Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Chaim Mattosek ez du nigandik dibortziatzeko baimenik. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 154. orr.
Dibortziatua naiz, elkarrengandik dibortziatuak gara hor beheko emakume hori eta biok. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 76. orr.
Kartzela zigorra ezarriko diete Israelen emazteari dibortziatzen uzten ez dioten gizonei. Berria - Gaiak 2004-05-12
Aldika-aldika mehatxu egiten baitzion alabari ez ziola testamentuan ezer emango baldin eta ez bazen dibortziatzen "maritxu nazkagarri hura" utzita. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 47. orr.
Une horretatik aurrera, orain baino askoz ere azkarrago lortuko dute senar-emazteek dibortziatzea. Berria - Euskal Herria 2004-11-27
-Zergatik dibortziatu ziren? Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 50. orr.
Ze hor dabilkio egunero Helena, bere lagun dibortziatu berria. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 55. orr.
Sartzeko esan nion, eta nire bizilaguna, emakume dibortziatua, batere lotsarik gabe zelatan aritzen zitzaidana [...] atea zabaldu eta nire gonbidatuari begira-begira geratu zitzaion. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 82. orr.
Ez nintzen engoitik berrogeita hamabi urteko gizon dibortziatu eta galdu bat. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 70. orr.
Aurreko urtean emakume gazte dibortziatu batek kontatu zidan Estrasburgoko sendagile batek abortatzen lagundu ziola. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 24. orr.
Ez nekien ezkongabea, alarguna, dibortziatua ote zen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 68. orr.
Bat dibortzatua, bertze bat ama-zuzenak galduak, hirugarrena bere familian berriz hartua; badira haiez arduratzen diren elkarteak, bainan ez luzaz. Herria 2001-11-08
Neskatan nahi eta okerreko tokira iritsitako dibortziatu berri dotore-ustearen irudi biribila. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.
Langabetuak, alkoholikoak, dibortziatuak, telebistari begira dauden gizaki bakartiak. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 9. orr.
Alargun alaia eta dibortziatu zoriontsua. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 132. orr.
Hainbat dibortziatu elkartek, ordea, ez dute gustuko atal hori. Berria - Harian 2005-04-22
dibortziatu aurretik (4); dibortziatu egin (5); dibortziatu egingo (3); dibortziatu eta (5); dibortziatu zen (4); zergatik dibortziatu (3)