartan nik negu minaren hotza nabaritu nuen neure baitan, eta bakardadearen hotzikara.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 18. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Maimiek hotzikara txiki bat sentitu zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 296. orr.

Eskuak dardarka nituen eta hotzikara izoztuek astintzen ninduten.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 250. orr.

Hotzikara samin bat, beldurrezko eta larritasunezko hotzikara bat, sartu zitzaidan hezurretan barrena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 221. orr.

Bezperako hotz ikara hezeak soina daldararazi zidan berriro.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 101. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ez da orrorik edo hotzikara-hotsik entzuten.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 171. orr.

4 hotzikarak egon

Hotzikarak nago, baina badakit, zazpi-zortzi ordu barru, hemen izango dugula berriro eguzkia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 34. orr.

Hotzikarak nengoen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 141. orr.

5 hotzikaraz adlag

Gose nintzela esan eta neurekin etorrarazi nuen behera, hotzikaraz zegoela ikusi bainuen, nire jaka gorabehera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 135. orr.

-Hotzikaraz hago?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 134. orr.

Gero ezpainak zabaldu zituen, ahoan hartu, eta mihi gogor, busti, bero batek astindu ninduen eta hotzikaraz utzi.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 110. orr.

Victoria ez nuela gehiago ikusiko pentsatzea zen, udazkeneko goiz zakar hartan, hotzikaraz jarri ninduen ondoezaren arrazoia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 67. orr.

Oso azkar hasi zen Monika hotzikaraz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 85. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus