Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ariman haragikeriaren suaren ukiturik txikiena sentitzea. Izan ere, espirituko azpikeriari antzeman ziona ez zezakeen haragikeriak engainatu. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 766. orr.
Zaila izaten dela neska gazte bat haragikerian jardun eta gero, hartuko duen senarra horretaz ez konturatzea. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 113. orr.
Ez hiltzeko, ez haragikeriarik egiteko, ez biraorik esateko, eta etsaiak maitatzeko. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 161. orr.
Gailurraldean satiroak bizi dira, haragikeriara emanak diren gizon anker basa batzuek. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 116. orr.
Egiaztatu dut, ni bezala haragikeriarako jaioa izanez gero, alferrikakoa dela hesiak jarri nahi izatea: desira sutsuek berehala hausten dituzte. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 68. orr.