Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ote mordoen gainera jauzi egin, eta halare lasai; hartaxeraino kailutuak hankazpiak. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 11. orr.
Ezein kondenatuk ez duela sekula agindua eman korrontea piztu, hanka azpiko tranpatxoa ireki, xafla zorrotza askatu, torlojuari bueltak eman edo pospoloa izekitzeko. Herria 2003-05-29
Umeek hankazpian zanpatutako lore txuriek. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 43. orr.
Jehuk bere zaldien hanka azpian erabili zuen. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 202. orr.
Vespan, hankazpian, soinua eramaten zuen Gelatxok. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 36. orr.
Egurenek saxofoia hankazpian eramaten zuen. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 36. orr.
Bere kaparen barrenak hanka azpian katigatu, eta estropezu egin zuen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 27. orr.
Trenez, berriz, zakuan gaztainak bezala joango zara, lagun bat hankazpian eta bestea buru gainean dituzula. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 190. orr.
Oinarrizko eskubideak ez ezik, gure eskubide politikoak ere hanka azpian hartzen dituzte. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 189. orr.
Ezein kondenatuk ez duela sekula agindua eman korrontea piztu, hanka azpiko tranpatxoa ireki, xafla zorrotza askatu, torlojuari bueltak eman edo pospoloa izekitzeko. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 44. orr.