Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aurpegian, pentsatu nuen, zorroztasun gaiztoa eta harrimena, biak, antzematen zitzaizkion. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 35. orr.
Aspaldi igaroak dituzte harrimenaren mugak. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 108. orr.
Eta nekea da, denok dakigunez, harrimenaren etsairik etsaiena. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 189. orr.
Nahiz eta duda izpirik gabe onartzen nuen ohikoa zela niretzat hura guztia, harrimenez konturatu nintzen, hala ere, zeinen ezezagunak gertatzen zitzaizkidan irudi arrunt haiek sorrarazten zizkidaten burutapenak. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 35. orr.
Tabernariak harrimenez begiratu zuen bere ingurura. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 223. orr.
Algernonek eta Cecilyk harrimen haserrez begiratzen diote. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 150. orr.