Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gaztainkara izond gaztaina-kolorea.

Nahiago zukeen Augustine ez ezagutu, haren ile gogor gaztainkara ez ikusi izan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 168. orr.

Gizaseme sendo eta lerden bat sartu zen gelan; kizkur gaztainkara distiratsuak eta begi ilunak zituen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 429. orr.

Adats kiribil gaztainkara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 100. orr.

Burua altxatu eta irribarre zabal bat etorri zaio ezpainetara eta argi-txinta bat begi gaztainkaretara.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 92. orr.

Zalditegira joan ziren, non bi behor ikusi baitzituzten, bata zuri-grisa eta bestea gaztainkara argia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 111. orr.

Behinola erabilitako jaka gaztainkara lasai samar bat eraman ohi zuela soinean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 37. orr.

Oihal gaztainkaraz forraturiko beroki hartz-larruzkoa soinean eta neguko txano belarriduna buruan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 207. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gaztainkara argia (4); zaldi gaztainkara (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus