Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Poseidonen ohorez hamabi zezen erre zituzten. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 94. orr.
Hamabi senide ginela, aita baten seme. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 119. orr.
Hamar edo hamabi gizon-emakume. ik beherago 16. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 39. orr.
Munstro gaiztoa eta orrolaria, hamabi oin oker eta sei lepo luze dituena. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 82. orr.
Beren artean hamabi tarte berdin utziz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2330. orr.
Eta aukera ditzagun berrogeita hamabi arraunlari gazte, onenak. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 39. orr.
Hamabi parte horietatik hiru hartuko dituzte. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2030. orr.
Europako Batasuneko banderak hamabi izar baino ez zituenean. Berria - Euskal Herria 2004-06-01
Hamabi zuzik eta hamabi zaintzailek inguratzen zuten ohantzea. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 168. orr.
Mintegia osatu dugun hamabi adituei. Berria - Euskal Herria 2004-11-14
Bizkaian hamabi herritan ditu ermitak. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 238. orr.
Eskolako hamabi nesketan azkena, neu naiz, GZ-ren mahaikidea. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 16. orr.
Behin hamabi orriko gutun luze bat. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 196. orr.
Hamabi izarreko koroa buruan. Elizen arteko biblia Ap 12,1
Eta hamabi Apostoluetako batek. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 941. orr.
Hamabi lagun prestuenak harturik. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 51. orr.
Zeruko hamabi zeinuen irudiekin osatuta. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4530. orr.
Hamabi kapitulutan banatuta. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1171. orr.
Haietako hamabi gorribeltzak ziren, hamahirugarrena, ordea, zuria. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 45. orr.
Hamabi inguru dira. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 204. orr.
Hamabiak kleriko izatea nahi baitzuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 522. orr.
Gero, manu berari obeditzen dutela, altxatzen dira hamabiak batean. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 204. orr.
Handi, zabal eta indartsuak hamabiak. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 45. orr.
Iragan astean, hamabi auzapezen arteko elgarretaratze bat izana da eta hamabietarik zazpi agertuak dira Michel Hiriart Biriatuko auzapezaren alde, president kargua har dezan. Herria 2005-12-29
Orotara, 58 meatzari ari ziren lanean meategian leherketa izan zen unean, horietako hamabik bere kabuz ateratzea lortu zuten. Berria - Mundua 2004-07-21
Ene!, hamabiak! -esan zuen Txitxikovek, erlojuari begira. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 206. orr.
Erlojuak hamabiak jo zituen arte. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 31. orr.
Katedraleko kanpaiek hamabiak jo eta mundua ordurik gabe gelditzen den hurrengo une doi horretan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 56. orr.
Hamabiak aldera jaisten zela Malco hirugarren pisutik bigarren pisura. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 175. orr.
Zorionez hamabiak hurbil ziren. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 78. orr.
Eguerdiko hamabiak pasatxoan agertu zen autobus morea. Berria - Harian 2005-05-26
Hamabiak eta ordu biak artean. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 111. orr.
Gaueko hamabi orduak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 36. orr.
Goizeko zortzietatik hamabiak arte. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 175. orr.
Guk hamabietan bazkaltzen genian. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 48. orr.
Azterketa hamabietan da. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 281. orr.
Hamabietako eguzkiaren pean. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 144. orr.
Eguerdiko hamaika eta erdietatik hamabietara. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 76. orr.
Hamabietatik ordu bata arte. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 225. orr.
Hamabi eta erdiak ziren, berandu. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 52. orr.
Hamabi eta erdiak joak ziren maistraren etxetik irten ginenean. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 158. orr.
Hamabi eta erdietan gelatik irten zen. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 205. orr.
Willy Eisnerren eginbeharra zortzietatik hamabi eta erdietara eta ordu bietatik bost eta erdietara gela baten barruan egotea zen. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 72. orr.
Gaueko hamabi eta erdiak aldean. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 241. orr.
Bere erlojuan hamabiak eta laurden ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 270. orr.
Hamabiak eta laurden inguruan utzi zuen kantina. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 31. orr.
Hamabiak eta laurdenetan, txalo zaparrada handi batekin, elkarretaratzea desegin zen. Berria - Euskal Herria 2004-03-15
Hamabiak eta laurden: zein bere aldetik joaten da. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 207. orr.
Hamabiak laurden guttitan etxeko haurra eskolatik ekartzera joango zen. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 144. orr.
Bederatzietan eta hamabiak laurden gutxiagotan irten behar ziren Madrilera zihoazen hegaldiak. Berria - Euskal Herria 2004-06-12
Gaueko hamabiak laurden gutxi arteko edozein unetan. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 148. orr.
Beti hamabiak eta hamar minututan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 114. orr.
Hamabiak eta hamar aldera, frontoiko ataka zabaldu zen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 53. orr.
Gaur helduko omen da Madrilera, hamabiak eta hamar inguruan. Berria - Euskal Herria 2004-06-03
Hamabiak eta hogeita bortz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 149. orr.
Eguerdiko hamabiak eta hogeietan berokia jantzi eta kale kantoiko drogeriara joan zen. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 146. orr.
Hamabiak hogei gutxiago. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 61. orr.
Hamabiak hogei gutxian kantaldia bukatu orduko alde egin zuen Imanolek. Berria - Harian 2005-07-07
Hamabiak bost gutxitan, Pello Oilarra udaletxeko balkoira igo zen. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 92. orr.
Hamabiak hamar gutxiagora arte zain egotea. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 205. orr.
Seiak eta hamabi. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 129. orr.
Hamarrak eta hogeita hamabian. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 87. orr.
Urriaren hamabian izaten zen. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 40. orr.
Abenduaren hamabian zen Bilgunen pesta ederra. Herria 2003-12-25
Itsasontzian zirelarik, hilaren hamabian, hura presidente kargutik kendu zutela jakin zuen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 40. orr.
Bertan hartu zuen erabakia abuztuaren hamaikan edo hamabian... horretan ez zegoen hain ziur. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 63. orr.
Bada hura eta bera heldu zen abuztuak hamabi zituela. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 263. orr.
Hilaren hamabiko iluntzean New Yorkeko portuaren kanpoaldean ziren matxinatuei. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 33. orr.
Hamabi egun geroago. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 283. orr.
Duela hamabi urte joan zen hiritik. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 102. orr.
Asteburu honetan hamabi aste beteko dira. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 163. orr.
Pieza bukatutakoan, erlojuari begiratzen diot: berrogeita hamabi segundo. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 63. orr.
Hogeita bat segundo eta hogeita hamabi ehunen. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 67. orr.
Neu nintzen zaharrena, hamabi urte nituen doi-doi. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 24. orr.
Hamabi urte genituenez geroztik. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 146. orr.
Hamabi urte bete berriak nituela. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 236. orr.
Hogeita hamabi urte bete nituen arte bakean bizi izan nintzen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 196. orr.
Voldemortek hamabi urte daramatza gordeta. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 299. orr.
Hamabi urte badira gauero-gauero elkar ikusten dugula. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 44. orr.
Ezkerraldeko lixtaren buru Albert Péry, hamabi urte huntan auzapez dagoena. Herria 2001-01-25
Ilargiak hamabi hilabetetan hamahiru aldiz zeharkatzen duen zirkulua. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4210. orr.
Hogeita hamabi urtean Sakabiren ondoan ibili den gizonak. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 29. orr.
Kristinaren ondoan egindako hamabi urteetan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 50. orr.
Haren zerbitzaria katepean egon da hamabi urteotan. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 262. orr.
Hamabi urte inguruko neska autista argi bat. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 262. orr.
Hamabi urteko kondena zuen. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 23. orr.
Hamabi hilabeteko idi bat zen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 69. orr.
Hamabi urterekin Caracasera eraman zuten gurasoek. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 12. orr.
Zazpi urtetik hamabira bitarteko haur eta gaztetxoentzako jokoak. Berria - Kultura 2004-06-27
Hamabi urtez egon da bakar-bakarrik Azkabanen hori guztia hausnartzen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 58. orr.
Begiek barre egiten diote lagunaren ondoan emandako hogeita hamabi urteez oroitzen denean. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 42. orr.
Depresioa dagoenean, berriz, hamabi ordu barru eginen duen eguraldia asmatzea ere oso zaila izaten da. Berria - Harian 2005-06-18
Ikerlariek aurreikusi dute hamabi hilabete barru euroa 1,16 dolarrera jaitsiko dela. Berria - Ekonomia 2004-08-24
Bi eskola-ume, hamabi xentimoren "goxoki garratzak" erosi zituztenak. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 11. orr.
Hamabi libera eta sei txelineko gastua. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 28. orr.
Hogeita hamabi zentabo besterik ez dut, ene! Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 398. orr.
Errekardaritzatan ibili gabe erosi zuen, hamabi libera eta hamaika sosetan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 45. orr.
Indioilo edo antzara puska bat erosten zuen beheko dendan hamabi sosean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 71. orr.
Hamabi kilometroko zirkuituan. Berria - Kirola 2004-03-23
Hamabi miliara Savannah dago, beste herri txiki bat. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 201. orr.
Edorastik ekialderantz hamabi legoara. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 88. orr.
Hamabi arroako harria bizkarrean berdindu. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 203. orr.
Plataformak gutxienez hamabi oineko zabalera izango du. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2570. orr.
Hamabi metro segundoko abailan. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 167. orr.
Egunero, hamabi zaku irin. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 180. orr.
Muga sakratu dira guziak: hirua, zazpia, hamabia, eta horiek gainditzeak, badirudi, zori aldaera eta maiz zori gaitza dakarrela. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 121. orr.
Hamabia da zenbaki oinarrizkoa, seia bi aldiz batuz ateratzen delako. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1510. orr.
Zehatzak dira beti, berez, zenbakiak: hamabia, hamalaua, hogeita seia. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 128. orr.
Hamabi zenbakiaren berezko nagusitasuna balioestera. behin eta berriro bat-bi-hiru hamabiraino kontatzen hasita. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 219. orr.
-Zenbat dira hamazazpi gehi hogeita hamabi ken hemezortzi? -galdetzen zigun, ahotik kea zeriola, ohi bezala. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 26. orr.
-Hamabia eman diot -esan zuen hoteleko nagusiak. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 196. orr.
Gosse karrikako hamabian bizi diren zortzi familia. Herria 2003-03-10
Sei liberako ezkutu bati zilarraren erdia kendu eta bi egitea, edo hamabiko balioa ematea, gauza bera da. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 82. orr.
Egun osoa ez zen zortzi ordukoa, baizik eta hamarrekoa, edo hamabikoa batzuetan; nagusiak eskupekoak ematen zizkigun ordu osagarrien truke, zergak saihesteko, eta dirutza ederra ateratzen nuen haiei esker. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 95. orr.
Txikienak ez du hamaika-hamabi urte baino gehiago izango. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 26. orr.
Hamaika-hamabi urte bete arte. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 249. orr.
Leireren sei-zazpi edo hamaika-hamabi urteko bizitza laburra. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 235. orr.
Hamabi bat urte izango nituen orduan. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 15. orr.
Jennyk orduan hamabiren bat urte zituen. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 69. orr.
Hamabi bat lagun sartu ziren Trocaderora. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 84. orr.
Hamabi bat zaldizkok bidera oldartu eta kibitka inguratu dute. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 365. orr.
Hamabi bat milia ibili eta gero gelditu ziren. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 255. orr.
Hamabi bat ordu zeramatzan zerraldo. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 157. orr.
Handik hamabi bat urtera. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 26. orr.
Duela hamabiren bat mila milioi urtetik hona. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 38. orr.
Bere alaba bakarra, hamabiren bat urtekoa. Elizen arteko biblia Lk 8,42
· Egunean hamar-hamabi bat aldiz. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 61. orr.
Erakusleihoko erlojuan hamabi-hamabiak ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 278. orr.
Egun Handiko trenak eguerdiko hamabi-hamabietan zuen sarrera. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 295. orr.
Geltokiko erlojutzarraren abilezia txalotzen ari da, bi orratzek bat egin dutelako hamabi-hamabietan. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 14. orr.
Hamabi-hamabietan agertu zen Marroren aitona. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 53. orr.
Duela hamabi-hamabost urteko kezkak dituela oraindik ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 113. orr.
Hamabi-hamahiru mila lagun inguru bizi dira hiri horretan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 198. orr.
Hamabi-hamahiru urte nituela irakurri nuen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 40. orr.
Hamabi-hamahiru urteko hogei bat haur harro eta iskanbilatsurekin. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 72. orr.
Hurrengo hamabi-hamahiru urteetan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 46. orr.
Tarantasa ziztu bizian zihoan, bideari hamabi-hamalau versta orduko janez. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 134. orr.
Horren hurrengo hamabi-hamalau lerro ezabatuen azpian. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 198. orr.
-Zer gisa hamabi-hamalau familien hire zuhaitz genealogikoa? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 94. orr.
Hamabi-hamalau urteko muttiko gaztez osatua. Txillardegi «Putzu», 1999 - 361. orr.
Hamabi urte daramat ezkondurik, eta hamar edo hamabi mila lagunek jo didate larrua. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 121. orr.
SSetako hamabi mila gizonek baino gehiagok. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 210. orr.
Hamabi mila orrialde dituen paper meta bat. Herria 2002-12-26
Hamabi mila arima inguruko hiri horretan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 342. orr.
Hamabi mila eta bostehun dolarreko txeke bat. langabetuak kondatu dira aintzineko hilabetean baino hamabi mila gehiago. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 112. orr.
· Hamar-hamabi mila lirarekin. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 37. orr.
Hala da-eta Izura eta Garazin barna dutela urruneko bidekariek ezinbertzeko pasaia, urtean hamabi milako bat. Herria 2001-11-01
Inperio zabal honek, hamabi milioi kilometro koadro izanik, ezin du mendebaldeko Europako estatuen homogeneotasuna eduki. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 72. orr.
Aurten izanen dira hamabi milioi pinta esne banatzeko laborarien artean. Herria 2005-09-15
Turkiako hego-ekialdean bizi diren hamabi milioi kurduen autonomia aldarrikatzeko. Berria - Mundua 2004-05-30
Zorra hamabi milioi euro baino gutxiagokoa dela. Berria - Kirola 2004-09-03
Emakumea, atera zutelarik, ordu batzuk egina zen ibaian, hamar-hamabi aise. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 71. orr.
Lizarran eman nituen lehenengo hamar-hamabi egunak, oso bereziak izan ziren. Txillardegi «Putzu», 1999 - 177. orr.
Hamar-hamabi idazle The Literary Café delakora joan ginen. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 236. orr.
Strogoffen kalkuluen arabera, hamar-hamabi versta orduko egiten zuen orain. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 357. orr.
Hamar-hamabi mila lirarekin. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 40. orr.
Bizitzaren lehen hamar-hamabi hilabeteetan. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 105. orr.
Mundu honek badu bertute paregabe bat: bada, izan, eta badira hamar-hamabi mila miloi urte funtzionatzen duela. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 40. orr.
artean hamabi (6); azken hamabi (29); azken hamabi hilabeteetan (5); azken hamabi puntuetatik (4); baino hamabi (11); bakoitzeko hamabi (4); bakoitzeko hamabi kilo (4); bat hamabi (4); bere hamabi (9); berrehun eta hamabi (4); berrogeita hamabi (28); berrogeita hamabi urte (7); beste hamabi (36); beste hamabi zauritu (4); bost eta hamabi (4); da hamabi (13); dela hamabi (4); dira hamabi (9); diren hamabi (10); ditu hamabi (9); dituen hamabi (7); du hamabi (5); duela hamabi (33); duela hamabi urte (26); dute hamabi (6); duten hamabi (8); edo hamabi (28); edo hamabi urte (5); eguerdiko hamabi (14); eguerdiko hamabi eta (11); egunean hamabi (7); ehun eta hamabi (6); ere hamabi (8); eta berrogeita hamabi (6); eta beste hamabi (12); eta hamabi (152); eta hamabi eta (5); eta hamabi mila (9); eta hamabi ordu (4); eta hamabi urte (15); eta hamabi urteko (4); eta hamabi urtez (5); eta hirurogeita hamabi (11); eta hogeita hamabi (5); gaueko hamabi (4); gutxienez hamabi (12); gutxienez hamabi pertsona (8); guztira hamabi (7); haietako hamabi (4)
hamabi aldiz (16); hamabi apostoluen (7); hamabi bat (42); hamabi bat ordu (4); hamabi bat urte (12); hamabi bider (9); hamabi bider hirurehun (4); hamabi diputatu (5); hamabi dira (10); hamabi dolar (4)
hamabi edo (6); hamabi egun (19); hamabi eguneko (7); hamabi egunetan (4); hamabi eta (44); hamabi eta erdi (5); hamabi eta erdiak (19); hamabi eta erdietan (12); hamabi eurodiputatuk (6); hamabi euskal (4); hamabi gizon (12); hamabi gradu (4); hamabi hamabietan (8); hamabi hamahiru (10); hamabi hamahiru urteko (4); hamabi hamalau (15); hamabi harri (7); hamabi herrialdetako (4); hamabi herritan (5); hamabi hil (4); hamabi hilabete (17); hamabi hilabeteetan (9); hamabi hilabeteko (6); hamabi hilabeteko epean (4); hamabi hiri (5)
hamabi izan (7); hamabi izarreko (5); hamabi jardunaldi (6); hamabi jokalari (4); hamabi jokalarirekin (4); hamabi kantu (8); hamabi kide (4); hamabi kilo (11); hamabi kilometro (16); hamabi kilometro eta (11); hamabi lagun (35); hamabi lagun atxilotu (4); hamabi lagunek (5); hamabi leinuak (4); hamabi leinuen (8); hamabi letrako (5); hamabi letrako izen (4); hamabi libera (5); hamabi liburu (8); hamabi metro (5); hamabi mila (62); hamabi mila gizon (6); hamabi milioi (10); hamabi minutu (5)
hamabi oin (8); hamabi ordu (36); hamabi orduak (4); hamabi orduko (12); hamabi orduz (11); hamabi pareak (4); hamabi parte (6); hamabi partida (9); hamabi pertsona (27); hamabi pertsona atxilotu (5); hamabi pertsona hil (17); hamabi pieza (4); hamabi preso (6); hamabi puntu (15); hamabi puntuetatik (6); hamabi puntuko (4); hamabi saski (4); hamabi saski bete (4); hamabi segundo (5); hamabi soldadu (5); hamabi t (4); hamabi talde (14); hamabi taldek (4); hamabi tanto (6); hamabi tauletako (17); hamabi tauletako legeak (8); hamabi traineru (4)
hamabi urte (235); hamabi urte arte (4); hamabi urte baino (8); hamabi urte besterik (5); hamabi urte bete (20); hamabi urte bitarteko (5); hamabi urte daramatza (8); hamabi urte ditu (9); hamabi urte egin (4); hamabi urte eta (4); hamabi urte geroago (7); hamabi urte lehenago (6); hamabi urte nituen (6); hamabi urte nituenean (4); hamabi urte zituela (10); hamabi urte zituen (13); hamabi urteetan (9); hamabi urteko (61); hamabi urteotan (8); hamabi urterekin (15); hamabi urtetan (10); hamabi urtetik (6); hamabi urtez (44); hamabi urtez egon (5); hamabi zauritu (8); hamabi zauritu ziren (5); hamabi zeinuen (5); hamabi zezen (5); hamabi ziren (9)
hamaika hamabi (8); hamar edo hamabi (19); hamar hamabi (31); herriko hamabi (4); hirurogeita hamabi (22); hogeita hamabi (66); hogeita hamabi urte (18); hogeita hamabi urteko (4); hondarrez hamabi (4); hondarrez hamabi saski (4); horietatik hamabi (5); israelgo hamabi (10); israelgo hamabi leinuen (6); izan zituen hamabi (4); jesusek hamabi (4); lehen hamabi (12); leinutik hamabi (12); leinutik hamabi mila (12); ni hamabi (4); nik hamabi (5); nik hamabi urte (4); orain dela hamabi (4); orain hamabi (4); orotara hamabi (7); sei eta hamabi (4); urtean hamabi (6); zekor bakoitzeko hamabi (4); zen hamabi (8); zen hamabi urte (6); zeuden hamabi (4); zilarrezko hamabi (4); ziren hamabi (5); zituen hamabi (13); zuten hamabi (9)
eguerdiko hamabiak (14); erlojuak hamabiak (5); eta hamabiak (4); gaueko hamabiak (13); gaueko hamabiak arte (4); hamabiak aldera (8); hamabiak arte (13); hamabiak dira (5); hamabiak eta (28); hamabiak eta erdietan (5); hamabiak eta hamar (5); hamabiak eta laurden (4); hamabiak hamar (5); hamabiak jo (6); hamabiak ziren (4); jesusek hamabiak (4)
eguerdiko hamabietan (28); gaueko hamabietan (7); hamabi hamabietan (8); hamabietako bat (6); hamabiren bat (16); hilaren hamabian (4)