Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gutxiesgarri 1 izond gutxiesten duena. ik gutxiesle.

Nik ere ez ditut gustuko zentzu gutxiesgarrian erabiltzen diren hitzak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 100. orr.

Imintzio gutxiesgarri batek apainduta.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 41. orr.

Minimalismoa ez omen zuen gogoko, eta hitza bera ere gutxiesgarria-edo iruditzen zitzaion.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 7. orr.

2 baztergarria.

Gizateriaren existentzia, eta ez hain neurri gutxiesgarrian izan ere, lehengaien arazo bat dela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 159. orr.

Baina Lehendakariaren Plana bozkatuko den erreferendumean parte hartzeko eskubidea dugun euskaldunen kopurua ez da ez batere gutxiesgarria.  Berria - Euskal Herria   2004-12-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus