Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Orduan, libre zirela ikusirik, lauhazka hasi dira sei mandoak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 189. orr.
Lauhazka segitu zuten. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 155. orr.
Handik laster arotza atera zen, zaldiaren zelan jarri eta lauhazka abiatu zen mendi aldera. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 71. orr.
Lauhazka doan zaldiaren lastertasunean abiatu izan balitz. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 480. orr.
Bi postari lauhazka zetozen haien norabidean. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 290. orr.
Kanpoan gurdi bateko gidariak zaldia jo eta lauhazka jarri zuen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 21. orr.
Arratsalde hartan berean, bi zaldizko atera ziren Garrüzetik lauhazka, batak Paue eta bertzeak Donibane helmuga. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 124. orr.
Ahmet gau batean bere bila etorri, zaldi gainean hartu eta biek alde eginen balute desertura, milaka gazela lauhazka ibiltzen diren toki hartara. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 51. orr.
Lauhazka, lauhazka hondamendira eta munduaren amaierara! Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 144. orr.
Angelun, Piñadako oihanean ibilki denak ikus dezake bat batean pasatzen zaldizko bat, ez lau hazka, baizik eta urratsean, bazterrari ongi begiratuz. Herria 2002-07-25
Diligentzia lauhazka zihoala maldan behera, [...]. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 82. orr.
Graxik kopeta apaldu zuen eta, jasaniko inarrosaldiaren ondorioz, izpiritua lauhazka, gutxitan bisitatzen zuen haurtzarora itzuli zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 136. orr.
Guztia doa lauhazka azken esaldirantz, berau baita garrantzitsuena, aurrekoa ulergarri eta zentzudun bihurtzen duena. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 153. orr.
Hemen, jaun-andreok, kalentura lauhazka doalako. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 183. orr.
Sobera ohitua zaude munstro horren atzetik ibiltzen, baita burua lauhazka doanean ere beste mundu bateko eldarnioetan non zauden ere jakin gabe. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 195. orr.
Zaldizkoen lauhazka entzun zuten zubitik iragaten. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 238. orr.
Urrutian, zaldien lauhazka-edo aditu zen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 182. orr.
Une hartan Éomer heldu zen lauhazka bizian. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 143. orr.
Jo, zizta, atximur, ausiki egiten zien, ukabilez eta zangoz jotzen zituen, lauhazka gorrian zeraman diligentzia. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 180. orr.
Zaldiaren lauhazka motelduz. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 137. orr.
Zamarien lauhazka bizkortuz. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 144. orr.
Baionara lauhazka batean itzultzen ginelarik, [...]. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 60. orr.
Doinuen kidetasunagatik, doinuen lauhazkagatik Haydnena dela pentsatu du, nahi gabe bezala entzun duelako seguru asko. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 175. orr.
Orkoak, zuhaitz hizlariak, legoa eta legoatako zelaiak, lauhazkako zaldizkoak, haitzulo distiratsuak, dorre zuriak eta urrezko jauregiak, borrokak eta uren gaineko ontzi garaiak, dena iragan zen Samen begi miretsien aurretik. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 289. orr.
Zeren, jendea atzetik segika zuela igarri zuenean, zaldiak trosta luzean jarri baitzituen, eta lauhazkan. gero. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 135. orr.
Goiz hartan ere lauhazkan ibili ginen bide guztian, muinoan gorantz, Ford's Cleave basoan barrena. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 14. orr.
· Burua lauhazkan hasi zitzaion, pentsamenduak etorriarekin joaten ziren. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 38. orr.
lauhazka abiatu (3); lauhazka bizian (4); zaldia lauhazka (3)