Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gonbidapen (262 agerraldi 54 liburu eta 138 artikulutan; ETCn 3.322 agerraldi; orobat konbidapen ETCn 14 agerraldi) iz 1 gonbidatzea. ik gonbit.

Ala Al-Dinek, ezezkoekin aspertua, onartu egin zuen Mahmuden gonbidapena.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 175. orr.

Ttipik baizik ez zion gonbidapenari uko egin, lana estakuru.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 138. orr.

Gonbidapen hori Peterri zegoen batez ere zuzenduta.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 152. orr.

-Eta noizko elkarrekin zerbait hartzeko gonbidapen hori?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 123. orr.

Horrenbestez ulertu nuen telefonozko gonbidapen berezi harena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 163. orr.

Gonbidapenezkoa nahi zuen keinu erdi lotsati erdi kokina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 58. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Familia on guztiek bidaltzen dituzten gonbidapen-karten ertzean "PP" jartzen du.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 266. orr.

Gonbidapen uholde bat iristen hasi zitzaion Francori.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 181. orr.

Gonbidapen-txartela batzuetan, bazkariko menuarena beste batzuetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 18. orr.

Eta gonbidapen-orriak bidean dira dagoeneko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 441. orr.

Badago zer ospatu, esaten ziguten gonbidapen-eskutitzean.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 87. orr.

Lainezek gonbidapen keinu azkarra egin die.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 41. orr.

3 gonbidapen txartela.

Gonbidapenak banatuta zeudela jadanik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 346. orr.

Lajosen gonbidapena sakelan zuela heldu zen Endre.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 72. orr.

Zirkular ziklostilatu bat, normalean, irakurri gabe paperontzira botatzen da, baina bat-batean konturatu nintzen hark ez zuela merezi patu komuna: lizentziaturaren hogeita bost urteurreneko afarirako gonbidapena zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 264. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus