Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gordeka (167 agerraldi, 61 liburu eta 25 artikulutan; ETCn 576 agerraldi) 1 adlag ezkutuan, isilean. ik gordean; gordezka.

Ihes zebilen ere Itsasuko apez bat, Ameriketan ibilia, Artzamendi mendian gordeka.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 116. orr.

Gordeka gauaz ekarri zuten mandoz gorputza Tuteratik Orreagara eta Santa Maria elizan lurpean ezarri.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 151. orr.

Maiana gordeka bataiatu zuten igande hartan agertu zen ezustean Bittor.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 186. orr.

Nahiz eta gure artean faltsu anitz baden, txoria eho eta eskua gordeka ari dena.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 9. orr.

Lapurdi osoan ez da aurkituko meza gordeka ematen duen apez ukoegile bakar bat.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 62. orr.

Landan zehar ikusi dut lasterka, laugarren solairuan, jauna, zuhaitzen artean gordeka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 133. orr.

Beste batzuk gaixoren bat ikustera etortzen ziren, arineketan, isilean, ezkutuan, ia gordeka.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 218. orr.

Erreroko Mariasun eta Tobeneko Gema eta Jesusmarirekin maiz zapoka edo gordeka jolasten nuen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 141. orr.

2 ager-gordeka adlag

Nik leku batean uste nuena, beti besteren batetik agertzen zitzaidan, belar tartetik lepoa luxatuz, ager gordeka: "Ai aluxa, hor al hintzenan, hor!".  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 153. orr.

Handik, amildegiaren beherenean, ibaia ager-gordeka bistatu dudanean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 235. orr.

3 gorde-agerka adlag

Hitz jolasguratuak elkarrekin gertatzen dira jendeen aho-mihitan, elkar igurzten dute, adiskidetuz eta haserretuz orobat, gorde-agerka betiere, elkarretaratuz eta elkarretarik partituz etengabe, badoaz eta badatoz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 290. orr.

4 gorde-gordeka adlag

Abenduan Jose Ramon Aiestaranek barrengorri batzuk eraman zituen moilan harrapaturiko katua goxo maneatzeko; urtarrilean Torrontegi hoteleko emakume aberats batek Elegantes erre zuen gorde-gordeka.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 24. orr.

5 isil-gordeka adlag

Beste ehizaldi bat antolatuko dugu, eta, gau erdian, isil-gordeka eta mozorroturik itzuliko gara jauregira.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 15. orr.

Zaratarik atera gabe, isil-gordeka, begi logaletsuekin bazter guztiak arakatuz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 41. orr.

Gizon batek baino gehiagok isil-gordeka kontatu dit ez lukeela inolaz ere atzetik hartuko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 130. orr.

Era guztietako sorginkeriak daude, inor isil-gordeka sar ez dadin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 135. orr.

Ibilian jarraitu zuen, jakitun Abas atzealdean isil-gordeka zetorkiola.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 65. orr.

Hiriko kale ilunetan isil-gordeka zihoala.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 160. orr.

Isil-gordeka izan gabe ere ahalik eta hots gutxien atereaz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 209. orr.

6 kuku-gordeka adlag ezkutuka.

Hastapenean haren balentriak kondatzen zizkidan, mendian gaindi nola ibiltzen zen alemanekin "kuku-gordeka”. Eguzkia kuku-gordeka ari zen hodeien artetik, eta aire mehe batek belar hezearen usaina ekartzen zien.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 57. orr.

Rakelen dendara kuku-gordeka hurbildu, eta han inguruka ibili zen, deitu, ez deitu, sartu, ez sartu, zalantza balu bezala.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 94. orr.

Gauak eta egunak ordez, herioaren kuku-gordeka eta mehatxupean higatu nituen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 190. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artean gordeka (4); edo gordeka (3); erdi gordeka (3); eta gordeka (3); eta isil gordeka (5); gordeka ari (4); gordeka bezala (7); gordeka bizi (6); gordeka eta (7); gordeka gaztelutik (3); gordeka ibili (6); gordeka joan (3); gordeka sartzen (3); isil gordeka (51); isil gordeka gaztelutik (3); isil gordeka ibili (3); kuku gordeka (12); zen gordeka (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus