Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hankapean zapaltzen den hautsa bezala gutxiesten zuten dirua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 518. orr.
Termometroa hartu eta hankapean txikitu omen zian. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 287. orr.
-Errairik gabeko umea!, amaren erraiak hankapean erabiltzeko gauza haizena! -esan zuen handikiro. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 47. orr.
Maiteminduta al zaude zure izena lohietan eta hankapean darabilen neska gazte horrekin? Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 60. orr.
Gu hankapean hartu nahi izaten gintuzten kukumarru haiekikoak ziren beti Oteizaren lanak. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 197. orr.
Kolpe berean, txantxangorria xalto batean jaisten da nire aurrera, metro eskas bat aurrean, ia hankapean, eta hasten da txioka. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 217. orr.
Erregeordearen hankapean sartu eta hura aztoratu zuten zerri gaizto batzuk. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 48. orr.
Euria egiten duenean ez dute hainbesteko hotsik ateratzen harri txintxarrek hankapean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 132. orr.
Eta bere hankapean lurra bizkor hondoratzen ari zela sentitu zuen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 318. orr.
Nork bere burua hankaperaino umiltzea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 181. orr.
Taldeko liderrari [...] zor zaion errespetua hankapetik pasata jokatu zuen Simonik atzo. Berria - Kirola 2004-05-29
-Alde Beltxa, alde hankapetik! Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 138. orr.
Basamortuan galtzen bazara, ni zure hankapeko bide lehun gorria izanen naiz. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 221. orr.
Erlauntzaren burrunban, lanaren irakinaren erdian, hankapeko oztopo dira erlemandoak. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 39. orr.
hankapean erabili (4); hankapean ibili (3); hankapean zapaltzen (4); jainkoaren semea hankapean (3); semea hankapean (3); semea hankapean erabili (3)