Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kanal hura, batzuetan, lohiru egiten zen, zeren eta lohikeria baita eskrementuen eta bertze mila hondarren emaitza. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 31. orr.
Odolari, gaixotasunari, heriotzari, ustezko lohikeriari edo jainkoen zigorrari diogun beldurrak, egun horietan harreman sexualik ez izatera bultzatu gaitu. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 171. orr.
Nahiago nukeen zure belarri garbiak lohikeria hauekin zikindu beharrik izan ez banu. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 125. orr.
Ibiliak egiten zituen munduaren lohikerietan barrena, bihotza gora-nahiez beterik, amodio unibertsalez gainezkatua. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 25. orr.
Normalean, mozorro intolerante eta handiuste horien atzean lohikeriaz eta lizunkeriaz betetako putzu hondogabea ezkutatzen da. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 41. orr.
Berriro ibili zen estu, [...], berriro mugatu zen premiazkoenera soilik, araztasuna eta bizilege eratsua utzi eta berriro amildu zen lohikeriara eta bizitza zantarrera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 348. orr.
Zeren eta, horrelako lasterketen ikustea bekatu anitzen egiteko parada baita, hala nola urguilua, harrokeria, lohikeria, gormandiza, haserrea eta beste gisako guztiak. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 102. orr.
Ninive, gehiegikeriez beteriko emagaldua, sobera ederra eta sorginkeriatan iaioa! bere lohikeriez nazioak menperatzen zituen, bere sorginkeriez herrialdeak. Elizen arteko biblia Na 3,4