Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

dozena (orobat dotzena g.er.) 1 iz hamabi banakoko multzoa. ik hamabi 9.

Dozena bat aldiz eskatu dizut gurera etortzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 27. orr.

Dozena bat lagun bildu ginen bazkaritan.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 104. orr.

Bi urte honetan laborantza biologikoa geldian dela salatu dute zenbait dozena lagunek joan den ostiralean Baionan.  Herria   2004-07-05

Aitortzen dizut sinetsita nagoela idatzi dudan dozena bat lerrok emakume bati konortea galarazteko ahaltasuna izan dutela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 170. orr.

Erlauntzetik dozena bat metrora.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 20. orr.

Baina zuzendu egin zuen-: ipinidazu dozena bat.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 71. orr.

Dozenaren bat begiluze beraiei begira zeuden artean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 61. orr.

Lando estali txiki bat nuen zain, dozenaren bat zaldizkok inguratua.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 109. orr.

Dozena aurkituko dituk, bilatuz gero.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 311. orr.

Utzi bi dozena hemen eta saldu besteak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 122. orr.

Bi dozena baino gutxiago.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 309. orr.

Hiru dozena funtzionario armatuk osatutako bi ilaren tartean pilatuta.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 70. orr.

Lau bat dozena ezkur, eta, ur eta intxaur, beste horrenbeste.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 133. orr.

Bertan, Jukesek sei dozena azote jaso zituen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 83. orr.

Badakigu nolako izan behar duen gazte doktore baikor lasai potzoak, hamar dozena soldatarekin.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 205. orr.

Ez ginen han eliztar asko, dozena pare bat-edo.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 23. orr.

Pare bat dozena urte bete du estilo honek eta indarrean dirau.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 68. orr.

-Bi sosetan izanen dira pieza handiak eta beste bi sosetan oskol ttipi dozena -azpimarratu zuen Joanttok.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 221. orr.

2 dozena-erdi (182 agerraldi, 87 liburu eta 36 artikulutan; ETCn 1.596 agerraldi; orobat dozenerdi 40 agerraldi, 19 liburu eta 2 artikulutan; ETCn 80 agerraldi)

Barruan ez zegoen eserlekurik, baina bai letoizko dozena-erdi bat ohe, leiho errezeldunen ondoan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 34. orr.

Bere inguruan dozena-erdi bat metrora zeuden guztiak hil...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 294. orr.

Eguzkitan lehortzen jarritako belarra biltzen dihardute dozena erdi bat lagunek begi horietan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 47. orr.

Dozena erdi bat kanoiren laguntza.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 189. orr.

Garai bertsukoak dira, dozena erdi bat urte gorabehera.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 17. orr.

Dozena erdi bat urte izango dira honezkero.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 7. orr.

Zer-nola gobernatuko genituzke dozena erdi soldadu?  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 133. orr.

Ezpata bere lana egiten hasia zen, eta zartada bakoitzean dozena erdi demonio xurgatzen zituen bere indarra areagotuz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 177. orr.

Dozena erdi pertsonak osatzen zuen taldeari.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 155. orr.

Zubiaren bi muturretan, dozena erdi udaltzainek trafikoa geldiarazten eta saihesten zuten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 37. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat dozena (5); bat eta dozena (3); beste dozena (16); beste dozena bat (12); beste dozena erdi (3); bi dozena (14); da dozena (4); diren dozena (3)

dozena bat (358); dozena bat aldiz (38); dozena bat bider (3); dozena bat edo (4); dozena bat etxe (3); dozena bat gazte (3); dozena bat hildako (3); dozena bat lagun (15); dozena bat lerro (5); dozena bat liburu (6); dozena bat metrora (3); dozena bat pertsona (5); dozena bat polizia (4); dozena bat preso (4); dozena bat txirrindulari (3); dozena bat urte (21); dozena bat urtez (3); dozena bat zauritu (6); dozena batzuk (6); dozena bi (3); dozena erdi (159); dozena erdi bat (84); dozena erdi lagun (9); dozena erdia (8); dozena erdiren (7); dozena erdiren bat (6); dozena erditik (3); dozena eta (5); dozena eta erdi (3); dozena inguru (5); dozena pare (14); dozena pare bat (13); dozena urte (4); dozena zikina (4)

ñ ñ dagoeneko dozena (27); dagoeneko dozena bat (27); duela dozena (6); duela dozena bat (5); ere dozena (3); eta beste dozena (3); eta dozena (37); eta dozena bat (26); eta dozena erdi (5); gutxienez dozena (4); gutxienez dozena bat (3); hamar dozena (3); hiru dozena (3); ia dozena (3); ia dozena bat (3); osoan dozena (3); pare bat dozena (3); ziren dozena (5); ziren dozena erdi (3); zituen dozena (4); zituzten dozena (5); zituzten dozena bat (3); zuten dozena (3)

dozenaren bat (17); dozenatik gora (13)

beste dozenerdi (3); dozenerdi bat (29); eta dozenerdi (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus