Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eliza dorrearen azpian alha ziren errepublikazaleen eta erregezaleen arteko liskarren oihartzunak, edo gutartean zebiltzan frantseszaleen eta euskaltzaleen eztabaidak. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 20. orr.
Hor daude beraz lehian, gutartean, giza eskubideak eta herri eskubideak. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 140. orr.
Gutarteko batailetan sortu zauriak sendatzen dira denborarekin. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 97. orr.
Nire emaztearekikoak gutarteko adiskidetasuna urratzera etorriko ez zirela segurtatuta. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 185. orr.
Otoitz bat gutarteko hurrengo hilarentzat. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 142. orr.
Zuria eta beltza, eguna eta gaua, ura eta ardoa... bi horien arteko kontrakotasun kasik erabatekoak [...] malgutasuna eta bizitasuna eransten zizkioten gutartekoari. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 241. orr.
Giro iluna izana gatik, ez gituela ahanzten, nahi zuen etorkizunari fidel dagola, eta gutartera berriz etorriko dela. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 82. orr.
Gutartera itzuli eta "Agentzia" paratzea horren guztiaren ondorio zuzena baizik ez zen izan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 92. orr.