Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

fenomeno (ETCn 13.303 agerraldi; cf gertakari ETCn 21.585 agerraldi) 1 iz izadian gertatzen den zernahi gauza, giza oharmenari agertzen zaion zernahi gauza. ik gertakari.

Ez dago beste fenomenorik zientziak bere metodoekin aztergai erabil dezakeena baino.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 90. orr.

Fenomeno hori eragiten duten legeak.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 60. orr.

Fenomeno honi izotz beltza deitzen diogu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 435. orr.

Fenomeno honek baduela izen zientifiko bat, zeina den tirokatze kutsakorra.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 36. orr.

Droga-menpekotasunaren fenomenoa aztertzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-04-18

Komunikabideetan oihartzun izugarria duen botilakoaren fenomenoari.  Berria - Euskal Herria   2004-05-02

Globalizazioaren fenomenoa, nazioartekotze-prozesu horretan, aldaketa da jarraipena baino areago.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 14. orr.

Ezein teoriak, oraingoz, ez du autismoan ikusten diren fenomenoen espektro osoa hartzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 241. orr.

Gertaera edo fenomeno bati buruz batek duen iritzi edo sentipen bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 148. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hotsa entzumenaren bidez soma daitekeen fenomeno fisikoa da.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 155. orr.

Eguzkia, Artizarra eta Lurra lerro berean jartzen direnean gertatzen da fenomeno astronomiko hau.  Berria - Gaiak   2004-06-08

Ikusi behar da ea ez ote den fenomeno natural soila.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 126. orr.

Irrati libreena ez zen fenomeno marjinal bat.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 62. orr.

Urratsez urratseko eraldakuntza linealezko prozesutzat jotzen dira fenomeno biologikoak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 105. orr.

William A. Christian ikerlari iparramerikar bat da, fenomeno erlijiosoetan espezializatua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 47. orr.

Baztertze-fenomeno masiboak gerta daitezke aspaldi industrializaturiko eta nekez birmolda daitezkeen eskualdeetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 107. orr.

Analogiazko fenomenoak ez dira aldaketak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 203. orr.

Politika arloan terrorismoa nazioarteko fenomenotzat hartua izango da gero eta gehiago.  Berria - Euskal Herria   2004-03-19

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik fenomeniko.

Tradizioaren adigaia esaterako: fenomeno-multzo bati [...] denborazko estatus berezia ematen ahalegintzen da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 25. orr.

Fenomeno-zerrenda luzea sartzen da atal honetan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 43. orr.

Lehenbiziko berri-emate horietan beretan ere argi dago fenomeno- eta sintoma-espektro zabala dagoela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 240. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Erlijioa, ezer izatekotan, gizarte-fenomenoa da, sinesmen eta praktika asko eragiten dituen zerbait.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 262. orr.

Erlijio-fenomenoari lehentasuna ematea eta hura interpretatzeko filosofiaz baliatzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 267. orr.

Bilakaera fenomeno guztiak gizabanakorengan hasten dira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 209. orr.

Gure ikusmen-sistema begietara iristen zaizkigun argi-fenomenoetan zenbait erregulartasun atzeman eta interpretatzeko gauza dela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 23. orr.

Egokitzapen-fenomeno horiek.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 33. orr.

Azti bat bailitzan pertsonen patuaren eta giza fenomeno hutsalen gainean gogoeta egiten.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 68. orr.

Giza fenomeno guztietatik hizkuntza da garrantzitsuena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 91. orr.

2004ko astronomia fenomeno ikusgarrienetako bat ikusteko aukera izango dugu: Venusen Igarotzea.  Berria - Gaiak   2004-04-18

Artizarraren Iragaitea fenomeno astronomikoaz gozatzeko aukera izango dugu gaur.  Berria - Gaiak   2004-06-08

Hizkuntz fenomenoan parte hartzen duten elementuak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 125. orr.

Hizkuntzak elkartzen dituzten egokitasunak hizkuntza fenomenoaren alderdi bat besterik ez direla.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 31. orr.

Hizkuntza inoiz ez da gizarte gertaeratik kanpo existitzen, semiologia fenomenoa delako, hain zuzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 108. orr.

Guneak eta zitoplasmak zer parte duten bakoitzak zelula-desberdintze fenomenoetan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 30. orr.

Tumoreak angiogenesis fenomenoagatik hazten zirela uste zuten lehen zientzialariek.  Berria - Gaiak   2004-06-04

"Zentzurik ezaren aurkako borroka alferrikakoa" definitu zuen Juan Garziak, orain urte batzuk, Bartleby fenomenoa.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 83. orr.

• 5 adlag primeran.

Jaitsi beste zero bat... horrela bai, fenomeno.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 66. orr.

Morgan segarekin; fenomeno, tipoa.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 40. orr.

Dena fenomeno, aizue, ez alergiarik, ez barregarri utziko ninduen gauzarik.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 82. orr.

Orduan fenomeno, nik afaria ordaindu dinat, hik ordaindu iezadan tragoxka bat hortik zehar eta bale!.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 268. orr.

• 6 izond apartekoa.

Ez zen txirrindulari ona: fenomenoa zen.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 15. orr.

Hura bai fenomenoa! -esaten zidan aitak.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 65. orr.

Baina non egon dira fenomeno hauek orain arte?"  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 75. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina fenomeno (4); behar dugu fenomeno (3); beste fenomeno (11); beste fenomeno bat (5); bi fenomeno (10); bi fenomeno horiek (6); da fenomeno (19); da fenomeno hau (3); dagozkion fenomeno (4); den fenomeno (17); dira fenomeno (5); diren fenomeno (6); duen fenomeno (4); dugu fenomeno (4); dute fenomeno (5); edo fenomeno (5); ere fenomeno (3); eta fenomeno (13); ez da fenomeno (3)

fenomeno bat (30); fenomeno bat da (6); fenomeno bat dela (5); fenomeno baten (7); fenomeno batzuen (3); fenomeno batzuk (6); fenomeno bera (4); fenomeno berezi (3); fenomeno berri (5); fenomeno berri bat (4); fenomeno berria (10); fenomeno berria da (4); fenomeno bitxia (3); fenomeno fisikoen (4); fenomeno fisikoen datuei (3); fenomeno fonetikoa (7); fenomeno fonetikoak (9); fenomeno gisa (3); fenomeno guztiak (4); fenomeno guztien (3); fenomeno hau (26); fenomeno hauek (4); fenomeno honek (4); fenomeno honen (5); fenomeno honi (10); fenomeno hori (37); fenomeno horiek (16); fenomeno horien (3); fenomeno horrek (12); fenomeno horren (13); fenomeno horri (9); fenomeno konplexuak (3); fenomeno natural (5); fenomeno sozial (6); fenomeno soziala (3)

giza fenomeno (3); hiru fenomeno (3); hori fenomeno (5); zen fenomeno (8); zenbait fenomeno (8); zeren fenomeno (4)

agoteen fenomenoa (4); ari den fenomenoa (3); beharreko fenomenoa da (3); da fenomenoa (4); den fenomenoa (13); den fenomenoa da (5); duen fenomenoa (3); fenomenoa aztertzeko (3); fenomenoa bera (3); fenomenoa da (23); fenomenoa dela (4); fenomenoa delako (3); fenomenoa den (4); fenomenoa izan (4); fenomenoak dira (3); fenomenoak ez (5); fenomenoak izan (3); gertatzen den fenomenoa (5); globalizazioaren fenomenoa (3); handiko fenomenoa (3); kanpoko fenomenoa (3); kontrako fenomenoa (3); muturreko fenomenoak (4); zuen fenomenoa (3)

fenomenoei buruzko (3); fenomenoen artean (4); fenomenoetan eta noumenoetan (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus