Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gertakari (2723 agerraldi, 163 liburu eta 1330 artikulutan; ETCn 21.585 agerraldi) 1 iz izadian gertatzen den zernahi gauza, giza oharmenari agertzen zaion zernahi gauza. ik fenomeno; gertaera.

Zenbait gertakari aurreikusteko ezina, hala nola gas molekula baten portaera edo sortzeko den bizidun alearen genotipoa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 173. orr.

Milaka gertakariak gauzatu direla, gertagaitz askoak guztiak, bizitzarik gabeko Lur batetik ARNzko mundu batera pasatzeko, eta gero ADNzko mundu batera.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 35. orr.

Bada bertze gertakari bat afera honi loturik dagokeena agian.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 148. orr.

Hitz eta morfemen mailez harago ez doan gramatika batek ezin dezake gertakari hau azaldu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 123. orr.

Geroko idatzietan "egiturazko anbiguotasuna" (structural ambiguity) izendatu den gertakaria aipatzen du. Arrunt gogoetagarria zaidan gertakari bat agitu ez balitz.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 159. orr.

Hitzen berezko esanahia aldatzea ere ohiko gertakaria da lagunarteko hizkeran.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 215. orr.

2 (izenondoekin)

Enbrioiaren formen eta egituren sortzaile diren gertakari konplexuen sekuentziari begiratu.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 121. orr.

Gertakari berria zen inmigrazioa ere.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 89. orr.

Bernoulli-ren efektoa deitu gertakari fisikoa medio.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 63. orr.

Itxurapen horiek mintzamenaren gertakari fisikoekin lotzen dituzten arauak aurkitzea.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 11. orr.

Gertakari historiko baten lekuko izateko zoria dugu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 134. orr.

Gertakari zientifikoa bera bilakatzen baita esparru soziokultural horren isla.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 247. orr.

Gertakari linguistikoak, soziolinguistikoak eta demolinguistikoak zeuden aukeraren oinarrian.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 89. orr.

Formaldatzen dena fonema bat da; hortaz, gertakari bakartua da -gertakari diakroniko guztiak bezala-.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 181. orr.

Gogo-egoerak egoera edo gertakari neurofisiologikoekin identifikatzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 190. orr.

3 gertaera.

Urte batzuk geroago Liejan Europako futbola aldatuko zuen gertakaria izan zen.  Berria - Kirola   2004-12-15

Gertakari iduriz axola gutxiko baina izan dituen ondorioengatik arras krudel batek.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 474. orr.

Nobela honetan agertzen diren pertsonaia, leku eta gertakariak oro asmatuzkoak dira.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 8. orr.

Gertakarien haria korapilatzen eta trabatzen denean, gertatu behar ez zuena gertatu denean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 35. orr.

Anekdotatxo honek gertakari izena merezi badu, behintzat.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 176. orr.

Geroztik, mila arrazoik, hamaika gertakarik eszeptizismoaren ildoa zilatu eta barnatu didate.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 16. orr.

1632ean jazo zen gertakari hau.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Martxoaren 3ko gertakariak gogoratzeko Gasteizen egun osoan eginiko ekitaldietan.  Berria - Harian   2005-03-04

Nik gertakariak irakasten ditut, andereño Granger, ez mitoak eta kondairak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 128. orr.

Badaude beste banako zehatz batzuk, orain arte aipatu ditugun banakoekin alderatuta, egitura konplexuagoa dutenak: gertaldiak (ingelesez, events), gertakariak (ingelesez, facts) eta egoerak (ingelesez, states edo states of affairs).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 175. orr.

Niri zegokidan Gertakarietako kazetari saldoarendako izendapen gordin horren aitatasuna.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 399. orr.

4 (izenondo edo izenlagunekin)

Medikuak Valmont jaunaren heriotzaren gertakari tristea jakinarazten zidan bitartean.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 507. orr.

Gertakari larriak denboratik at daude.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 150. orr.

Gertakari fatalez beteriko hilabeteak ziren.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 66. orr.

Gertakari hutsalen errepikapen etengabe bat.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 265. orr.

Ezusteko gertakari gogaikarri batek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 36. orr.

Kontakizun honek New Yorkeko beste gertakari miresgarri bat oroitarazten dit.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 38. orr.

Haren senarraz nekiena kondatuko nion, 43-ko Eguberriko gertakaria barne.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 47. orr.

Gerrako gertakariak ez dira aise ahanzten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 307. orr.

Menturaz, Monduteguyk arrazoi zuen eta iraultza ezinbertzeko gertakaria zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 121. orr.

Zoritxarreko gertakari horiek nola jazo ziren jakin nahi izanez gero.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 364. orr.

Eguneko gertakariak komentatzen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 99. orr.

Historiako gertakariei so egiten badiegu ere, halako zerbait gertatzen den susmoa daukat.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 8. orr.

Misteriozko gertakariak kontatzeko.  Berria - Kultura   2004-12-11

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Badirudi, beraz, behin agertu dela, behin bakarrik, gure Lurrean bizitza; banan-banan ere guztiz gertagaitz diren gertakari sail batetik sortua dela.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 37. orr.

Labur daiteke, modu eskematikoan, nazioarteko ekonomia osatuz joan den gertakari-katea: […].  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.

Zatika zehazturik dago, gertakari-mordo baten azalpen sistematiko eta antolatua eskaintzeko aukeraren arabera.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 163. orr.

Arazoa gertakari-sorta zabal bat azaltzeko teoriarik egokiena aurkitzea da. denbora kontzeptuak gertakari-fenomenoak islatzen dituzten beste kontzeptu oinarrizkoago batzuetatik datoz, etorri.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 11. orr.

Orduan, Erreinuko Gertakari Liburua ekarri eta irakurtzeko agindu zion idazkariari.  Elizen arteko biblia   EstGr 6,1

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hauetariko ezaugarri batzuk gramatika gertakariei ez dagozkiela erabaki dezakegu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 163. orr.

Hizkuntza-gertakari horren gainean duda egiterik ez dago.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 172. orr.

Izan ere, izadia ala gizartea, zein nagusitzen da zientzia-gertakariaren eraketan?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 247. orr.

Sarritan azaltzen da, ekonomia gertakariei loturik, determinismoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 19. orr.

Zeren antropologiak espeziearen ikuspegitik soilik aztertzen baitu gizakia, eta mintzaira, gizarte gertakari bat da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 33. orr.

Garai klasikoan, kanpo gertakariei esker iraun zuen latinak bere egoeran.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 189. orr.

Kirol gertakariren baten kariaz hurbildutakoak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 14. orr.

«Erlijio gertakaria» kultur elementu gisa.  Berria - Harian   2005-12-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

azken gertakari (7); baina gertakari (5); bainan gertakari (4); benetako gertakari (5); bertze gertakari (9); beste gertakari (25); beste gertakari bat (8); beste gertakari batzuk (4); beste hainbat gertakari (4); bi gertakari (19); bizitzako gertakari (4); da gertakari (23); da gertakari hori (5); den gertakari (13); dira gertakari (11); diren gertakari (17); dituen gertakari (6); du gertakari (15); du gertakari hori (4); duen gertakari (7); dute gertakari (9); duten gertakari (9); edo gertakari (10); edozein gertakari (8); ere gertakari (9); eta gertakari (48); ez da gertakari (6)

gertakari arraro (4); gertakari asko (9); gertakari bakana (4); gertakari bakarra (4); gertakari bat (66); gertakari bat izan (6); gertakari batean (5); gertakari batek (18); gertakari baten (18); gertakari batzu (9); gertakari batzuek (5); gertakari batzuen (4); gertakari batzuk (10); gertakari bera (5); gertakari berezi (4); gertakari berriak (4); gertakari bitxi (4); gertakari deitoragarri (6); gertakari eta (17); gertakari ez (4); gertakari garrantzitsu (7); gertakari guztiak (5); gertakari haiek (8); gertakari haien (6); gertakari handi (12); gertakari handia (8); gertakari haren (9); gertakari hark (4); gertakari harrigarri (4); gertakari hau (30); gertakari hauek (13); gertakari hauen (11); gertakari historiko (13); gertakari hits (5); gertakari hitsa (5); gertakari honek (16); gertakari honen (8); gertakari hori (43); gertakari horiei (4); gertakari horiek (45); gertakari horiek ez (4); gertakari horien (14); gertakari horrek (31); gertakari horren (22); gertakari horri (8); gertakari hortaz (8); gertakari hunen (5); gertakari hura (11); gertakari ilun (8); gertakari larri (12); gertakari larrien (5); gertakari latz (18); gertakari latza (10); gertakari latzak (6); gertakari lazgarria (5); gertakari nagusi (6); gertakari nagusia (8); gertakari politiko (4); gertakari triste (4); gertakari ttipi (6)

gizarte gertakari (4); hainbat gertakari (17); halako gertakari (7); hiru gertakari (4); holako gertakari (14); horrelako gertakari (7); hortako gertakari (4); hotako gertakari (4); izan diren gertakari (6); izandako gertakari (4); nuen gertakari (7); untsa gertakari (4); urteko gertakari (8); zen gertakari (15); zenbait gertakari (6); zion gertakari (4); ziren gertakari (9); zituen gertakari (5); zorigaiztoko gertakari (5); zuen gertakari (15); zuten gertakari (5)

bigarren gertakaria (6); da gertakaria (4); den gertakaria (5); dute gertakaria (5); eta gertakaria (6); gabeko gertakaria (4); gertakaria bi (6); gertakaria bilboko (4); gertakaria da (13); gertakaria dela (5); gertakaria emakume (8); gertakaria emakume bat (5); gertakaria eta (4); gertakaria gazte (4); gertakaria gizon (23); gertakaria gizon bat (21); gertakaria gizonezko (5); gertakaria gizonezko bat (4); gertakaria hiru (6); gertakaria izan (10); gertakaria izan zen (4); gertakaria jazo (4); gertakaria lau (4); gertakaria zen (5); zen gertakaria (8); zuen gertakaria (4)

bezalako gertakariak (4); diren gertakariak (8); duten gertakariak (5); eguneko gertakariak (5); eta gertakariak (19); gasteizko gertakariak (4); gertakariak argitu (7); gertakariak argitzeko (5); gertakariak bi (10); gertakariak emakume (4); gertakariak ere (5); gertakariak ertzaintzak (4); gertakariak eta (19); gertakariak ez (5); gertakariak gazte (7); gertakariak gazte bat (6); gertakariak gizon (18); gertakariak gizon bat (17); gertakariak gizonezko (11); gertakariak gizonezko bat (7); gertakariak gizonezko baten (4); gertakariak gogoan (5); gertakariak hiru (6); gertakariak izan (5); gertakariak jazo (5); gertakariak pertsona (4); halako gertakariak (5); hartako gertakariak (5); holako gertakariak (5); horrelako gertakariak (6); orduko gertakariak (5); urteko gertakariak (4); ziren gertakariak (5); zuen gertakariak (5)

azken gertakarien (8); bi gertakarik (4); diren gertakarien (5); du gertakarien (5); eta gertakariek (4); eta gertakarien (11); gertakariaren berri (4); gertakariei buruz (10); gertakariei buruzko (5); gertakariek ez (8); gertakariek ez dute (6); gertakarien aurrean (6); gertakarien berri (16); gertakarien eta (8); gertakarien gainean (5); gertakarien gaineko (4); gertakarien harira (5); gertakarien inguruan (13); gertakarien inguruko (7); gertakarien lekuko (5); gertakarien ondoren (4); gertakarien ondotik (12); gertakarien ostean (4); halako gertakarien (5); madrilgo gertakarien (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus