Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Urteko lehen gaztaina distiratsuak biltzen nituen alde hartako basoan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 109. orr.
Gaîté kalearen izkinan gaztainak erosi nituen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 42. orr.
Kukurutxo bat gaztaina erdi bana. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 227. orr.
Hasiera batean, patatak eta gaztainak erre zituen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 185. orr.
Indioilar zuri bat ardotan gozatutako gaztainaz betea. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 139. orr.
San Pedrotan eguraldi egokia bada, gaztaina urtea. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 258. orr.
Gaztain ura bezain ahul eta kazkarra egin didazu kafea. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 183. orr.
"Nor da neska beltxista hori?"...; edota, Juanitori berari: "Zer duk gaztain-zopa hori, hire lagunttoa?". Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 47. orr.
Ostalariak, bere aldetik, afaria ekarri zuen, usakumeak, sagar eta gaztaina saltsaz, eta botila bi ardo Moselako. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 89. orr.
Gauza jakina baita gaztaina-saldak zer nolako erabilpen lubrifikatzailea izaten zuen akelarreetarako prestakuntzan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 128. orr.
Madalena busti busti, intxaur-gaztaina gutxi. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 290. orr.
Gaztaina loratzeko zorian delako. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 453. orr.
Haritz ezkurra, pago ezkurra, gaztain alea... Gaztaina loreak ere ardura pizten zion laborari maratzari: San Pedrotan gerba zuria behar. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 258. orr.
Gaztainaren loreak katilura sartzen zaizkizu, edaten ari zarenean. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 229. orr.
Zerra nola egin ere, gaztaina-hosto batekin ikasi zuen. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 441. orr.
Gaztea zen, inor ez zuen ardurapean, gaztaina makila izan ezik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 70. orr.
Urkamendia egiteko ez omen dago gaztaina-egurra bezalakorik. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 72. orr.
Gaztainen azpian gintuan, sarrerako eskaileraren aurrean. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 117. orr.
Altzariak betikoak dira: gaztainazko ohea, armairua eta mesanotxea, eta leiho ondoko zokoan portzelanazko konketa. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 73. orr.
Eskuak gurutzatu zituen gaztaina mahaiaren gainean. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 39. orr.
Estudioko mahaira oker-oker eginda, estudioko gaztaina mahai gorri-kolorera makurturik argiaren legeak aztertu nituen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 106. orr.
Beltza, gaztaina eta gorria ere pipatua naiz, baina zuria ez. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 56. orr.
Ile gaztain iluna. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 34. orr.
Ile gaztain gorrixka eta bizar luze dotoreaz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 206. orr.
Ilea ez du erabat beltza, areago da errauts-kolore, grisa, edo gaztain-grisa. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 265. orr.
Han azpian, Pasig ibaiak ubel-gaztain kolorezko sugea zirudien. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 171. orr.
Begi gaztain-koloreak ditiztek, Tibeteko zakurrenen antzekoak. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 107. orr.
Begiak zaizkio, ordea, gustagarrien, begi txiki gaztaina-koloreak, begi txiki jostalariak. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 162. orr.
Ile gaztaina-koloreak bi edo hiru urte lehenago modan zegoen permanente eran orraztuak. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 22. orr.
Borreroak, Sanson jaunak, Charlotteren ile gaztaina-kolorea bildu zuen lehenago, zapi zuri batean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 146. orr.
Borreroak, Sanson jaunak, Charlotteren ile gaztaina-kolorea bildu zuen lehenago, zapi zuri batean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 146. orr.
Moja-burukoaren pean ezkututaturiko ile gaztainkolorearen kontraste faltaz. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 31. orr.
Ilea gaztaina-kolorea eta sarria zuen. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 160. orr.
Gaztaina koloreko ile kizkurra zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 183. orr.
Neskak masailak gorri zeuzkan anpoloien irudira, ilea gaztaina kolorekoa eta tente. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 128. orr.
Urdinak izatera, Mary Annenak bezala, eta ez gaztain kolorekoak, aurpegi guztia jan izango zioten. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 67. orr.
Bere ile izurra, gaztaina-kolorekoa, txukun-txukuna. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 202. orr.
Zimurrak agertu zitzaizkion begi xokoetan, eta bilo zuriak hasi zitzaizkion gaztaina kolorekoen gainditzen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 50. orr.
Gaztaina koloreko armairutzarrera hurbildu nintzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 217. orr.
· Gaztaina-kolore argiko bibote leuna. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 62. orr.
Gaztaina ilunaren kolorekoak ditu begiak, garbi-garbiak, handi-handiak. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 45. orr.
Gaztaina morkotsak bezala lazturiko zuhaitz erroak, itsasontzi zatiak, ontzien armazoiak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 132. orr.
Baita gaztain-morkotsak gordetzeko ere, hurritz-zarben artetik han pilatutakoak arnasa hartzen baitzuen, umiduraz lizundu gabe irauteko. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 314. orr.
Gaztain morkotsa bezain berdebeltz ager daiteke errekondo baztertu eta zailduenean. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 117. orr.
Gaztaina morkotsak bezala lazturiko zuhaitz erroak, itsasontzi zatiak, ontzien armazoiak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 132. orr.
Haren ile kolorea gaztaina oskolarena zen. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 201. orr.
Gaztain sagar aurpegi-gorriak, errege sagar horiak, oreztez beteak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.
Indi gaztainen gerizpean eseri eta jatetxetik ateratako garagardo eta limonadak edatera. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 154. orr.
Tabernan edaria hartu eta kanpora atera ginen Indi gaztainen azpian esertzera. harrizko banku batean eseri eta Indi gaztaina baten azpian argiak utzi arte irakurtzen gelditu ahal izatea. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 362. orr.
Kaleak Indi gaztainak zituen alde banatan. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 64. orr.
Indigaztaina erori berriei ostikadak emateko sekulako gogoa sortu zitzaidan. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 13. orr.
Lehengo xendra orain bidea zen, baina oraindik Indi gaztainek arkupea egiten zioten beheko belarrari. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 131. orr.
bere gaztaina (3); bere gaztaina koloreko (3); eta gaztaina (10); eta gaztaina koloreko (4); eta gaztainak (3); eta gaztainekin (3); gaztain erre (3); gaztain erreak (3); gaztain kolore (4); gaztain koloreko (3); gaztain kolorekoa (3); gaztaina baten (3); gaztaina eta (7); gaztaina kolore (8); gaztaina kolorea (5); gaztaina koloreko (30); gaztaina koloreko begi (4); gaztaina koloreko ile (8); gaztaina kolorekoa (6); gaztaina kolorekoa eta (3); gaztainen azpian (3); ile gaztain (3); ile gaztaina (3); ilea gaztaina (3); indi gaztainen (5)