Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

grafito 1 iz ikatz mota kristaldua, beltza eta metal distirakoa, arkatzak eta egiteko erabiltzen dena.

Bizi guztia grafitoari zein diamanteari eskaini dion kimikari-estilitaren bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 296. orr.

Bi azabatxe puntu bakarrik begitxoak eta bi grafito marratxo zangoak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 341. orr.

Betazalak grafito pittin bat emanda lausotuak zituzten, berezko edertasuna areagotuz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 305. orr.

2 hormetan eginiko marrazki edo idazkuna. ik grafiti.

Oso gutxi ikertu den arte mota da grafitoena.  Berria - Kultura   2004-04-25

3 arkeologian, horma edo oroitarri batean eginiko idazkun edo marrazkia.

Marrazkien eta gaien ugaritasuna da Olibako monasterioko grafitoen aurkikuntzak utzitako datu harrigarriena.  Berria - Kultura   2004-04-25

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus