Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bitxi-denda bateko kristalak hautsi eta bertatik erloju eta eskuturreko batzuk hartzen ari zela. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 66. orr.
2002. urtean Larsen B izotz plaka hautsi eta iceberg bilakatu zenetik. Berria - Gaiak 2004-09-23
Eskuan zuen edalontzia mila zatitan hautsi zen. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 268. orr.
Georgek behin betaurrekoak hautsi zituen neskekin hizketan ari zela. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 102. orr.
Flora hilarria hautsi nahian aitzurrarekin kolpeka hasi omen zen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 395. orr.
Lurra zanpatua zegoen, sasiak hautsiak zeuden, eta nonahi ageri ziren borrokaldi gogor baten erakusgarriak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 143. orr.
Gutun bat, berehala haustea erabaki nuena (eta hautsi ez nuena). Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 71. orr.
Hogeita hiru urte nituenean haurduntasun-ziurtagiria haustea erabaki nuen bezala. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 18. orr.
Bi itsasontzi erditik hautsiak, hondora nahi ez eta hondora zorian. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 232. orr.
Fisioan atomoen nukleoak hautsi egiten dira, energia askatzeko. Berria - Gaiak 2004-11-27
Pitzatua egotea ez da hautsia egotea. I?aki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 15. orr.
Kateak hautsi, kartzela ireki eta, errugabeari eskutik helduz, kanpora atera zuen. ik eten2. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 856. orr.
Hautsi ezineko lokarriz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 325. orr.
CSCkoen erritmo itogarriak tropela hautsi zuen. Berria - Kirola 2004-07-11
-Oina hautsi dut! Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 15. orr.
Hanka bat hautsia zeukan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 276. orr.
Masailezurra eta sudurra ere hautsiak ditu. Berria - Euskal Herria 2004-06-30
Mutilak zerraldo erori eta burua hautsi zuen hiltokiko harri baten izkinaren aurka. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 280. orr.
Tiro-jasak sabela hautsi ziok. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 19. orr.
Solidario bati tinpanoa hautsi zioten ostikada batez. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 73. orr.
Animalia horrek burua hautsi behar du. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 50. orr.
Hegala hautsi duen txori baten moduan. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 246. orr.
Eta ni, txolarre ahul bat, hegalak hautsirik, hankak hautsirik, mokoa hautsirik, eta, batik bat, bihotza erdibiturik. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 45. orr.
Zangoa hautsi, atzo, eskiatzen ari zelarik. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 138. orr.
Lurrera erori eta hanka-hezurra hautsi zitzaion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 868. orr.
· Bidelapurrei, beso-hankak hautsi ondoren, gurpila ematen zitzaien. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 170. orr.
Euskararen bizkarrezurra haustea dute helburu. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 22. orr.
Eskuak txaloka hautsi beharrean eskertzen zuen ikuskizuna. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 65. orr.
"Oso ongi pasatu dut; benetan" esan zidan, eta niri bihotza hautsi zitzaidan, eta negar egiteko gogoa sentitu nuen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 172. orr.
Frantziako Estatuak bakartasunaren bidez preso batzuk nahi ditu hautsi, ez fisikoki zanpatuz baina urteak eta urteak bakartasunean atxikiz. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 118. orr.
Dublinek ere arima hautsia du, eta paralisiaz jotzen du bizkortze ahalegin oro. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 69. orr.
Hizkuntzak ezin ditu muga horiek hautsi. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 130. orr.
Astean 35 oren behar diren laneko [...] ala muga hori behar den hautsi. Herria 2004-07-15
Euskalkiei eustea, eta euskararen batasuna ez haustea. Koldo Zuazo «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 52. orr.
Gremioen monopolioak hautsi behar ziren oraindik. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.
"Txakurrak zaintzen dituzu, beraz", esaten dio, isiltasuna haustearren. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 85. orr.
Baina gutiziak hautsi egiten du elkartasuna. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 310. orr.
Elkarrizketa tanpez hautsi zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 149. orr.
Sergiorekiko harremanak hautsi baino lehen. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 69. orr.
Bistakoa da gure adiskidetasuna hautsi nahi duzula. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 266. orr.
Errepidearen monotonia hautsi beharrez. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 25. orr.
Ostatuko zerbitzariaren agerpenak hautsi zuen xarma. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 267. orr.
Munduko errekorra hautsi zuen harea pila baten azpian bizirik lurperatua agoantatzen. ik beherago 10. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 171. orr.
Irlandak defentsa ezin hautsi. Berria - Kirola 2004-02-15
Zu bai lotsatia, seme! bizitza honetan zerbait nahi izanez gero, jo eta hautsi egin behar da. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 142. orr.
Stendhal bera adin horren atarian zegoen -eguerdiko deabruak eraso egiten omen duen sasoian- Mathilde Demboswkirekin hautsi eta gero. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 108. orr.
Bere lehen senargai Edurekin hautsi zuelako. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 14. orr.
Terentiak gehiago nahi, eta Zizeronek Klodiorekin hautsi behar izan zuen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 59. orr.
Hungariako inbasioa kondenatu zuen, eta Frantziako Alderdi Komunistarekin hautsi zuen. Berria - Harian 2005-06-21
Idazten hasten den une berean sortzen zaio idazleari aurrekoen literaturarekin hautsi beharra. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 47. orr.
Elizen historiak zibilizazioen historien arabera ikusteko Mendebaldean dugun aztura modernoarekin hautsi eta, horren ordez, alderantzizko ikuspegia hartuz gero, historiak zer itxura duen ikusten saiatu gara. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 132. orr.
Zigorrik gabe hauts daitekeen legea alferrikakoa da. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 195. orr.
Emakumea, ezkontzako legeak haustean, irten egiten delako bere mendekotasun naturaleko egoeratik. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 162. orr.
-Zuek uste duzue araua hausteagatik utzi nuela nik bizarra. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 55. orr.
Agindua hautsi eta emandako hitzari huts ez egitearren. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 284. orr.
Baraua hautsi zuela, alegia. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 323. orr.
Horretarako neure buruarekin hartuta nuen konpromisoa hautsi behar banuen ere. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 109. orr.
Urteak joanean, ez zuen inoiz promes hori hautsi. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 191. orr.
Zergatik hautsi ote nuen Stonehamera iristean hartutako erabakia. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 39. orr.
Neurria hautsi zuen, gehiegi eman zuen, iraindu egin zituen neurrigabekeriak. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 193. orr.
Akordioa hautsi du alde batek. Berria - Ekonomia 2004-08-26
Egonkortasun Ituna hautsi dutelako BPGaren %3tik gorako defizitekin. Berria - Ekonomia 2004-07-06
Baina ezkon-hitza hautsi genuen ala? Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 114. orr.
Alabak Avigdorrekiko ezkon hitza hautsi zuen gizon aberatsaren etxean. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 190. orr.
Matxinoek su-etena hautsi dutela. Berria - Mundua 2004-07-24
Sekretua hauts zitekeela, alegia. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 152. orr.
Lupinek lurretik adar hautsi bat hartu zuela ikusi zuten. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 327. orr.
Nik masta hautsiari heldu nioan, eta halaxe iraun nian bederatzi egunez. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 103. orr.
Kopa hautsi bat, gonbitoz edo kremaz betea. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 137. orr.
Memoria plater hautsi bat da. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 93. orr.
Plater hautsiak eskobatu eta kanpora atera naiz. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 94. orr.
Enbor hautsi mordo batek bidea gurutzatu zuen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 146. orr.
Jakin-gose bainenbilen denboraren zulo hautsi eta itsuan barna. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 51. orr.
Aurrena ikusi zuen zaindaria zen, ahots hautsia zuena. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 31. orr.
Mariak, Jexuxen arreba bakarrak, ezkontza hautsi zuen ezkondu eta berehala, gizonaren iruzurra onartu ezinik. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 56. orr.
Elizatik ezkontzeko, ordea, Melendezek bere arrebarekin egindako ezkontza hautsi egin behar zuela ikusi zuen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 62. orr.
Hurrengo urteko maiatzean ezkontza hautsi egin zen. Berria - Gaiak 2006-04-11
Batzuetan, lege zibilek ezkontzari erantsitako ezaugarriak ez dira erabat beharrezko; halakoxeak dira, esate baterako, ezkontza hautsi ordez ezkontideak zigortzea askiesten duten legeek ezarritakoak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 166. orr.
Hala ere, oso gogorra izan zen denentzat; ezkontza-haustea azkena zen garai hartan. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 56. orr.
Euren arteko konpondu ezak eta hautsi ezinak direla eta. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 64. orr.
Bi ikuspuntuen [...] arteko aurkakotasuna erabatekoa da eta ez du hautsi-mautsirik onartzen. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 14. orr.
Emakume honek, etsitzearekin batera, sumatu zuen xede bat behar zuela hartu, hautsi-mautsi bat behar zuela nirekin egin. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 307. orr.
Eskuineko edo ezkerreko abertzaleak elkar aditzea eta arrotzekin edo auzoekin hautsi-mautsiak eta hitzarmenak egitea. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 142. orr.
Hortik landa, Erromako elizarekin hautsi-mautsia eginez, konkordatua sinatu zuen eta Napoleon I.aren enperadore koroa erdietsi Pio VII.arenganik. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 68. orr.
Dudatu bide zuen hautsi-mautsi hark deusik erdietsiko ote zuen. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 142. orr.
Onartu dute beren araudi propioen artikulu batzuen aldatzea, hori baita funtsean hautsi-mautsien bidea, elkarrizketaren bidea. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 97. orr.
Denen buru, hautsi-mautsi bat egin dute, denek onartu dutena. Herria 2005-02-24
Urtetan barau eginik egoera horretaz aspertua zen santu hura, eta deabruarekin hautsi-mautsi bat egitea deliberatu zuen; ez zen, ordea, gauza erraza, Satanek beretzat nahi baitzituen bere uztak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 137. orr.
Nahiago zuela hil, hainbertze kalte egin zaukutenekin zerbait hautsi-mautsi onartu baino. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 100. orr.
Gero, Donibane Garazi sortu zenean, hautsi mautsi baten ondotik, biak hasi ziren aste aldizka merkatu egiten. Hautsi-mautsi iduriko erabaki horrek harritu zuen Azpilkueta, zinez uste baitzuen berak hobengabea zeukan gizona, osoki zuriturik aterako zela. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 90. orr.
1977ko irailak marka guztiak hautsi zituen, 5 litro eskas bakarrik utzi baitzizkigun. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 353. orr.
Sexuan ere lasterketak irabazi eta markak hautsi behar direla uste dutela. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 124. orr.
Bi traineru horiek ere aurreko marka hautsi zuten. Berria - Kirola 2004-09-05
Hark munduko marka hautsi zinan bere bular eta izter silikonatuekin! Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 205. orr.
Baina Gernikakoak marka guztiak hautsi zituen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 188. orr.
Marka hautsi du AEBetako merkataritza defizitak. Berria - Ekonomia 2004-06-15
Euroak beste marka historiko bat hautsi du: 1,3502 dolar. herria¬
adar hautsi (5); agindua hautsi (16); akordioa hautsi (8); araua hautsi (8); arauak hautsi (11); artean hautsi (5); arteko hautsi (5); arteko mugak hautsi (5); bat hautsi (73); bat hautsi du (8); bat hautsi zuen (19); batasuna hautsi (7); batean hautsi (5); batek hautsi (8); batek hautsi zuen (5); batzuk hautsi (7); berak hautsi (6); berehala hautsi (8); besoa hautsi (5); bihotza hautsi (10); bizkarrezurra hautsi (6); burua hautsi (12); da hautsi (9); dira hautsi (5); diziplina hautsi (5); du hautsi (8); edo hautsi (6); erabat hautsi (19); erabat hautsi zen (5); erditik hautsi (7); ere hautsi (19); errekorra hautsi (13); errekorra hautsi zuen (6); eta hautsi (60); eta hautsi egin (19); eta hautsi egiten (8); etena hautsi (23); ez hautsi (10); ezkon hitza hautsi (6); ezkontza hautsi (8); gurutzatua hautsi (5); guziak hautsi (10); guztiak hautsi (59); guztiak hautsi ditu (16); guztiak hautsi eta (5); guztiak hautsi zituen (15); hanka hautsi (26); hanka hautsi zuen (8); harremana hautsi (8); harremanak hautsi (9)
hautsi ahal (7); hautsi ahal izan (5); hautsi arren (8); hautsi arte (10); hautsi baitu (9); hautsi baitzuen (5); hautsi bat (19); hautsi baten (6); hautsi behar (46); hautsi behar da (6); hautsi beharko (7); hautsi beharra (12); hautsi beharrean (7); hautsi beharreko (5); hautsi da (33); hautsi da katea (11); hautsi dezake (6); hautsi dira (7); hautsi ditu (33); hautsi dituela (5); hautsi dituen (5); hautsi dituzte (14); hautsi dituzten (7); hautsi du (79); hautsi duela (11); hautsi duen (10); hautsi dut (8); hautsi dute (21); hautsi dutela (8); hautsi duten (6)
hautsi edo (7); hautsi egin (148); hautsi egin behar (10); hautsi egin da (10); hautsi egin dela (6); hautsi egin du (8); hautsi egin dute (5); hautsi egin zen (26); hautsi egin ziren (7); hautsi egin zuen (15); hautsi egin zuten (6); hautsi egingo (32); hautsi egingo da (9); hautsi egiten (41); hautsi egiten da (9); hautsi egiten du (5); hautsi eta (200); hautsi ez (24); hautsi ezinezko (5); hautsi gabe (34); hautsi izan (9); hautsi izana (16); hautsi mautsi (80); hautsi mautsi bat (34); hautsi mautsi baten (7); hautsi mautsia (6); hautsi mautsiak (8); hautsi nahi (67); hautsi nahi du (10); hautsi nahi izan (10); hautsi nahian (12); hautsi nuen (15)
hautsi ondoren (19); hautsi ostean (7); hautsi ote (5); hautsi zela (5); hautsi zen (69); hautsi zenean (6); hautsi zion (12); hautsi ziren (14); hautsi zituen (58); hautsi zituzten (19); hautsi zitzaidala (5); hautsi zitzaidan (5); hautsi zitzaion (13); hautsi zuela (18); hautsi zuelako (10); hautsi zuen (212); hautsi zuen atzo (6); hautsi zuen eta (7); hautsi zuen partida (8); hautsi zuena (10); hautsi zuenean (5); hautsi zutela (5); hautsi zuten (46); hautsi zuten partida (7)
hesia hautsi (7); hezur bat hautsi (5); hezur hautsi (5); hezurra hautsi (13); hezurrak hautsi (5); hitza hautsi (11); hitzarmena hautsi (8); hori hautsi (31); hori hautsi nahi (5); horrekin hautsi (5); hura hautsi (10); inoiz hautsi (6); isiltasuna hautsi (18); ituna hautsi (32); jo eta hautsi (6); kateak hautsi (7); kontratua hautsi (7); kristala hautsi (9); kristalak hautsi (12); laurdenean hautsi (5); legea hautsi (31); legeak hautsi (7); lepauztaia hautsi (11); lotura hautsi (6); loturak hautsi (6); marka bat hautsi (11); marka guziak hautsi (7); marka guztiak hautsi (41); marka hautsi (30); marka hautsi du (7); marka hautsi zuen (5); markak hautsi (20); menia hautsi (5); mila zatitan hautsi (6); mitoa hautsi (5); muga hautsi (6); mugak hautsi (13); muturra hautsi (5); negoziazioak hautsi (12); nire ituna hautsi (5); nola hautsi (10); oreka hautsi (7); partida hautsi (11); su etena hautsi (22); sudurra hautsi (8); tropela hautsi (6); zerbait hautsi (15); zergatik hautsi (7); zina hautsi (5)