Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gorpuzki 1 iz materia zatikia.

"Fotoia uhinkia da eta ez da" esan genezake Bohr-en erara, edo "fotoia gorpuzkia da eta ez da".  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 45. orr.

Substantzia gorpuztuna gorpuzkiek edo zatikiek osatzen dutela sinestea ez da, egia erran, zentzugabekeria handiagoa, gorputza azalez, azala lerroz eta, azkenean, lerroa puntuz osatzen dela onartzea baino.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 63. orr.

Hau, askotan, unibertsoaren indar eragilearen antzekoa da, hura bezala moteldu egiten delako distantziarekin, eta batak gorpuzkien mugimendu guztiak aldatzen dituen bezala, besteak gogoaren gehienak aldatzen dituelako.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 90. orr.

2 hildakoaren gerakina. ik gorpuzkin 2.

Gainean gorpuzki laruak, gorpu izoztu eta lehorrak ikusi nituen. Bi ezkonlagunen gorpuzkiak lur berak estaltzen zituela.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 227. orr.

Emaiok lur kristauari dagokion moduan giza gorpuzki horri.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 24. orr.

Jaun hori arduratu zen Sabinoren gorpuzkiak leku ezkutuan ehorzteaz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 424. orr.

Azaroaren 6an Marcel Martinen gorpuzkiak hilobitik ateratzeko agindua eman zuen Auzitegi Gorenak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 235. orr.

Baimena eman zuen basilika berri bat eraikitzeko, santuaren gorpuzkiak gordetzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 177. orr.

Sabino Aranaren gorpuzkiak Sukarrietako hilobira itzuli behar zituztela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 431. orr.

Gorpuzkiak hezurtegira bota baino lehen, hamar urtez edukitzen dituela Udalak hilobi komunean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 298. orr.

Ez zutela gorpuzkiak erretzeko labe aproposik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 318. orr.

Kamar Al-Saman, izularriturik, txoriaren gorpuzkietara inguratu, eta haren papo barnean zerbaiten dirdai berezia ikusi zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 147. orr.

Baina erlikiontzi hark ez zuen lignum crucis-aren zur zati bat gordetzen [...] ezta saindu baten gorpuzkiak ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 497. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

benito zenaren gorpuzkiak (4); gorpuzkiak hilobitik (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus