Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gosari 1 iz goizean hartzen den otordua, eguneko lehena. ik askari; hamarretako; hamaiketako.

Gosaria prest zagok.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 233. orr.

Gosariak prestatzera.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 23. orr.

-Ekarriko al diguzue gosaria, mesedez?  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 45. orr.

Etxeko emakumeak gosaria zerbitzatzen zion bitartean.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 88. orr.

Hoteleko kafetegian gosari apartak zerbitzatzen ditiztek.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 91. orr.

-Eta gosaria emango al didate?  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 91. orr.

Belarria jarrita, gosaria banatzen hasiak direla jabetu zara.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 149. orr.

Gosari hau oso goxoa dago.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 97. orr.

Gosari handi bat eginik, Nestorren zaldirik eta gurdirik onenetan abiatu zen Telemako.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 18. orr.

Gosari jan berriaren energiak bizkortuta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 117. orr.

Gosaria amaitu zutenean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 187. orr.

Gosaria bukatzen duzunean, joan zaitezke.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 155. orr.

Pattarra baino gosari mardulagoaren eske datozenei.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 12. orr.

Gosaria... eta hamaiketakoa.  Berria - Kirola   2004-04-09

Gosarian, zuku edo fruitu zonbeit ere behar litaizkelarik baitezpada jan.  Herria   2002-09-19

Sukaldean gosarirako kafea prestatu eta leihora itzuli naiz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 422. orr.

Gosariko katiluaren ondoan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 317. orr.

Mary neskameak gosariko ontziak nola jasotzen zituen begira zegoen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 93. orr.

Gosaritzat xorigariz egin ogi-zopak esne beroarekin jateko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 92. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat gosal)

Baina gosari garaian ere lanean aritu da.  Berria - Kirola   2004-02-24

Begiraleen gosari garaia da.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 118. orr.

Gosal garaian egunean zehar egin beharreko lanez mintzatuko dira.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 73. orr.

Platerez estalirik zegoen gosari-gelako mahaia.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 92. orr.

Gosal mahaiko bere aspaldiko txokoan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 145. orr.

Bi dolarreko gosari-bazkaria, brunch, erretiluan zuela.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 147. orr.

Aginduak etorri zitzaizkion Josebari jangelatik eta gosari platerak prestatzeari ekin zion.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 155. orr.

Gosari-ontzien erretilua sukaldera eraman zuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 174. orr.

Hurrengo egunean preso gosari-ekarlea behartu ez dezaten zuk utzitako kuxidadea garbitzera.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 51. orr.

Gosari-hitzaldira, berriz, politiko ugari hurbildu zen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-23

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Goizean goizetik bertso gosariak.  Berria - Harian   2005-10-13

4 gosaritan gosaltzen.

Afalostean oheratu egingo ziren, amodioa egingo zuten eta biharamunean Rekexok inoiz baino miserableago sentituko zuen bere burua gosaritan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 137. orr.

Gosaritan har zezakeen gauzarik txarrena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 222. orr.

Gosaritan ez dugu beste esametsik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 127. orr.

Eta gosaritan jarraitu zuen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 50. orr.

5 gosaritarako gosaltzeko.

Goizetan, 5etan, gosaritarako, ogi xerra ttipi bat emaiten zieten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 126. orr.

-Jimmy, uste al duzu egokia dela eskalopea jatea gosaritarako?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 196. orr.

Saltxitxa beroak gosaritarako erosten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 222. orr.

Gosaritarako, zukua, gaileta pare bat, eta segurantziazko hitzak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 37. orr.

Kafe hutsa eta gosaritarako zerealak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 240. orr.

Horregatik bidaltzen dizuet gosaritarako pakete hau.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 82. orr.

-Nahi dudan bezala deitzen diot, pixurrin halakoa [...] eta kaka zahar hau bihar gosaritarako jan ezazu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 138. orr.

6 bigarren gosari

Bigarren gosariko galeper txitxiburduntziei ekin aurretik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 33. orr.

Bigarren gosaria ematen ari zirela nabaritu duenean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 99. orr.

Azken urteetan "fianbre-xerra on bat" eskuratu zuena egunero bere bigarren gosarirako.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 11. orr.

7 gosari lege gosaria, berezeki ez oso oparoa. ik beherago 8.

Han gosari legea egin zuten ordu erditxo batean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 176. orr.

Lauki urdineko paineluz batutako pardela gosari legearekin.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 157. orr.

Gero, gosari legean, kafesnea prestatu zuen,  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 132. orr.

8 gosari pasara/pasa, gosaria, berezeki ez oso oparoa. ik gorago 7.

Gosari pasara ona egin du aita Estanisek, eta jaiki egin da.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 209. orr.

Ondoko kafetegi batera joan da gosari-pasara egitera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 151. orr.

Goizero, berriz, nik gosari-pasa egiteko hartzen nuen tartetxoa baliaturik, nire gela garbitzen zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 276. orr.

Burtsa-etxean zain zituen adiskideak eta sozio lagunak, eta haiekin gosari pasa egin, berma-letrak sinatu eta, salgairen bat merke aurkituz gero, hura erosteko asmoa zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 26. orr.

9 gosaria hartu

Gran Viako kafetegi dotore batean hartzen zuen gosaria.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 132. orr.

Marivale-tarrek gosaria hartzen ari ziren argi elektrikoaren pean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 419. orr.

Dutxatu, orraztu, jantzi, gosaria hartu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 212. orr.

Han hartzen zuten gosaria, antza.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 8. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus