Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gonbit (397 agerraldi 92 liburu eta 129 artikulutan; ETCn 4.779 agerraldi; orobat gonbite 82 agerraldi 29 liburu eta 23 artikulutan, ETCn 993 agerraldi, eta konbit g.er.) 1 iz gonbidatzea. ik gonbidapen.

Ezin hobeki hartu zuen anaia zaharraren gonbita.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 13. orr.

Gonbita niri zegokidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 222. orr.

Ziauritz'tar Dorotak sinaturiko gonbita igorri zitzaion.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 249. orr.

Oso zabarra haiz gonbitak bidaltzeko kontu horretan.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 33. orr.

Bera ere Danelen gonbita irakurtzen ari zela ikusi nuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 10. orr.

Eta, erdi doblaturik, mahai gainera bota zuen gonbita.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 11. orr.

Esker mila, baina ezin dizugu gonbitea onartu, presaka baikabiltza.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 13. orr.

Eta Paolak eta Mariok aintzat hartu zuten gonbita.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 79. orr.

Zure gonbitari uko egitea txartzat ez hartzeko eskatzen dizut.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 110. orr.

Biltzarrean parte hartzeko gonbita izan nuela.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 137. orr.

Uste dut gehiegi lehiatu nintzela neronek ordaintzeko, gonbita berea izan zen arren.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 141. orr.

Ez zuen sekula edaten, baina Andreasen gonbitak eta bere baitako jakin-minak kilikatu egiten zuten.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 94. orr.

Niri ere iritsi zitzaidan gonbitea, baina orduan ez nengoen ezertan sartzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 105. orr.

Haren irria halaberean jokatzeko gonbita zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 384. orr.

Hurbiltzeko gonbita ikusi uste izan nuen masail bete haien gorrituan.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 27. orr.

Ez zen proposamena, ezta gonbita ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 142. orr.

Ez zen gonbita; aginduaren eta desafioaren tarteko adierazpena zen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 206. orr.

Keinu hura gonbit zuzena zen.     «Kuskue tanden», 2004 - 188. orr.

Gonbitezko keinua egin zien heldu berriei.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 77. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Joan zen hilean hona etortzeko gonbit-txartelak bidali nituen postaz Europa, Asia eta Afrikako errege-etxerik entzutetsuenetara.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 15. orr.

Besoaz zubi aldera gonbit keinua eginez.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 23. orr.

Hiru kopetan zerbitzatu eta topa egiteko gonbite modura jaso zuen Luigik berea.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 140. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Biseanbiseko bisita bat lortu du hainbat dantzaldi afari txango opor gonbitetara uko egindako alargun gogortuarekin.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 139. orr.

4 gonbit(a) egin

Gonbit egiten dio emakumeari hatz muturrei eraginez.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 172. orr.

Ezin zaio gonbitik egin Salvatorelliri!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 135. orr.

Goazen Igeldora meriendatzera, gonbita egin zidan aitak arratsalde batean, ikastolatik bueltan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 22. orr.

Zatoz hona, umegorritxo hori -gonbita egin zion haietako batek.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 10. orr.

Gonbita egiten digu hurbil gaitezen.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 111. orr.

-Emadazu -egin zidan gonbita.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 210. orr.

Gabinek esango ziguk, ezta Gabin? -deitu zion Xerealek, aldamenean eser zekion gonbita eginez-.     «Kuskue tanden», 2004 - 100. orr.

Segurtasun-hesia irekitzen du, gero atea, eta barrura sartzeko gonbita egiten dio neskari.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 20. orr.

Vasilik esertzeko gonbita egin zion Txitxikovi.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 490. orr.

Zerua furgoneta gainetik ikusteko gonbita egin zidan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 203. orr.

Besoak luzatu zituen Willemek, emazteari hurbiltzeko gonbitea eginez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 168. orr.

Haiek botatzeko nolabaiteko gonbita egin genezakeela uste genuen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 78. orr.

Hauek aurrez konposiziorako gonbita egiten baitzuten, behartu gabe.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 291. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gonbit bat (3); gonbit dira (3); gonbit egin (6); guziak gonbit (3)

afaltzeko gonbita (5); aztertzeko gonbita (3); bat egiteko gonbita (3); bat hartzeko gonbita (3); baterako gonbita (9); begiratzeko gonbita (3); dantzarako gonbita (3); egindako gonbita (3); egiteko gonbita (13); egiteko gonbita egin (7); elkarrekin joateko gonbita (3); esertzeko gonbita (7); esertzeko gonbita egin (3); eta gonbita (7); eta gonbita egiten (3); etortzeko gonbita (6); etortzeko gonbita egin (3)

gonbita da (3); gonbita egin (100); gonbita egin die (7); gonbita egin diete (4); gonbita egin dio (4); gonbita egin nahi (3); gonbita egin zidan (10); gonbita egin zien (11); gonbita egin zion (26); gonbita eginez (7); gonbita egingo (5); gonbita egiteko (3); gonbita egiten (32); gonbita egiten dio (4); gonbita egiten du (4); gonbita ere (4); gonbita eta (4); gonbita ez (6); gonbita hartu (3); gonbita ikusi (3); gonbita izan (4); gonbita jaso (13); gonbita jaso zuen (4); gonbita luzatu (11); gonbita luzatzen (3); gonbita onartu (16); gonbita onartu eta (5); gonbita zen (4)

eginiko gonbitari (3); gonbitari erantzunez (3); gonbitari uko (3); hartzeko gonbita (28); hartzeko gonbita egin (10); hartzeko gonbita jaso (5); hausnartzeko gonbita (3); hurbiltzeko gonbita (3); igotzeko gonbita (3); igotzeko gonbita egin (3); irakurtzeko gonbita (4); irakurtzeko gonbita egin (3); irteteko gonbita (4); joateko gonbita (22); joateko gonbita egin (10); jokatzeko gonbita (4); parte hartzeko gonbita (22); sartzeko gonbita (12); sartzeko gonbita egin (5); sartzeko gonbita egiten (3); zidan gonbita (3); zuen gonbita (8)

baterako gonbitea (4); egiteko gonbitea (3); egiteko gonbitea egin (3); eta gonbitea (3); gonbitea egin (16); gonbitea egin zion (5); gonbitea eginez (4); gonbitea egiten (4); gonbitea eta (3); gonbitea luzatu (3); gonbitea onartu (7); hartzeko gonbitea (3); joateko gonbitea (3); parte hartzeko gonbitea (3)

gonbitik gabe (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus