Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gorpu 1 iz hilotza, giza gorputz hila.

Hildakoaren gorpu burugabea artean heriotza tokian zegoelarik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 41. orr.

Marchand-en etxean sei gorpuren hondakinak aurkitu dituzte soilik.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 58. orr.

Sararen gorpua zetzan lekua utzirik.  Elizen arteko biblia   Has 23,3

Gizaseme guztiak ezpataz hil ondoren, hiria xehatu, harrapakinak hartu eta gorpuen gainetik igaro zen hirian zehar.  Elizen arteko biblia   1 M 5,51

Nire gorpuaren gainetik pasatu beharko zenukeen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 231. orr.

Lehoiaren gorpua lurrean eta bere burua onik ikusi zuelarik, Gandar ohartu zen berak hil behar zituenak gertatu zitzaizkiola salbatzaile.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 156. orr.

-Informazioa, gorpuak ez bezala, ez duk usteltzen.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 73. orr.

Ustelduta agertu zela gorpua.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 118. orr.

Jendea pintatzen zuen, heriotzaren itzala gainean arrastaka, gorputz bainoago gorpu baitziren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 263. orr.

2 (aditzaren objektu gisa)

Bai ama hilaren gorpua bildu eta jazterakoan, bai elizkizunak antolatzerakoan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 224. orr.

Horixe esan du gorpua garbitzera ekarri dugun emakumeak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 23. orr.

Gorpua zerraldoan sartuta zegoen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 46. orr.

Gorpua hobitik ateratzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 385. orr.

Eta Bordelen geratu zen haren gorpua zaintzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 240. orr.

Joanen ikasleek haren gorpua jasotzera etorri eta lur eman zioten.  Elizen arteko biblia   Mt 14,12

Gizonari burua moztu eta gorpua galsorora jaurti zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 109. orr.

150etik gora gorpu bota zituen itsasoak kosta bazterrera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 405. orr.

Gorpua uretara jaurtikitzeko unean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 188. orr.

Arrantzaleek gorpu bat aurkitu zutela uretan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 135. orr.

Auzi medikuek 50 gorpu aurkitu dituzte beste hobi komun batean.  Berria - Harian   2005-07-10

Gorpua belzten hasia zen, heriotzaren kiratsaren iragarle.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 303. orr.

Gorpua ehortzita dagoen lekutik hurbil.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 113. orr.

Ohea mugitu eta gorpua aztertu nuen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 91. orr.

Gizarteko lanik itsusienak egitera behartu zituzten: gorpuak erre, kaleko zikina bildu, animaliak larrutu, komunak garbitu, kaka garraiatu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 58. orr.

Gorpuak baltsamatuz, momiak eginez.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 203. orr.

Gaizkileen gorpuak isil-gordeka lurperatzea eskatu zion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 109. orr.

Santuaren gorpua basilika berrira aldatu zutenean ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 178. orr.

Txoriaz errukiturik, Kamar Al-Samanek txoriaren gorpua jaso nahi izan zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 147. orr.

Zaldibiako gorpuak agertu zirenetik.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 122. orr.

3 (izenondoekin)

Gorpu mutilatu batzuk ere bazeuden barreiaturik.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 136. orr.

Urkatuen gorpu biluziak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 77. orr.

Ez da sinestekoa gorpu ustelak noizkoak diren asmatzeko daukan trebezia.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 55. orr.

Lagunen gorpu kiskalduetatik.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 48. orr.

Marieren senargai St. Eustacheren gorpu bizigabea, edo kasik bizigabea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 145. orr.

Hildakoaren gorpu burugabea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 41. orr.

Gorpu mutilatu batzuk ere bazeuden barreiaturik.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 136. orr.

Preso eskuindarren gorpu odoleztatuek presondegiaren barren-goiak lohitzen zituzten.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 136. orr.

Horixe esan zenion Urrutikoetxea komisarioari gorpu zatitua ikusi zenuenean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 50. orr.

Gorpu zatikatua beste norbaitena dela.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 60. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gorpu-erretzaileek ez dituzte emagalduok erre nahi.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 221. orr.

Gorpu-lapurren banda bat.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 155. orr.

Gorpu-gantzuketei buruzko tratatuaren egilea.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 8. orr.

Gorpu-gantzutzailearen izenak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 8. orr.

Gorpu jasotzearen deskribapenean, gaztetxo baten arta goraipatzen du A.k, haren begirunea ustelkiak jasotzen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 31. orr.

Hilez kargatutako kamioiak aurrera jarraitu zuen; gorpu-biltegira zihoala esan zuten.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 113. orr.

Gorpu-pilo baten erdian.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 290. orr.

Gorpu-sunda itogarriak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 281. orr.

Lurreko hiru ohol altxatu nituen gero, eta zulo hartan ezkutatu nituen gorpu hondakinak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 92. orr.

Oinetako kaxetan gorpu zatiak gordeak zeuden, momifikatuak.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 52. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mando-gorpu kirats eta eulitsuen artetik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 252. orr.

Abere-gorpuz ihaurriak zeuden larre-bazterrak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 30. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

artean gorpu (6); artean gorpu gehiago (4); bat gorpu (5); baten gorpu (4); bere gorpu (5); beste gorpu (8); bi gorpu (14); bost gorpu (4); dozenaka gorpu (5); edo gorpu (4); ere gorpu (4); ere gorpu bat (4); eta gorpu (19); eta gorpu bat (4); gorpu atera (12); gorpu atera dituzte (4); gorpu atera zituzten (5); gorpu aurkitu (39); gorpu aurkitu dituzte (11); gorpu aurkitu zituen (4); gorpu aurkitu zituzten (20); gorpu bat (70); gorpu bat atera (4); gorpu bat aurkitu (12); gorpu bat ukitu (4); gorpu baten (7); gorpu bati (4); gorpu bildu (6); gorpu eta (5); gorpu gehiago (10); gorpu haiek (5); gorpu hila (5); gorpu hori (5); gorpu hura (8); gorpu inguru (4); gorpu zatiak (7); hainbat gorpu (7); hamar gorpu (4); haren gorpu (6); hiru gorpu (8); hondakinen artean gorpu (5); lau gorpu (8); lau gorpu aurkitu (6); milaka gorpu (4); zen gorpu (6); zen gorpu bat (4); zuen gorpu (6

aitaren gorpua (12); alabaren gorpua (4); atzo gorpua (4); aurkitu den gorpua (4); aurkitu zen gorpua (4); aurkitu zuen gorpua (4); aurkitu zuten gorpua (10); baino lehenago gorpua (4); baten gorpua (93); baten gorpua agertu (6); baten gorpua atera (5); baten gorpua atzeman (9); baten gorpua aurkitu (38); baten gorpua topatu (6); bere gorpua (14); da gorpua (5); dago gorpua (5); den gorpua (6); du gorpua (5); dute gorpua (7); emakume baten gorpua (8); emakumearen gorpua (9); eraman zuten gorpua (6); errazkinen gorpua (4); eta gorpua (29); eta haren gorpua (6); gazte baten gorpua (7); gaztearen gorpua (6); gero gorpua (4); gizon baten gorpua (21); gizonaren gorpua (15); gizonezko baten gorpua (11)

gorpua agertu (8); gorpua altxatzeko (7); gorpua arratsaldean (4); gorpua atera (14); gorpua atera zuten (5); gorpua atzeman (9); gorpua atzeman zuten (4); gorpua atzo (13); gorpua aurkitu (67); gorpua aurkitu dute (13); gorpua aurkitu zuen (7); gorpua aurkitu zuten (21); gorpua bere (5); gorpua berehala (4); gorpua beren (4); gorpua besoetan (5); gorpua bilboko (4); gorpua ekarri (4); gorpua eraman (8); gorpua eramateko (5); gorpua ere (6); gorpua erraustu (9); gorpua erre (6); gorpua eskatu (4); gorpua eta (24); gorpua euskal (4); gorpua ez (13); gorpua gaur (4); gorpua hartu (7); gorpua hartu eta (4); gorpua ibaira (7); gorpua ibaira jaurtikitzeko (4); gorpua identifikatu (4); gorpua ikusi (10); gorpua ikustera (6); gorpua jaso (7); gorpua jasotzera (4); gorpua lurperatu (4); gorpua lurrean (4); gorpua nola (4); gorpua oraindik (5); gorpua topatu (10); gorpua topatu dute (4); gorpua uretara (4); gorpua zegoen (4); gorpua zela (4); gorpua zetzan (6)

haren gorpua (59); hildakoaren gorpua (5); izan zuten gorpua (4); jesusen gorpua (9); lehenago gorpua (4); lehenago gorpua ibaira (4); milosevicen gorpua (4); nanoaren gorpua (4); neskaren gorpua (5); nire gorpua (6); nuen gorpua (4); pertsona baten gorpua (4); zen gorpua (17); zenaren gorpua (10); zuen gorpua (20); zure gorpua (4); zuten gorpua (37); zuten haren gorpua (6)

aurkitutako gorpuak (4); baten gorpuak (6); bi gorpuak (4); dituzte gorpuak (5); du gorpuak (4); eta gorpuak (15); gazteren gorpuak (6); gazteren gorpuak aurkitu (6); gizonen gorpuak (4); gorpuak agertu (11); gorpuak agertu ziren (5); gorpuak atera (4); gorpuak ateratzen (7); gorpuak atzeman (4); gorpuak aurkitu (61); gorpuak aurkitu dituzte (7); gorpuak aurkitu zituzten (40); gorpuak aurkitzeko (4); gorpuak eraman (4); gorpuak ere (4); gorpuak erre (5); gorpuak eta (9); gorpuak ez (15); gorpuak hegazti (4); gorpuak identifikatzeko (7); gorpuak ikusi (7); gorpuak lurpetik (4); gorpuak lurrean (4); gorpuak uretara (5); gorpuak usteltzen (4); gorpuak zeuden (5); haien gorpuak (13); hildakoen gorpuak (19); irakiarren gorpuak (6); israeldarren gorpuak (4); itotakoen gorpuak (5); kideren gorpuak (4); lagunen gorpuak (11); lagunen gorpuak aurkitu (6); militarren gorpuak (4); pertsonaren gorpuak (17); pertsonaren gorpuak aurkitu (12); pertsonen gorpuak (7); semeen gorpuak (5); ziren gorpuak (4); zituen gorpuak (5); zituzten gorpuak (9); zuen gorpuak (4)

baten gorpuaren (4); eta gorpuaren (8); eta gorpuari (6); gorpuaren alboan (4); gorpuaren aurrean (8); gorpuaren bila (10); gorpuaren eta (4); gorpuaren gainetik (4); gorpuaren ondoan (10); gorpuari autopsia (6); gorpuari begira (5); gorpuari harrera (4); gorpuen artean (5); gorpuen bila (9); gorpuen gainetik (4); gorpuen ondoan (5); gorpuren bat (4); haren gorpuaren (6); zion gorpuari (4); zuen gorpuaren (6); zuten gorpuaren (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus