Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hori izango du lehen harremana herri txiki harekin. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 140. orr.
Atxilotu horiekin harremana izan duten pertsona guztiak atxilotuko ditiztek. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 359. orr.
Haien harremana, esan zuen, "berezia eta jende arruntarentzat ulertezina" baitzen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 265. orr.
Frantziaren eta Espainiaren arteko harremanak gero eta sendoagoak dira. Herria 2001-07-19
Idatzizko harreman horrezaz gain. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 55. orr.
Gure arteko harremana oso xaloa zen artean, ez ginen-eta ausartzen elkarri eskua emanda ibiltzera baino. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 74. orr.
Euskarazko harremana eduki nahi badu. Berria - Harian 2005-04-08
Harekin elkarrizketan eta uste osoko harremanetan hasi zenean. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 70. orr.
Nik ezin ulertu zergatik tematzen zen Ivy, bestelako bere iritzietan-eta emakume modernoa izanik, gure harreman hura ezkontza bihurtzen. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 43. orr.
Bretoin hoiek badituzte harremanak gure eskualdearekin. Herria 2003-01-21
Nagusiarekiko harremana. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 414. orr.
Geroztik baionesekiko harremana guztiz gaiztotu zen, hilketak-eta ugalduz. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 99. orr.
Sergio eta Sararen arteko harreman zartatuen arraildurak. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 66. orr.
Harreman eta partaidetzazko gobernu baten esparruan. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 94. orr.
Harremana: Gilles Bojan 05 59 46 64 64. Herria 2003-02-27
Harremana: 05 59 93 31 14 telefono zenbakian. Herria 2003-03-20
Oso harreman onak ditugula gure gurasoekin. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 178. orr.
Harreman libreen gain eraikitako ordena soziala ezarri zuen mugimendu komunalak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.
Harreman arriskutsuak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 5. orr.
Valmont jaunarekiko harreman estu batek. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 109. orr.
Pertsonen arteko harreman korapilatsuak lantzen dituzten nobelak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 254. orr.
Elkarren artekoa ez baitzen azaleko harreman hasi berria baino izan. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 40. orr.
Anai-arrebekin ez dut inoiz oso harreman minik izan. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 26. orr.
Gutun bidezko harreman ageriko bat hastea harekin. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 137. orr.
Lege zibilek arautzen dituzte harreman naturalak eta konbentzionalak, aginduzkoak nahiz borondatezkoak, nahitaezkoak zein komenientziazkoak, norbanako guztiak beste norbanako batekin edo batzuekin lotzen dituztenak. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 19. orr.
Eta ezagut al daitezke kategoria horiek, harreman sozial, ekonomiko eta kulturaletik kanpo? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 217. orr.
Harreman sexual partekatuen beharra sortzen da. Berria - Euskal Herria 2004-10-22
Gure harremana hozten hasi zuan. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 150. orr.
Gure harremana hondatu izanaren errua nirea da batez ere. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 68. orr.
Gure harremana estutzeko aukera hura galtzen uzteak pena eman zidan arren. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 298. orr.
Giza eskubideen eta ingurumenarekin lotutako arazoen arteko zuzeneko harremana finkatzen. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 95. orr.
Cesar Telleriak harreman berezia zuen zapatekin. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 138. orr.
Ikusleak obrarekin duen harremana. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 178. orr.
Gizakiak gauzekin duen harremana iraultzen du [irudiak]. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 233. orr.
Hego eta Iparraren arteko harremanak behar direla emendatu eta azkartu. Herria 2004-09-23
Harremana etetea erabaki zuten: lotura oro, esan zuen Duffy jaunak, atsekabezko lotura da. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 162. orr.
Japoniak politika isolazionista bultzatu zuela, europar merkatariekiko harreman guztiak eten zituena. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.
Kosmosean ordena bat dago, harmonia bat, dena baitator harreman matematikoek lotua. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 32. orr.
Filial bakoitza berezko mozkingune da, eta harreman bertikalak ditu enpresa amarekin. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 81. orr.
Herrialde garatuen eta garapen-bidekoen artean harreman orekatuagoak bultzatzeko xedeaz. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.
Harremana aldebakarra da, zeren, hizkuntzen estudioak hotsen fisiologiari argibideak eskatzen badizkio ere, gero horrek ez baitizkio ematen. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 33. orr.
Zein harreman dago, baldin eta badago, yogaren eta drogen artean? Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 122. orr.
Harreman zuzena dago auzo batekoa izatearen, azalaren kolorearen eta pobrezia ekonomikoaren artean. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 103. orr.
Hori dela eta, merkatuaren eta estatuen arteko harreman berriak sortu dira. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 202. orr.
Integrazioaren eta baztertzearen arteko harreman nahasiak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 108. orr.
Estatu pobreen eta enpresa multinazional erraldoien arteko harreman zaila. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 111. orr.
Testu hauek guztiek, zuzenean edo zeharka, harreman estuak dituzte elkarrekin. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 48. orr.
-Harreman estua du geomantzia eta erradiestesiarekin -erantzun zidan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 260. orr.
Beti dago harremana bizitzaren eta obraren artean. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 27. orr.
Memento ona zela, [...], beste itxura baten emaiteko, elizaren eta estatuen ohiko harreman hertsiegiei. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 168. orr.
Zientziak eta teknologiak gizartearekin duten harremana aztertzeko metodologia. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 245. orr.
Gure nortasuna eraikitzen duten norberaren eta inguramenaren harreman horietan, hizkuntza dela tartekari nagusia. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 178. orr.
Edertasunaren eta Egiaren harreman misteriozkoak; Edertasuna, Egia baten seinale edo ikur ote? Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 127. orr.
Gizakia ez da bakarrik bizitzeko sortua, arnasa bezain beharrezkoa du bere kideen berotasuna, soa, harremana. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 117. orr.
Subjektuaren eta objektuaren harremanei buruzko kontsiderazioek. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 248. orr.
Gizona harreman korapilo bat baizik ez da. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 84. orr.
Gutun bidezko harreman mota berri horrekin. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 361. orr.
Euskal Herrian dagoen asoziazionismo-mailak harreman-sare trinkoa osatu du gizartean. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 37. orr.
Nagusiak eta filialek osatzen duten nazioarteko harreman-sareetan. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 241. orr.
Madrilekin orain arteko harreman eredua mantendu nahi du Sanzek. Berria - Euskal Herria 2004-10-15
Eredu berri horri gobernamendu edo governance deitu zaio -harreman-gobernutzat ulerturik betiere-. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 90. orr.
Botere harreman hori gauzatu egin behar du azkenean bizarginak: nork agintzen duen adierazi. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 109. orr.
Bikote harreman zoriontsua, haurrak, etxe eder bat. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 15. orr.
Adiskidetasun-harreman sakonak. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 39. orr.
Lacik mendekotasun-harremana zuela Lajosekin. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 37. orr.
Ezaguna da Voltairekin izan zuen gutun-harremana. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.
72 urterekin amodio -eta sexu- harreman egonkor bati ekingo dio [...] Madeleine Leclerc neska gaztetxoarekin. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 54. orr.
Truke- eta gatazka-harremanak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.
Planetan zehar kultur harreman eta informazio-erlazioak hedatzea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 95. orr.
Sortu ziren giza harreman berriak kontuan hartu gabe. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 222. orr.
Abeltzainekin edo autismoaz arduratzen den jendearekin ditut neure gizarte-harreman guztiak ia. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 254. orr.
Etengabe nabarmentzen ditu Saramagok aginte harreman funtsean ekonomikoak. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 132. orr.
Europa eta Japoniaren arteko indar-harremanen oreka berria. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.
Garai klasikoan, esaterako, bada analogia-harremana aberastasunen azterketaren eta Historia naturalaren artean. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 78. orr.
Erregelok, corpuseko perpausen arteko egitura-harremanak adierazten dituzte. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 12. orr.
Ekonomia-harremanen antolamenduaren ikuspuntua. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 183. orr.
Ekoizpen-harreman kapitalisten sarbidea nekazaritza- eta meatzaritza- sektoreetara baizik ez zen iristen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 109. orr.
Teoriaren printzipio orokorra baliagarria gertatzen da oraindik ere sektore mailan eta orobat Ipar- Hego harremanetan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 80. orr.
Louiserekiko nagusi-esklabu harreman horrek ziraueno. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 232. orr.
Ingurumen/garapen harremana. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 19. orr.
Ohaideekin ezkon-harreman iraunkorrak izatea eta familiak haztea. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 41. orr.
Subjektua-aditza harreman gramatikala. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 131. orr.
Harreman hausterik ez behinik behin; liskarren bat gehienez ere, zeinaren ondoren ardura pixka batez erosten baita onezkoak egin izanaren plazerra. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 492. orr.
Halaber, harremanetan zegoen ere filosofia grekoerromatarraren ondare bezala gelditutako zenbait pentsaera-iturrirekin. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 59. orr.
Beraz, unibertsala eta hari dagozkion banakoak izaki-mota desberdinak badira ere, harremanetan daude. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 176. orr.
Etengabe zeuden biak harremanetan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 331. orr.
Uste baino errazago gertatu zitzaion gizonarekin harremanetan jartzea; bien arteko hizketaldia lortzea ez, ordea. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 89. orr.
Robert Wassermann oftalmologoarekin jarri nintzen harremanetan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 27. orr.
Azpisuge horiek aztikerien bidez deabruarekin harremanetan jartzen dira. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 215. orr.
Batzuetan gertatzen da jendeak ahaleginak eta bi egitea norbaitekin telefonoz harremanetan jartzeko, baina kale egitea, dena delako telefono-zenbakian erantzunik jaso ez dutelako. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 81. orr.
Uste dut gure zuzendaria dagoeneko jarria dela harremanetan zurekin... Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 242. orr.
Alaba beste gizon batekin harremanetan jarri zen eta haurdun gertatu zen. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 106. orr.
Itsuentzako Institutu Juduarekin harremanetan jarri ginen ikastaldi trinko batean sar zedin. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 81. orr.
Niretzat, Mendebaldeko Europarekin harremanetan jartzea zen Jacques Kohni zloti bat "maileguz" uztea. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 51. orr.
Irudi bati begiratzea gure eguneroko espazioa dugun espazio erreal honen barrutik oso bestelakoa den beste espazio batekin harremanetan jartzea dela, irudiaren gainazalarenarekin harremanetan jartzea, hain zuzen. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 129. orr.
Honetan gauza bat izendatzen da beste batekin duen harremanaren bidez, biak elkarrekin harremanetan jarriz. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 127. orr.
Demografia-eztanda hori ezin ulertu da garapen-maila desberdineko gizarteak harremanetan jartzeak sortzen dituen usadiozko demografiaren hausturak kontuan izan gabe. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 143. orr.
Nazioarteko ekonomiak [...] harremanetan jartzen zituen oraindik guztiz integratu gabeko osotasun baten parteak, trukeen, inbertsioen eta kredituen fluxuen bitartez. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 206. orr.
Bakartasunetik ateratzea ahal bezainbat jenderekin harremanetan sartuz edo harremanetan sartzera entseatuz. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 95. orr.
Beti oihuka zaintzaleen kontra, beti kirola egiten, beti beste presoekin harremanetan sartzera leihatzen. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 96. orr.
Zerorrek erranen zer nahi duzun: kartak, eskua, galdutako zerbait edo norbait berreskuratu, negozioren baterako aholkua, izpirituren batekin harremanetan sartu... Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 102. orr.
Sadek zailtasun handiak izango ditu maite-harremanetan sartzeko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 16. orr.
Jende anitzek sinesten dute hilak berriz lur hontara itzultzen direla edo bederen errexki harremanetan sartzen ahal dela haiekin. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 84. orr.
Oroit zarea, minitelez sartu ginelarik harremanetan, nola kondatu nizun maite bat banuela. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 161. orr.
Harremanetan sartuak ziren Hazparneko herriko etxeko agintariekin eta prest ziren sinatzeko. Herria 2004-03-11
giza harreman (11); gobernuarekin harreman (9)
harreman arriskutsuak (20); harreman berezi (16); harreman berezia (25); harreman berriak (13); harreman diplomatikoak (27); harreman egonkorra (8); harreman ekonomikoak (9); harreman eredu (8); harreman estua (109); harreman estuagoa (11); harreman estuak (28); harreman estuan (9); harreman handia (27); harreman handirik (13); harreman instituzionalak (8); harreman jarraikiak (10)
harreman mota (32); harreman ona (86); harreman onak (60); harreman oso (11); harreman pertsonalak (11); harreman politiko (9); harreman politikoak (11); harreman sexual (10); harreman sexuala (14); harreman sexualak (46); harreman sexualetan (19); harreman sexualik (9); harreman sozialak (9); harreman txarra (11); harreman zuzen (12); harreman zuzena (76); harreman zuzenak (8); harreman zuzenik (13)
izandako harreman (14); jendearekin harreman (11); maitasun harreman (12); nazioarteko harreman (12); sexu harreman (20)
harreman estua izan (22); harreman ona izan (11); harreman onak izan (9); harreman sexualak izan (8); oso harreman estua (8); oso harreman ona (12); oso harreman onak (9)
; bien arteko harremana (32); bion arteko harremana (9); euren arteko harremana (8); gure arteko harremana (14); haien arteko harremana (9); harremana aztertu (8); harremana eten (19); harremana galdu (8); harremana hautsi (8); harremana izan (70); harremana izatea (25); horien arteko harremana (9); izandako harremana (14); lan harremana (12); zer nolako harremana (10)
botere harremanak (8); giza harremanak (23); gizarte harremanak (14)
harremanak aldatu (9); harremanak arautzeko (8); harremanak aztertu (9); harremanak estutzeko (11); harremanak eten (19); harremanak hasi (8); harremanak hautsi (9); harremanak hobetzeko (14); harremanak izan (95); harremanak izatea (38); harremanak izateagatik (8); harremanak izateko (38); harremanak izaten (19); harremanak izatera (17); harremanak lantzen (8); harremanak nahi (8); harremanak sendotu (13); harremanak sendotzea (18); harremanak sendotzeko (24); harremanak ukan (8)
izandako harremanak (13); lan harremanak (25); lehen harremanak (15); merkataritza harremanak (19); nazioarteko harremanak (17); sexu harremanak (127)
alde biko harremanak (9); erakundeen arteko harremanak (8); gizakien arteko harremanak (8); gure arteko harremanak (15); herrialdeen arteko harremanak (10); herrien arteko harremanak (14); lurraldeen arteko harremanak (8); mugaz gaindiko harremanak (13); pertsonen arteko harremanak (12); sexu harremanak izan (19); sexu harremanak izatea (11); sexu harremanak izaten (10); sexu harremanak izatera (14)
harremanean jarri (9); harremanean jartzeko (7); harremanean jartzen (8); harremanetan egon (14); harremanetan hasi (11); harremanetan izan (11); harremanetan jar (10); harremanetan jarri (127); harremanetan jarriko (15); harremanetan jartzea (24); harremanetan jartzeko (64); harremanetan jartzen (42); harremanetan sartu (32); harremanetan sartzeko (18); harremanetan sartzen (17); harremanetarako arduradunak (9); harremanetarako errektoreordea (7); harremanetarako komisario (8); lan harremanetan (12); nazioarteko harremanetan (7); sexu harremanetan (10)