Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

galgatu, galga(tu), galgatzen (46 agerraldi, 20 liburu eta 12 artikulutan; ETCn 254 agerraldi) 1 du ad galgaz geldiarazi. ik balaztatu; frenatu.

Keinu lasaiak egin ditu autoa galgatzean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 121. orr.

Autobusa bat-batean galgatu eta aginduak emanez ahots bat entzun dut kanpoan, eta kobratzaileak eta gainontzeko bidaiariek jakinarazi didate: ibilgailuan bidaiari judurik balego, jaitsi egin behar du.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 51. orr.

Ziplo galgatu eta gurpil gorri distiratsuek karranka egin zuten harri-kozkorren gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 96. orr.

Gurpila galgatzen ikusi zuen senarra.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 95. orr.

Gasolindegiaren argi zuri biziagotik ehunen bat metrora dagoelarik motorra galgatzen hasi da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 18. orr.

2 irud/hed

Hitzok ordura artean munduaren ardatza galgaturik ukana zuen ziria askatu izan balute bezala.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 80. orr.

Kezkak nire urratsak galgatzen, ordea: non deabru zebilen Kristina?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 228. orr.

Mingaina galgatzeko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 145. orr.

Ni iritsi nintzenean, dezentez galgatua zen ordurako egoera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 102. orr.

Hemen gauza guztien biziak geratu egin behar du, hemen naturak bere indarrez hazkundea galgatu egiten du.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 159. orr.

Materia kopuruak batzuetan gorputzean eta gorputzadarretan zehar biratu egin behar izaten du eta, aurrera jaurtia izan bada, galgatu eta atzerantz lasaitu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 113. orr.

Antionkogeneek, berriz, hura galgatzen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 99. orr.

3 galgaren bidez orekatu.

Gila galgatua zegoen, hau da, ontziaren gaina paralelo zegoen uraren planoari buruz.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 74. orr.

4 irud

Aita jaikitzerakoan konturatzen da gertatuaz, zigorgailuak prestatzen ditu eta gogor zigortzen, edarian hartutako gehiegizko plazerra neurri batean tristurak galgatu arte.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 66. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

galgatu eta (4); galgatu zuen (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus