Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erlazio (orobat erlazione g.er.) 1 iz gauza edo pertsona bi edo gehiagoren arteko nolabaiteko lotura.

Hizkuntzalaritzak fisiologiarekin dituen erlazioak edo lotuneak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 33. orr.

Handiagoa izatea, bestalde, erlazio bat da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 170. orr.

Irudiaren osagarrien artean bada elementuak berak baino sakonagokoa, eta elementu horiek deseginagatik desegiten ez den erlazio bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 70. orr.

Zer erlazio dago formaren pertzepzioaren eta mugimenduaren pertzepzioaren artean?  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 50. orr.

Hala ere, onartu zuen defizitaren eta interes tasen igoeraren artean erlazioa dagoela.  Berria - Ekonomia   2004-12-21

Kontu korronteen balantzak herrialdeen arteko ondasun, zerbitzu, errenta eta inbertsioen erlazioak neurtzen ditu.  Berria - Ekonomia   2006-04-23

Zer erlazio dagoen makinak egiten duen lan onuragarriaren eta erregaitan behar duen energiaren artean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 177. orr.

Garai hartan Slobodan Milosevic Jugoslaviako presidentea zen, eta erregimen komunistekin erlazioa zuen agintari bakarra zen.  Berria - Mundua   2004-03-28

Disziplina horiek, hizkuntzarekin duten erlazioarengatik soilik dute lekua linguistikan.  Berria - Kultura   2004-09-09

Linguistikaren gaia eta zeregina; bere inguruko zientziekiko erlazioak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 32. orr.

Beste horrenbeste esan daiteke adimenaz eta nahimenaz; adimen eta nahimen esaten baitzaie zerbaitekiko erlazioan daudelako.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 319. orr.

Barne menpekotasunezko erlazio batez uztartuak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 79. orr.

Irisak zehazturiko eremu maximoa eta minimoa 16:1 inguruko erlazioan daude.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 95. orr.

Ate gaineko frisoak estilo doriarrean esan bezala egin beharko dira, erlazioan dauden neurriak erabiliz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2030. orr.

Zelako ezagutza lortzen dugu, esaterako, masa eta energia kontzeptuak erlazioan jartzen ditugunean e=mc2 ekuazioan?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 160. orr.

Laugarren Zatiko Axioma, gauza singularrei dagokie, denbora eta leku jakinekin duten erlazioan hartzen diren bezainbatean.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 585. orr.

Proportzioa erlaziotik sortzen da, grezieraz analogia esaten den horretatik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1470. orr.

Matematika bidez adierazita: a/b=b/ (a b); proportzio horrek, aise egiazta daitekeen bezala, 1,618-ko erlazio bat ematen du aldeen arterako.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 250. orr.

Auto osoaren pisu minimoa bere horretan utzi duenez, pisu/potentzia erlazioak okerrera egin du eta mantsoago joan behar lukete.  Berria - Kirola   2006-03-09

Beste indize praktiko bat ere bada motorraren errendimendua neurtzeko: potentzia/pisua erlazioa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 52. orr.

Herria/hizkuntza/pentsamendua erlazioa razionalki zehaztu, ez da sekula egiten.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 138. orr.

2 (-en arteko-ren eskuinean)

Uste dut gu bion arteko erlazioak urduri jartzen nauela.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 147. orr.

Geneen eta proteinen arteko erlazioa definitzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 54. orr.

Zein da, adibidez, partikulen mekanika klasikoaren eta erlatibitatearen arteko erlazioa? murriztapenarena, muga-kasuarena, egokitasunarena (korrespondentzia), idealizazioarena...?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 161. orr.

Horiek horrela, orokorrean, harrapakin eta harrapariaren arteko erlazioa guztiz dinamikoa dela ondoriozta daiteke.  Berria - Gaiak   2006-02-19

Munduko BPGaren eta mundu mailako ekoizpenaren arteko erlazioa %26 zen 1998an.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 62. orr.

Artelan bat -edo giza espirituaren edozein sorkari- organikoa dela esan ahal izateko, obra horren osagaien arteko erlazioak osagaiak berak bezain garrantzitsua behar du izan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 91. orr.

Anbiguotasun gramatikal hauek esaldi baten barruan hitzen arteko erlazioak argiak ez direnean agertzen dira.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 227. orr.

Gizarteko kideen arteko erlazioak erregulatzen dituen tradizio eta instituzioak [...] ekonomia hazkunde eta garapenerako berebiziko eragina dute, hala nola familia patriarkalak, edota emakumearen bazterketak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 294. orr.

Ruche jaunak zirrara sentitu zuen ikusirik nolako interesa pizten zioten Talesi objektu matematikoen arteko erlazioek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 37. orr.

Irudi jakin baten eta bere hartzaile jakinaren arteko erlazioaren alderdi nagusiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 17. orr.

Newtonen ideien arabera, aldagaitza da uhin-luzeraren eta kolorearen arteko erlazioa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 41. orr.

Irudiaren eta errealitatearen arteko erlazioa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 76. orr.

Teoria zientifikoen arteko erlazioen tipologia ezartzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 161. orr.

Alkoholaren eta literaturaren arteko erlazioaz ikerketa egin nahi duenak, badu nora jo.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 94. orr.

Aldakuntza faktoreek, beti, lerraketa bat gertarazten dute adieraziaren eta adierazlearen arteko erlazioan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 10. orr.

Nahikoa da sail horiei gain-gainetik begiratzea grezierazko eta latinezko paradigmen arteko erlazioaz ohartzeko.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 29. orr.

Teoriaren eta esperientziaren arteko erlazioaren atal desberdinak argitzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 163. orr.

"Zentzu" eta "erreferentzia" kontzeptuen arteko erlazioa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 140. orr.

Irudiaren eraginaren gai teorikoarekin batera indarrez agertzen da beste erlazio bat: irudiaren ikuslearen eta irudiaren sortzailearen arteko erlazioa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 89. orr.

Egia zientifiko eta profetikoaren arteko erlazioaren problemaren benetako konponbidea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 116. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Erlazio sendoa dago bigarren eta hirugarren mailen artean.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 19. orr.

Saiakeren artean, hark zuen, dudarik gabe, erlaziorik onena: "ospe maila/orri kopurua".     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 351. orr.

Irudiaren eta ilusioaren arteko erlazio korapilotsuak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 94. orr.

Neska-mutilen eta andre-gizonen erlazio publikoek siziliano samarrak dirudite Pasaian.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 30. orr.

Erakundeek eta erlazio politikoek langabeziaren arazoan duten eraginari buruz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 119. orr.

Oso erlazio ona dut beraiekin.  Berria - Kirola   2004-05-08

Ja ez omen baikara bizi Erdi Aroko bastida edo hiri harresitu bateko unibertso inguratu txikian, hor gizon-emakumeen arteko erlazio sinpleak arautzeko aski omen baitzen intentzioaren kontsiderazioa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 26. orr.

Gainerako giza erakundeak -ohiturak, legeak eta abar-, denak, neurri desberdinetan, gauzen arteko erlazio naturalean daude oinarrituak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 107. orr.

Ekoizpen-unitateen arteko erlazio horizontalak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 81. orr.

Izaera bera al du erlazio kausalak maila psikologikoan eta fisikoan?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 180. orr.

Oro har, agerian geratu zen egitura kimikoaren ezaugarriek ez zutela erlazio esturik usainarekin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 137. orr.

Hizkuntzalaritzak erlazio hertsiak ditu beste jakintzekiko: batzuek datuak mailegatzen dizkiote eta beste batzuek hartzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 32. orr.

Era berean, Jainkoaren Semearekin nolabaiteko erlazio sinboliko berezia zuten gauza guztiak maitasun handiagoz besarkatzen zituen eta gusturago kontenplatzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 230. orr.

Hizkuntzalaritza sinkronikoa batera gertatzen diren eta sistema bat osatzen duten erlazio logiko eta psikologikoez [...] arduratuko da.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 51. orr.

Interpretazio-eremua zenbaki arruntena bada, sinboloaren interpretazioa zenbaki arrunten arteko erlazio bitar bat izango da, esaterako, "txikiago izan".  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 149. orr.

Diskurtsoan erlazio sintagmatikoak sortzen baitira hitzen artean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 9. orr.

Soldata nominalen hazkunde-tasen eta langabezia-tasen alderantzizko erlazioa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 150. orr.

Ezinezkoa da proportziozko erlazio hauek teatro guztietan gorabehera guztiei ondo erantzuteko balio izatea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 240. orr.

Zer da, berez eta zuzenean, maitasunezko erlazio hori, zer da, zehazki, maitatzea?  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 103. orr.

Harentzat ederrena, halako harreman antzu bat postazko erlazio bihurtzea zen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 30. orr.

Sistema kapitalistak [...] lanaren nazioarteko zatiketa sortzen du, mendekotasunezko erlazioak eta elkartruke asimetrikoak dituen zatiketa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 210. orr.

Film bateko planoen muntaketa, beren artean denborazko erlazio inplizituak baizik ez dituzten denbora-blokeen kateatze bat dela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 160. orr.

Beste alderdia, espazio material, "konkretu" bat, irudiaren balio plastikoarekin zuzeneko erlazioa duena, azpimarratu izana da haren ekarpen original nagusia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 131. orr.

Konkurrentziak jartzen die bidezko prezioa salerosgaiei, lehiak ezartzen ditu benetako erlazioak haien artean.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 16. orr.

Ez dagoelako beharrezko erlaziorik, hotsaren eta esanahiaren artean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 232. orr.

Antzeko erlazioa aurkitzen omen da latinez ere humus eta homo hitzen artean ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 240. orr.

Badira, ordea, espazioarekiko bestelako erlazio batzuk, irudiak aurkitu baino lehenagokoak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 131. orr.

Bilakaera fonetikoak hitz bateko bi forma flexiodunen arteko ohiko erlazioa hausten du.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 193. orr.

Idazkeraren eta hizkuntzaren artean dagoen benetako eta bidezko erlazioa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 57. orr.

Harmonia musikalak adierazteko gauza suertatu ziren zenbakizko erlazioak!     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 119. orr.

Errealitatea, pentsamendua eta hizkuntza bereizi ezinezko erlazioan azaltzen zaizkigu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 130. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lurreko gauzak aldatu eta hil zirenean, ez zen izan Jainkoagan (gorets bedi!) inolako erlazio aldaketarik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 57. orr.

Bere bizi-egitasmoak, ingurukoarekiko bere erlazio-antolakuntzak ezinbestean egon beharko dutela esperantza eta beldurraren alderantzizko afektu-bikote hori tartean dutela. Gizartea gizabanakoen arteko erlazio-sistema bat dela.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 13. orr.

Teoria konparatibistetan (eboluzionismo sozialean bezala), herrien arteko ezberdintasuna aztertzen da erlazio-printzipio orokor bat dela medio.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 297. orr.

Hemen, berriro ere, erlazio-adierazpen bat agertzen zaigu, eta hasierako egoeran gaude.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 175. orr.

Predikatu- edo erlazio-sinbolo n-tar bakoitzaren interpretazioa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 149. orr.

Erlazio mota nekagarria zen, nolanahi ere.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 157. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ekonomiak produkzioa gidatzen duten giza erlazioak aztertzen ditu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 17. orr.

Bikote erlazioen aldaketa.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 175. orr.

Espazio-erlazio jakin batzuek egon beharko dute osagarri horien artean, giza irudi bezala ezagutu ahal izateko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 67. orr.

Elkarrekiko denbora-erlazio batean dauden bi egoera.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 78. orr.

Herrialde boteretsuenen arteko orekak, argi dago, ez du indarren berdintasunik adierazten, ezta nagusitasun-erlaziorik ez dagoenik ere.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 47. orr.

Indar-erlazio politiko berrien bila.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 140. orr.

Askotan azpimarratu izan du argazkiak bere sorburu duen errealitatearekin zeinu-erlazioa ez baina zantzu-erlazioa duela gehiago.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 157. orr.

Nonbait badago mendekotasun erlazio bat mundu honetan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 49. orr.

Erlazio sintagmatikoak eta elkartze erlazioak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 158. orr.

Hori defendatzeko, baieztapen kausalak egin behar dituzte, eta horiek ezin dira ezagutu kausa-ondorioa segida-erlazio baten esperientzia ez baldin badugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 115. orr.

Kolore-gama, eta gama horren kontraste-erlazioak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 130. orr.

Gainerako gorputz-adarrek ere proportzio-erlazioa gordetzen dute, eta horretaz baliatu ziren pintore eta eskultore ospetsu guztiak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1490. orr.

Belarrietatik oratu zidan, gogor, eta horrelaxe hasi zen gure arteko sexu erlazio bitxia.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 65. orr.

Gurasotasun eta filiazio-erlazioan garbi dago harremanetan dauden bi gizarteak garapen-fase oso desberdinetan, egia esateko kontrakoetan, daudela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 278. orr.

"Arreba"-ren ideia ez dago inongo barne erlazioren bidez lotua ideia horri adierazle gisa balio dion a-rr-e-b-a hots sailarekin.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 98. orr.

Gertaera horiei dagokienez gauza jakina baita, Heisenberg-en ziurgabetasun-erlazioez geroztik, behatzaileak bertan egonez besterik gabe aldatzen dituela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 38. orr.

Ekonomia erlazio tradizionalei loturikoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 297. orr.

Nahitaezkoa da errealitateak, pentsamenduak eta hizkuntzak forma bera izatea, isomorfia erlazioan egotea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 130. orr.

Bi perpausek adierazten dute objektu batek bere buruarekin duen identitate-erlazioa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 127. orr.

Kausalitate-erlazio horiek duten zentzua aldaketari dagokio.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 54. orr.

6 erlaziozko

Saussureren pentsamoldearen oinarrizko ideia batzuk, hala nola erlaziozko balioaren ideia, hizkuntza entitatearena, sistemaren ideia.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 21. orr.

Hegemoniaren artikulazio mugimenduetan jarrera bakoitzaren nortasuna aldatu egiten den bezala, antagonismoaren egitura kontrajarrian [...] nortasunaren izaera erlaziozkoa ahaztu egiten da.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 94. orr.

Nabariak ez diren ezaugarriak, beharbada erlaziozkoak, artelana entzutegi aktual edo posible batekin elkartzen dituena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 242. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aipatu erlazio (3); artean erlazio (3); arteko erlazio (38); arteko erlazioa (71); arteko erlazioa eta (3); arteko erlazioak (34); arteko erlazioan (9); arteko erlazioaren (22); arteko erlazioaren lerraketa (3); arteko erlazioari (7); arteko erlazioaz (3); arteko erlazioei (6); arteko erlazioek (3); arteko erlazioen (4); arteko erlazioetan (3); arteko erlazioez (3); batzuen arteko erlazio (3); beste erlazio (3); bien arteko erlazioa (4); da erlazio (7); den erlazio (3); denborazko erlazioak (3); diren erlazio (3); diren erlazioak (7); dituen erlazio (3); dituen erlazioa (5); dituen erlazioen (3); du erlazio (3); duen erlazio (5); duen erlazioa (17); duen erlazioan (5); duen erlazioaren (5); duen erlazioari (4); dugun erlazio (3); duten erlazioa (3); duten erlazioaren (3); edo erlazio (6); elkartze erlazioak (4); ere erlazio (3); erlazio bat (19); erlazio batean (6); erlazio berean (4); erlazio eta (5); erlazio guztiak (5); erlazio hauek (3); erlazio hori (22); erlazio horiek (9); erlazio horrek (3); erlazio hura (4); erlazio kausala (8); erlazio kausalak (3); erlazio sintagmatikoak (3); erlazio sistema (5); erlazioa da (4); erlazioa dela (3); erlazioa eta (4); erlazioa ez (3); erlazioa ulertzeko (3); erlazioak aztertzen (3); erlazioak aztertzen ditu (3); erlazioak eta (9); erlazioak eta proportzioak (3); erlazioak ez (3); erlazioaren arabera (8); erlazioaren lerraketa (4); erlazioaren lerraketa bat (4); erlazioari buruzko (3); erlazioei buruz (3); erlaziorik ez (8); erlaziorik izan (4); eta erlazio (10); eta gelditasun erlazioa (4); gauzen arteko erlazioei (3); gelditasun erlazioa (4); horien arteko erlazio (3); horien arteko erlazioak (7); indar erlazio (5); indar erlazioen (3); inolako erlaziorik (5); irudiarekin duen erlazioan (3); lotzen dituen erlazioa (5); proportziozko erlazio (3); zer erlazio (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus