Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jaio orduko hil den haurraren hilotza bezala laztantzen zuela arma itzali berria. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 10. orr.
Bi gizonen hilotzak. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 237. orr.
Hilotzak lau mutilenak eta hiru neskarenak ziren. herria¬
Egia da hilotzek hitz egiten dutela. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 122. orr.
Lur saila hilotzez estalirik zen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 96. orr.
Gero bere hilotza hegaztiek edo piztiek urratuko dutela. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 215. orr.
Adiskideek esan didate hilotz bat dudala hozkailuan gordeta. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 23. orr.
Sekta bateko ustezko 50 kideren hilotzak aurkitu dituzte ekialdean. Berria - Mundua 2004-08-06
Arratsaldeko lehen orduan iritsi zen Cesenara, Marco Pantaniren jaioterrira, bere hilotza zeraman hilkutxa. Berria - Kirola 2004-02-18
Hilotzari eskuin eskuko hatz nagia falta zitzaion. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.
Isilik itzuli ginen hilotzaren aurkilekura. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 45. orr.
Hilotzen baltsamatzeari buruzko iragan mendeko tratatu bat. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 6. orr.
Eusko Jaurlaritzak Hilotzen Sanitate alderdiei buruzko Araudia onartu zuen urrian. herria¬
Ugaldean agertutako atsoaren hilotz bizigabeari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 124. orr.
Hilotz gazte bat bezain ederra. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 261. orr.
-Oso hilotz osasuntsua nago, ikusten duzuenez. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 127. orr.
Etsaien hilotz ehortzigabeak dira. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 142. orr.
Bazirudien hilotz iharturen bat zela eta ez besterik. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 101. orr.
Izenik ere ez duen hilotz arraio batengatik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 125. orr.
Izenburua, estilo ezagunekoa: "Hilotz-lapurrik ote gure hirian?". Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 89. orr.
Hilotz usainak erakarria zuen, inola ere, zaborrontzi irauliak hegal-usoak bezala. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 198. orr.
Urrunago ikusten dituzte hilotz metak eta metak, gure lagunak, erretzekoak zirenak oraino. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 112. orr.
Idazle doilor honen izenak berak ere hilotz-kiratsa botatzen du, bertutea hiltzen du eta izua eragiten. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 51. orr.