Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Emakumea pittin bat zalantzakor zegoen, hazka zebilen gonan. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 129. orr.
Urratu arte bere zaurian hazka dabilenaren antzera. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 29. orr.
-Azkura izaten dugu eta hazka aritzen gara... Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 30. orr.
Buruari hazka ari zen bitartean. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 158. orr.
Berehala berriro jesarri eta burumakur geratu zen, lepagainean hazka, lagunak bezalaxe. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 98. orr.
Aterabide baten bila ari da buruari hazka. Herria 2003-07-17
Ez nion jaramonik egin, eta hazka eta hazka hasi nintzen, oso nabarmen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 214. orr.
Hazka egin zuen, pentsakor, aurrera egin baino lehen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 58. orr.
Hatza sartu nahi luke burua inguratzen dion bendaren azpitik, eta hazka egin, hazka egin gupidarik gabe. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 40. orr.
Buruan hazka hasi ziren harrituta. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 225. orr.
Belarri apainduko gingilean hazka egin zuen, bere erantzunak zer ondorio ekar zezakeen neurtu nahi antzean. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 74. orr.
Hiruzpalau eguneko bizarrari hazka eginez. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 92. orr.
Eskua patrikan sartu zuen, bide batez potroei hazka egiteko aprobetxatuz. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 200. orr.
Isiltasuna, eta eskuari azkarrago hazka egitea. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 168. orr.
Buruari hazka egin zion Justok, horrek pentsatzen lagunduko ziolakoan. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 16. orr.
· Armando Bonillaren biografian hazka eta hazka egiten jarraitu zuten, aldian-aldian azal-geruza gero eta mingarriagoak kenduz. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 169. orr.
belarrietan hazka (4); bizkarrean hazka (3); buruan hazka (13); buruan hazka hasi (3); buruari hazka (15); buruari hazka egin (7); da hazka (3); eta hazka (18); eta hazka egitea (3); eta hazka egiten (3)
hazka ari (7); hazka ari zen (6); hazka egin (38); hazka egin eta (3); hazka egin zion (8); hazka egin zuen (9); hazka eginda (3); hazka eginez (10); hazka egingo (4); hazka egingo dugu (4); hazka egitea (11); hazka egiteak (5); hazka egiteko (11); hazka egiten (21); hazka egiten zuen (5); hazka eta (6); hazka eta hazka (5); hazka hasi (5)