Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
harritze iz zer esan edo zer egin jakin gabe gelditzea. ik harrimen.
Bruuu... hau harritzea! Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 63. orr.
Zer harritzea! eta zer kalapitak berehala! Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 35. orr.
Dongaitzek, 15, azkenean eta nekez, Arcek, 3. Ene harritzea arrapostua ukan nuelarik! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 128. orr.
Herriko etxearen aitzinerat heltzean, ene harritzea! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 47. orr.
Eta "lehen harritze" horietan, "aurreneko inpresio" horietan, zailtzen da, inon ez bezala, jendaki bakoitzaren nortasuna. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 188. orr.