Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bular ttipiko bi neska solasean, batek hantu nahi zituen, besteak ez. Berria - Kultura 2004-01-04
Txorkatila hantua dauka. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 213. orr.
Elurteek lurrak hanturik ezarri dituzte. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 215. orr.
Ontzi handiak / belak hanturik / urean hegaldatzen dira. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 161. orr.
Hitz horiek urguiluz hantu, hanpatu ninduten. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 141. orr.
Bularra harrotasunez hanturik. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 232. orr.
Bihotza bozkarioz hantua, gogoa arin-arina... Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 118. orr.
Mariaren orro desesperatuek ezkaratza hantu zuten. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 172. orr.
Porru ederrek deusen gosturik etzuten, urez hantuak dudarik gabe! Herria 2001-10-04
Urez hanturiko lainoek multzo trinkoa osatzen zuten. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 140. orr.
Eskuz bildu caporal tabakoz hantu zigarroa aho zokoan zintzilik. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 128. orr.
Betazalak plomuz hantuak neuzkala nabaritu arte irakurtzen aritu nintzen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 113. orr.
Handik gutxira ponpierrek aintzirako lohi hiletarik gorpu urez hantu berdatua jalgi zutela miretsi nuen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 30. orr.
Ez dut hitz hantu eta puztuen beharrik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 106. orr.
Handikeriazko amets hantuetan galdurik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 388. orr.