Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nire zibilizazioa Gizonaren gurtzan oinarritzen da, norbanakoen bitartez. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 168. orr.
Baina historia arrazak egiten du -Hegel-engan izpiritu objektiboak bezala-, ez norbanakoek. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 228. orr.
Gizarte kohesioa eta gizarte kapitala indartzea, herri eta norbanakoen berezko kultur erreferenteak indartzea, horiexek dira gobernu arduratsu batek etorkizunera begira egin ditzakeen inbertsioak. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 86. orr.
Asmoa Nafarroako eta Euskal Herriko norbanako eta erakunde abertzale eta aurrerakoiekin lan egitea da. Berria - Euskal Herria 2004-01-13
66 alderdi politiko, 25 norbanako independente eta bederatzi koalizio saiatuko dira Legebiltzarreko 275 aulkietatik ahalik eta gehien eskuratzen. Berria - Mundua 2004-12-17
Gure eskualdeko alderdi, sindikat eta ingurumenaz arta duten erakunde publiko eta norbanako guzieri. Herria 2002-12-05
Lege zibilek arautzen dituzte harreman naturalak eta konbentzionalak, aginduzkoak nahiz borondatezkoak, nahitaezkoak zein komenientziazkoak, norbanako guztiak beste norbanako batekin edo batzuekin lotzen dituztenak. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 150. orr.
Norbanakoen arteko harremanak arautzen dituzten konbentzioen indarrez. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 78. orr.
Eginbide oro, nolabait, zibila zen, eta norbanako bakoitzak egin zezakeen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 236. orr.
Lege guztiak norbanakoei edo ondasunei dagozkie. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 53. orr.
Norbanakoen eskubideei dagokienez, eredu eta inbidiagarri izan da beti, Espainiaren aldean, Frantzia. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 132. orr.
Eskubide zibilak ere, beretik datozkio norbanako herritar horri. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 12. orr.
Norbanakoak bere burua sakrifikatu beharra du kolektibitate baten salbamenerako, baina hau ez da aritmetika ergel bat. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 174. orr.